2020-03-13

B1.C EMAKUME EZKUTUAK

Egun hauetan ikusi/entzun ditugu hainbat lan emakume ezberdini buruz. Emakume hauek, guztiak, edo ia guztiak ezezagunak ziren ia guztiontzat. Orain, sikiera, euren izenak eta ekarpenak ezagutu beharko genituzke, ezta?
Sarrera honetan, bakoitzak jarriko du iruzkin bat ikusi/entzundakoari buruz.
Zein da gehien gustatu zaizun lana? Zergatik?
Egin duzun lanetik zer izan da gehien gustatu zaizuna? Zergatik?

2020-03-10

EMAKUME EZKUTUAK B1.D

Egun hauetan ikusten/entzuten ari gara hainbat emakume ezezaguni buruzko ahozko lanak. Emakume hauei ez zaie, historian, zegokien lekua eman; horrexegatik, geuk ahozko lanak prestatu/aurkeztu ditugu merezi duten ohorea eman diezaiegun.
Zein da gehien gustatu zaizun lana?
Egin duzun lanetik zer izan da gehien harritu zaituena?

EMAKUME EZKUTUAK B1.B

Ebaluazio honetako gai bat, ahozko lanei dagokienez, hauxe izan da; liburu gutxitan agertzen diren emakume langile, asmatzaile, ikerle, zientzilariak...
Gaur, hainbat aurkezpen ikusi/entzun ditugu. Zein gustatu zaizu gehien? Zergatik?
Zure lanari dagokionez, zer da gehien harritu zaituena?