2016-09-25

Hauteskundeetako "langileak"

Gaur, irailak 25, guztiok izan dugu bozkatzeko eskubidea baina askok eta askok izan dute lan egiteko betebeharra, mahaietako presidente eta bokalak, hain zuzen ere.

Hauteskunde guztietan gertatzen da gauza berbera: igandea izanagatik, derrigortuta lan egin behar.



- Egokitu zaizu inoiz mahaietan egotea? edo zure familiako edota lagun bati egokitu zaio?

- Zer iruditzen zaizu betebehar hau?

- Zure ustez,  topa liteke beste aukera bat jendea behartu beharrean? Zein?

Trafiko-kanpaina bortitzenak

Gero eta bortitzagoak dira Trafikoko kanpainak.
Porrorik garestiena, betaurrekoriuk garestienak, Gabonetan itxaroten digute...

- Eraginkorrak dira kanpaina mota hauek?
- Murrizten al dira trafiko istripuak?
- Zure ustez, egokiak dira edota bestelakok izan beharko lirateke?
- Errealitatearen isla- dira?

2016ko zinemaldia

Aurtengo Donostiako zinemaldira...

-Zein aktore famatu hurbildu dira?

-Nori eman diote 2016ko Donostia saria? Zein pelikula egin ditu? Nongoa da?

- Zer dela eta etorri da Sigourney Weaver? Ikusi duzu bere azken pelikula? Nork zuzendu du? Zeri buruzkoa da?

-Eta Richard Gere zergatik hurbildu da Donostiara? Zein da, zure ustez, bere pelikularik "onena"?

Uda osteko banaketa

Nork ez ditu bi aktore hauek ezaguzten?
Pitt eta Jolie senar-emazteak dira.
Banatuko direla esan zutenetik, edozein komunikabidetan entzun ditzakegu beraiei buruzko berriak, zein baino zein harrigarriagoa.
- Gustatzen zaizkizu Pitten pelikulak?
- Eta Jolierenak?
- Pentsatzen duzu pertsona ospetsuen bizitzak  ez duela intimitaterik euki behar?


"Nire irakurleen senarrak pozik daude"

Hona hemen post honetako izenburuaren egilea: Audrey Carlan.

Ezagutzen duzu?
Bere esaldia irakurrita (izenburukoa) ,zein motatako liburuak idazten dituela uste duzu?
Ez baduzu ezagutzen, bila ezazu informazioa interneten eta azal ezazu:
- Nongoa da?
- Nola izendatu dute?

- Animatuko zinateke bere libururen bat irakurtzera? Zergatik?

Aireko konpainiak

Duela aste bat, Loiutik Malagara joan behar zuen hegazkin batek ezin izan zuen hegaldia gauzatu arrazoi mekanikoengatik.
Bidaiariak (180), kasu hauetan gertatzen den bezala, oso haserre zeuden, nahiz eta Vueling konpainiak berehala Bartzelonatik beste hegazkin bat ekarri, bidaiariak Malagara eramateko.

Gertatau al zaizu inoiz horrelakorik?
Ezagutzen duzu honelakorik jasan duenik?
Konpainia merke hauen arazoa dela uste duzu ala konbpainia guztietako arazoa da?

Naturaren alde


Pasa den astean, 32 harrapari askatu zituzten Gordeiako parke naturalean.
Ekintza mota hauek baliogarriak direlakoan zaude?
Uste duzu gero eta pentsamendu ekologiko handiagoa dugula?
Nola hezi ditzakegu umeak naturaren alde egiteko?

Pentsamendu positiboa


 Oporrak bukatzean, gehienok edota zorte handia dugunok, lanera bueltatzen gara.
Momentu honetan, tristura, antsietatea eta honelako egoerak bizi ditzakegula esaten zaigu.
Horri aurre egiteko, hainbat psikologok pentsamendu baikorraren alde jotzen dute.


Nola egiten diozu aurre lanera bueltazeari?
Honelako sindromerik jasaten duzu?
Bizi garen egoera ekonomikoari erreparatuz gero, pozik ala triste bueltatzen gara lanera?

Sukaldaritza telesaioak


Aspaldiko joera da sukaldaritza-saioak ematearena.
Telebistako lehenengo sukaldaria Argiñano izan bazen ere, egun edozein sukaldari eta edozein telesaio ikus dezakegu telebista kate ezberdinetan.

Ikusten al dituzu honelako telesaioak?
Gustuko dituzu? Zergatik?
Jendeak sukaldatzen ikasten du telesaio hauekin?
Ba al dakizu sukaldatzen? Zein da zure platerik gustukoena?