2016-11-28

Negua

Negua heltzen denerako, autoa prestatuta daukazu?
Zein prestakuntza egiten diozu?
Neguko gurpilak erabiltzen dituzu? Zein da beren berezitasuna?
Ezinbestekoak dira horrelako gurpilak gure herrialdeetatik ibiltzeko?

Beheko loturan Gasteizko udalak proposatutako gomendioak irakur ditzakezu. Betetzen al dituzu?


http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?aplicacion=wb021&tabla=contenido&idioma=eu&uid=u_14de3066_13b40515a9d__7fe6

Terapia alternatiboak

Terapia alteratiboak izan daitezke Medikuntza tradizionalaren osagarri.
Hainbat daude eta beti bezala, bai aldeko bai kontrakoak dauzkate.
Erabili al dituzu inoiz? Zein? Zertan datza?


Hona hemen klasean erabilitako entzungaia:

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=332283

2016-11-27

Lurrikarak



Beheko loturan lurrikariei buruzko informazioa duzu. Irakurri eta erantzun:
- Noiz gertatu zen Fukushimako lurrikara?
- Zein motatako lurrikara izan zen Richter eskalari dagokionez?
- Lur azpian, zein sakontasunetara gertatu zen?
- Tsunamirik egon al zen?
http://www.berria.eus/paperekoa/2024/020/001/2016-11-27/lurrikarei_aurrea_hartu_nahian.htm

2016-11-23

Pelikulak versus Liburuak

Atzo, zapping-a egiten ari nintzen bitartean, pelikula hau topatu nuen: La milla verde.
Ikusi duzue?  Gustatu zitzaizuen?

Stephen King-en zalea naizenez gero, liburua argitaratu bezain laster, irakurri nuen eta beti bezala, pelikula ikusitakoan, liburu askoz hobea zela ondorioztatu nuen.

Ez dut ukatuko bai Tom Hanks-ek bai beste aktoreek ondo egin ez zutenik, primerako lana egin zutelako; hala ere, gehiago gozatu nuen liburuarekin.
Eta zuri...
Inoiz gertatu zaizu horrelakorik? Zein libururekin?Zein izan zen alderik handiena?

1. elurtetxoa

Negua Gasteizera Euskal Herriko beste lekuetara baino lehenago heldu omen da.
Hementxe dugu lehenengo elurtetxoa.
- Gustuko duzu elurra?
- Elurretako kirolik egiten duzu?Zein?
- Gure hiriburuak prest daude elurra jasotzeko? Hau da, badakigu elurrarekin gidatzen, ibiltzen...?

2016-11-17

2016-11-16

Munduko gaztarik onena

http://internationalcheesefestival.eus/eu/news-eu/3000-nazioarteko-gazta-artzaintzako-i-nazioarteko-foroa-sukaldari-adituak-eta-ekoizle-txikiek-euskadi-basque-country-international-cheese-festival-aren-egitaraua-osatzen-dute/


Egun hauetan zer ospatzen ari da Donostian?Non?
Zenbat egunetan luzatuko da?
Zenbat epailek hartuko dute parte?
Zenbat gaztak dastatuko dira?



Islandiako hizkuntza

Gaur Islandiako hizkuntzaren urteurrena omen da.
Beheko loturan irakurgai bat topatuko duzu hurrengo galdetegiari erantzun ahal izateko:
- Nongoa izan zen Islandiara heldu zen 1. kolonoa?Noiz heldu zen? Zein izen eman zion herrialde honetako hiriburuari?
- Zenbat biztanle dago Islandian?
- Non daude herri gehienak? Zergatik?
- Zein da Islandiako hizkuntza ofiziala?
- Noizkoa da Islandieraz idatzitako lehenengo testua? Eta euskarakoa?

http://www.argia.eus/kazetaritza2004/logibergmann.pdf

Beheko loturan, islandieraz abestutako abesti bat topatuko duzu, ea zer iruditzen zaizkizun islandieraren soinuak

https://www.youtube.com/watch?v=PtunhyMW1hM

2016-11-15

Ataungo kondairak

Argazkiko gizona Jose Miguel Barandiaran zen.
Ba al dakizu zein zen bere ogibidea?
Zergatik izan zen ezaguna gizon hau?

Nongoa zen? Non dago herri hori?
Begiratu herri honetako web orrialdea.Arakatu. Ezer berezirik topatu al duzu? Zer?


2016-11-14

Bizkaiko meategiak

 Bizkaiko meategi garrantzitsuenetarikoak Gallartan daude.
Orain, meategi haiek egon ziren lekuan, museo handi eta interesgarri bat dago.Hona hemen helbidea:

http://www.meatzaldea.eus/default.aspx?lang=E
Ezagutzen zenuen Euskal Herriko historiako zati hau?
Hemen, Araba aldean, ba al zegoen meategirik?

Testua irakurri/entzundakoan zer iruditzen zaizu garai hartako gizon-langileen bizimodua?

Nor ziren harrizulatzaileak?
https://www.youtube.com/watch?v=meTbcePi-g8

Korrika 2017

2017an ospatuko da hurrengo korrika.
Nondik  nora joango da?
Zein egunetatik zein egunetara gauzatuko da?
Zenbagarrena izango da?
Zein da bere leloa?Zergatik?
Noiz eta nork antolatu zuen 1. korrika? Zergatik?Zertarako?
Oraingo helburua zein da?




Nola hartzen da parte korrikan?
Parte hartu duzu inoiz?
Ba al dakizu munduko beste leku batzuetan Korrika bezalakorik dagoen?

http://www.berria.eus/paperekoa/1736/042/001/2016-03-05/herriaren_arimagatik_korrika.htm



Ilargirik handiena

Gaur, azaroak 14, ilargirik haniena ikusi ahal izango dugu.
Zer dela eta izango da handiena?
Noiztik ezin izan da horrelako bat ikusi?
Noiz arte ez da holakoren bat berriro ikusiko?
Munduko leku guztietatik ikusi ahal izango da modeu berean?
Zientzialari batzuen ustez, honelako egunetan jaiotza gehiago dago. Sinesten duzu horretan?

Manga

Asteburu honetan Manga jaialdia ospatu da Bizkaiko Getxo herrian.
Zer da manga?
Non asmatu zen?
Zein dira jarraitzaile sutsuenak?
Gustuko duzu?

Antartidarako hegaldia

Hona hemen Michel Gordillo. Aste honetan lortu du bere ametsa.
Amets hori zertan zetzan?
Zer erabili zuen gauzatzeko?

Trump-keriak

Azkenean, Trump-ek irabazi zuen. AEBetan hainbat manifestazio egin dira harez geroztik.
Espero zenuen?
Zer uste duzu geratuko dela hemendik aurrera?
Jendearen presioak jarrera aldaraziko dio?

Grissom CSI

Ezagutzen duzu argazkiko aktorea?
Inoiz ikusi duzu bere telesaila? Gustuko duzu?Zeri buruzkoa da?
Ba al zenekien aktore honen lotura Euskal Herriarekiko?

https://www.youtube.com/watch?v=cTCioJsN5Y0

2016-11-03

Basapiztiak hirian

Badirudi agerraldi hauek gero eta ohikoagoak direla gurean.
Egon al zara inoiz horrelako batean?Zein animaliarekin topatu zinen?
Zer egiten ari zinen/zen?
Beldurtu zinen?
Zer egin zenuen?


Beldurrak jota



Hona hemen beldurrari buruzko artikulotxo bat.
Beldurtia zara? Zeren beldur zara?
Helduon artean zein beldur mota ezagutzen duzu?
Nola aurre egin ahal zaie beldurrei?