2014-03-24

Laku sakratua


Irudian daukazuna lekutan dago: Yamdrok lakua, esango zenidake non dagoen eta norentzat den laku sakratua?

Animaliak bezain zibilizatua

"Animaliak bezain zibilizatua izan nahiko nuke!". Bideo gordina da, zoritxarrez, naturan gizakiaren eragina erakusten digulako.

https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=vySeEyEJLbQ

Mendien arteko zubia


Argazkian ikusten duzun ZUBIA, gezurretakoa badirudi ere, benetakoa da. Bere izena Via Ferrataren zubia da, baina esango zenidake non dagoen? eta nork erabiltzen duen?

Tuberkulosia

Gaur, martxoak 24, Tuberkulosiaren eguna ospatzen da. Gaixotasun hau urteetan ez da gure herrialdean eman. Erradikatuta omen zegoen. Dena den, gaurko inmigrazioarekin berriro agertu da atzerritarrek ekarria, baina ba al dakizu zein diren gaixotasun honen sintomak? eta zein ospitale izan da aditua gaixotasun hau sendatzeko?

Espezia bat


Gaurko asmakizuna espezie bat da. espezie hau aldamenean duzun argazkiko loretik ateratzen da. Bere kolorea horia da eta bai jateko bai gorputzean igurzteko erabiltzen da.
Bere jatorria Polinesia da eta oso espezie osasuntsua dela esaten da, minbiziaren kontra borrokatzeko erabiltzen baita. Zein da?