2013-12-15

Irakurtzea

Izenburuaren atzean edota ondoan argazki bat ipini nahi nuela konturatzean, google-n sartu naiz, eta hara non topatu dudan goian ikus dezakezuena. DBHko irakaslea naizenez, ikusi dudan 1. momentuan, 1. hezkuntzako ikasleentzat aproposagoa zela pentsatu dut: Bi ume, bi luburu gainean. Ondoren, eta google-k eskaintzen zizkidan beste argazkiak ikusita, pentsatu dut: zergatik ez? Eta tamaina egokia lortzen nuen bitartean galdera bat egin diot neure buruari: Ez al da egia, liburu bat irakurtzen dugunean, gai garela, haurtzaroan bezala, beste leku, pertsona eta egoerak irudikatzeko? Eranztuna, noski, baietz izan da eta orduan, ZUZENEAN, argazkia ondo aukeratutzat eman dut.