2016-11-23

Pelikulak versus Liburuak

Atzo, zapping-a egiten ari nintzen bitartean, pelikula hau topatu nuen: La milla verde.
Ikusi duzue?  Gustatu zitzaizuen?

Stephen King-en zalea naizenez gero, liburua argitaratu bezain laster, irakurri nuen eta beti bezala, pelikula ikusitakoan, liburu askoz hobea zela ondorioztatu nuen.

Ez dut ukatuko bai Tom Hanks-ek bai beste aktoreek ondo egin ez zutenik, primerako lana egin zutelako; hala ere, gehiago gozatu nuen liburuarekin.
Eta zuri...
Inoiz gertatu zaizu horrelakorik? Zein libururekin?Zein izan zen alderik handiena?

1. elurtetxoa

Negua Gasteizera Euskal Herriko beste lekuetara baino lehenago heldu omen da.
Hementxe dugu lehenengo elurtetxoa.
- Gustuko duzu elurra?
- Elurretako kirolik egiten duzu?Zein?
- Gure hiriburuak prest daude elurra jasotzeko? Hau da, badakigu elurrarekin gidatzen, ibiltzen...?