2014-10-16

Pintxoak

Euskaldunak oso ezagunak gara gure pintxoengatik. Niri gehien gustatzen zaidan bat txorizo-tortillarena da. Gaur egun,dena den, berrikuntza asko ikusten dira tabernetako pintxo-barretan.
Zein da zuri gehien gustatzen zaizuna?
Nor dira Jesus Iñigo Luri eta Nerea Sistiaga?
Zer irabazi dute? Non?
Zeri esker?
Zenbat jendek hartu zuen parte?

http://www.berria.eus/paperekoa/1960/038/001/2014-10-16/delicatessen_ak_bi_mokadutan.htm


Norberarena

Sarrera honetan askatasuna edukiko duzue nahi duzuena ipintzeko.
Erabil dezakezue zuen desioak, gogoak, nahiak idazteko baita eguneko ekintza bereziren bat ere idazteko.

Neu hasiko naiz:
Zuen adina nuenean oraindino ez nekien zer ikasi nahi nuen. Matematika gorrotatzen nuela argi neukan eta gehien gustatzen zitzaidan ikasgaia euskera ere argi neukan. Bazeuden beste gauza batzuk ere gustuko nituenak: animaliak, musika, bibolina...
Orain euskera irakaslea naiz eta izugarri maite dut nire lana.

Alkiza

Egun hauetan ez naiz klasera etorri eta ikasle askok galdetu didate arrazoia.
Arrazoia hurrengo da: Barnetegi batean egon naiz institutuko talde batekin. Non? Alkizan.
Baina... esango zenidake non dagoen herri txiki hau?
Zenbat biztanle dauka?
Alkiza abizena duen kirolari bat ere badago.Nor?
Zein kirol egiten zuen? Nongoa da? Zein taldetan jokatu zuen?


Kirol arriskutsuak

Kirola gustuko duzu? Zein? Zergatik?
Kirol arriskutsurik ezagutzen duzu? Zertan datza? Egiten duzu?

Elikadura

Gaur, urriak 16, Elikaduraren Munduko eguna da.Ziur entzun duzuela gure dieta mediterranearra dela.
Zein motatako dieta da hau?
Zuk denetarik jaten duzu?
Zer da gehien gustatzen zaizuna? eta zer gutxien?
Zer ez zenuke inoiz jango? Zergatik?
Zure etxean ba al dago errezeta berezirik?

Zer deritzozu?

Anglesey uhartea

Hona hemen Anglesey uhartea.
Non dago?
Zein hizkuntza erabiltzen dute bertokoek?
Zenbat zubi dauka leku honek? Zein izen dute zubiek?

Drone

Zer da argazkiko aparatua?
Zertarako erabiltzen da?
Zein berezitasun dauka?

Nobel saria

Irudian duzun neskak 2014ko Bakearen Nobel saria irabazi du.

Nor da?
Nongoa da?
Zenbat urte du?
Zer da proposatzen duena?

Hallowen

Gutxi barru Hallowen ospatuko da munduko leku askotan.
Ba al dakizu nondik datorren ohitura hau?
Zer ospatzen da?
Zertan datza?

eta zuk...Ospatzen duzu? Zure inguruan ospatzen da?