2014-03-30

Zer da?

https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=4B0hGyKV9qs

Oraingoan, ematen ez badu ere, zuhaitz bat ekarri dizuet. Bai, ezkerreko argazkian dagoena, zuhaitz bat da: Singing tree, baina... non dago? nork asmatu zuen? Zein berezitasun dauka?

Goiko loturan bideo bat daukazu informazioa gehituko dizuna




Nor da?



Gaur, martxoak 30, margolari honen urtebetetzea da. Margolari hau oso ezaguna da. Bere arte-lanik ezagunena "Ekiloreak" dira ( ezkerreko argazkian). Herbeeretan jaio zen eta 900 koadro margotu zituen bere bizitza osoan.

Euskal Herrian badaukagu musika talde bat bere izena daramana. Bere izena baita bere gorputzaren atal bat ere.

Zein da?

Ea asmatzen duzun!



Oraingoan artxipialago batez ari naiz. Etxetik nahiko hurbil daukagu. Artxipielago hau osatzen duten 9 irlak berde-berdeak dira eta Atlantikoan daude. Lisboatik, 1500 kilometrotara.
Diego de Silvesek aurkitu zituen eta euren jaioterria bolkanikoa da.

Zein da artxipielago hau?

Ea asmatzen duzun!


Amerikan dago, Arizonako iparraldean.
Roosevelt asko ezagutrazi zuen eta askotan joaten zen lintzean ehizatzera.
Estatu Batuetako parke natural garrantzitsuenetariko bat da.
Colorado ibaia da argazkiko paisaia sortu duena.

Zein da leku zoragarri hau?