2015-09-28

Txakur kirolzalea

Zer iruditu zaizu txakur hau? Ezaguzten zenuen bideo hau? Zenbat kirol praktikatzen du? Gustatu zaizu??

2015eko oporrak


Uda pasatu da eta oporrak urrun geratu direla dirudi. Argazki honetan Ciutadella ikus dezakezue. Antzinean Menorkako hiriburua. Menorca, maite dudan irlatxo bat da, Mallorcako iparraldean.
Udan, itzelezko beroa egiten du eta itsasoko ura hain epel dago non sartzeak beldurrik ematen ez dizun.
Menorcako onena, beraz, itsasoko tenperatura.
Eta zu, non egon zara?
Leku hori non dago?
Zer da handik gehien gustatzen zaizuna, zergatik?
eta gutxien, zergatik?

2015-09-21

Gazteen hizkera

https://www.youtube.com/watch?v=kHSeNOwl8Lk

Zer iruditu zaizu bideoa?
Zein da eskuarik polittena zure ustez?

Zuberera

https://www.youtube.com/watch?v=ishOyk3pkks

Hona hemen bideotxo bat. Ikusi eta entzun ea zer ulertzen duzun!

Animalia ezberdinak

Zein dira argazkietako animlaiak?
Zein da gehien gustatzen zaizuna? Zergatik?
Eta gutxien gustatzen zaizuna? Zergatik?

Animalien onomatopeiak


Ezkerrean hainbat animalia daude. Ba al dakizu zein den animalia bakoitzaren onomatopeia?

Norberaren herria


Eskuineko argazkian, nire herriko plaza nagusia ikus dezakezu: Herriko plaza.
Herriko plaza hau, nire herrian dago, Barakaldon. Barakaldo, garai batean ia hiri bat izatera heldu zen han bizi zen jende kopuruagatik. Azkenean, ez zuen hiri kategoria lortu;hala ere, jende asko bizi zen.

Zein da zure herria?
Ba al du berezitasunik?

Nirea, orain, oso ezaguna da IKEAra datorren jendeagatik. Asteburuetan IKEA jendez betetzen da eta enpresa honetako aparkalekuan Euskal Herri osoko matrikulak ikus ditzakegu.

Egon zara inoiz Barakaldon? eta IKEAn ?



Dekalogoak


Aste honetan DEKALOGOAK lantzen egon gara. Post honetan, hainbat eredu irakurriko dituzu. Bat, Kirolaren ikusle onena, beste bat, Kirolariena eta azkenik, Alferrarena.
Irakurri eta gomendio edota arau berriak bururatzen bazaizkizu, gehitu.
Erderaz dagoena itzultzeko aukera ere baduzue. Animo!!




Kurtso hasierako aurkezpena

 ONGI ETORRI aurten erabiliko duzun blog honetara!!
Ikusten duzunez, eskuineko zutabean hainbat atal dauzkazu.

Inoiz blog bat erabili baduzu, jakingo duzu nola erabiltzen den. Inoiz erabili ez baduzu, ordea, trasteatu honetan. Nahi beste iruzkin utzi dezakezu. ONGI ETORRI, berriro!


ZARAOBEko kurtso hasiera


ONGI ETORRI Zaraobe institutura!!

Aurten, zure 1. kurtsoa egingo duzu institutu honetan pasa den kurtsoan eskolan zeundelako.

Zein eskolatan egon zinen?
Zein herritan zegoen?
Zer zen eskolatik gehien gustatzen zitzaizuna?
Eta gutxien gustatzen zitzaizuna?
Faltan botatzen duzu eskola? zergatik?