2014-01-26

Selektibitatea





Aste honetan nire batxilergoko ikasleak sartuko zarete nire blogean trasteatzera. Hori dela eta, bururatu zait, hemendik gutxira egin beharko duzuen proba baten irudiak jartzea.

Zer uste duzue Selektibitateaz?
Zer asmo duzue? Gainditu ala ez gainditzea?
Uste duzue institututik nahiko prestatuta ateratzen zaretela honelako proba bat pasatzeko?

Argiñano versus David de Jorge



Gaurko honetan sukaldaritzarentzako tartetxoa.
Jakina da euskaldunak jatun onak garela.

Duela asko Argiñano sartu zen gure sukaldeetan, sukaldatzen irakasteko askoz. Jatun onak bai, baina sukaldari onak ote ginen?

Urteak pasa dira Argiñano platerak prestatzen eta
txiste txarrak kontatzen hasi zenetik.

Egun, badirudi, Beasaindarra den sukaldari hau, David de Jorge sukaldari gazteari "lekukoa" pasatzen ari zaiola. Baina...zer dakizu sukaldari honetaz, Davidez, hain zuzen ere?

Nongoa da?
Zenbat urte du?
Zein sukaldari famaturen sukaldean ikasi zuen?
Zer izen du bere saioak?