2014-09-28

Euskal Herriko txokorik gustukoena

Inork galdetuko balit zein den Euskal Herriko lekurik gustukoena, kostatuko litzaidake erantzun bat ematea; hala ere, gaurko honetan, argazkian ikus dezakezuna da: Urduña.

Zergatik Urduña? Agian arbaso batzuk hangoak zirelako, agian eskeintzen dizkigun ikusmirengatik, agian bere basoei darien lasaitasunagatik.

Eta zure lekurik gustukoena...non dago?
Zergatik da gogokoena?

Dantza

Loreak filma



https://www.youtube.com/watch?v=TE0NsP7VWKk

Goiko loturan Loreak pelikularen trailerra ikusi ahal izango duzu.

Trailerra ikusita animatuko zinateke pelikula hau ikustera?Zergatik?
Zein pelikula mota izan daitekeela uste duzu?
Nor da protagonista? Zein beste pelikula egin du?

Irakurlezaletasuna

Irakurle amorratua zara?
Ez zaizu bat ere gustatzen?
Zein da irakurri duzun liburuen artean gehien gustatu zaizuna? Zergatik?
Zein da gutxien gustatu zaizuna?
Zein liburu mota duzu gustuko? Zergatik?

Butroeko gaztelua

Ezagutzen al duzu gaztelu hau? Butroeko gaztelua da,hain zuzen ere.

Ba al dakizu non dagoen?
Noiz eraki zuten?
Nork agindu zuen eraikitzeko?
Zergatik hitz egiten da, momentu honetan, berari buruz?

Ezagutzen al duzu beste gaztelurik?
Ba al dago baten bat inguru honetan?Zein?

Donostiako Zinemaldia II

Oraingo honetan aktore eta aktoresei hitz egingo dugu; hain zuzen ere, Donostiako zinemaldira etorri diren aktore/sei buruz.

Nor izan da aurtengo aktore amerikarra, bere saiaren bila etorri dena?
Idatziko zenituzke berak egindako 3 pelikula?
Zein beste aktore ospetsu etorri dira aurtengo zinemaldira?

Aipatu hiru aktoresa Zinemalditik pasatu direnak baita zein urtetan pasatu ziren ere.

Donostiako zinemaldia

Donostiako zinemaldia munduko garrantzitsuenetariko bat da.

Noiztik ospatzen da?
Donostiako zein lekutan ospatzen da?
Zein dira zinemaldi honetan dauden kategoriak?
Zein da saririk estimatuena aktore/aktoresen artean?