2014-01-31

Hezkuntza-emozionala


Rafael Bisquerrak: "Eguneroko bizimodu, jokabide eta harremanetan emozioek pisu handia daukate. Ezinbestekoa da hezkuntza sisteman txertatzea gaitasun emozionalen gaineko trebakuntza".

Ba al dakizu zer den hezkuntza-emozionala?

http://berria.info/

Eureka museoa


Eureka museoa Donostian dagoen zientziari burzuzko museoa da. Bertan ikastaroak eta bestelakoak egiten dituzte guztioi zientzia hurbiltzeko asmoz.

http://www.eurekamuseoa.es/

Itsasoaren indarra

Aste honetan, 29an, Donostiako biztanleek ikusi ahal izan zuten itsasoaren indarra. Gero eta gehiago entzuten da energia mota berria izan daitekeela itsasoarena.  Zer deritzozu?

2014-01-28

Blogerako proposamenak


Atal honetan, proposatu nizuen bezala, zuen ideiak utz ditzakezue.

Zer bururatzen zaizue?
Abestiren bat...
Pelikula baten trailerra...
Bideo-jokuren bat...

Prest nago zuen proposamenak irakurri, eta ahal den neurrian, hona igotzeko.

                                                                                                   Esker aunitz !!

Eskola publikoaren jaia

Aurten, urtero bezala, Euskal Eskola Publikoak jaia ospatuko du. Ba al dakizu non? Zein lurraldetan dago herri hori? Zein berezitasun dauka herri horrek?

70eko Euskal Abestiak

Euskara gogoz eta bihotzez ikasten genuenekoak. Militanteak ginenekoak. Gora euskara !!

2014-01-26

Selektibitatea





Aste honetan nire batxilergoko ikasleak sartuko zarete nire blogean trasteatzera. Hori dela eta, bururatu zait, hemendik gutxira egin beharko duzuen proba baten irudiak jartzea.

Zer uste duzue Selektibitateaz?
Zer asmo duzue? Gainditu ala ez gainditzea?
Uste duzue institututik nahiko prestatuta ateratzen zaretela honelako proba bat pasatzeko?

Argiñano versus David de Jorge



Gaurko honetan sukaldaritzarentzako tartetxoa.
Jakina da euskaldunak jatun onak garela.

Duela asko Argiñano sartu zen gure sukaldeetan, sukaldatzen irakasteko askoz. Jatun onak bai, baina sukaldari onak ote ginen?

Urteak pasa dira Argiñano platerak prestatzen eta
txiste txarrak kontatzen hasi zenetik.

Egun, badirudi, Beasaindarra den sukaldari hau, David de Jorge sukaldari gazteari "lekukoa" pasatzen ari zaiola. Baina...zer dakizu sukaldari honetaz, Davidez, hain zuzen ere?

Nongoa da?
Zenbat urte du?
Zein sukaldari famaturen sukaldean ikasi zuen?
Zer izen du bere saioak?

2014-01-24

"La mecánica del caracol"

Euskadi irratiak zientziari buruz, egunero 16:00etatik 17:00etara, daukan irratsaioa da hau. Irratsaio honetan zientziari buruzko gaiak azaltzen dituzte zientziari buruz ezer gutxi dakigunontzat. Oraingoan, atzokoa, non azaldu zuten, zelako eragina duten elikagaiei botatzen dizkieten kontsaerbanteek-eta gizakiok minbizia eta bestelako gaixotasunak garatzeko. Pena bakarra erderaz egotea. Badakit blog honetan trasteatuko dutenen artean biologiari buruzko ikasketak egingo dituztenak daudela; beraz, zuentzat propio.

Justin Bieber

Atzoko egunkariak zekarren berria: Justin Bieberrek arazoak dauzka bai alkohola bai beste droga motekin. Harritzekoa?

2014-01-20

2014ko danborrada

Donostiarren festa nagusia da. Zein izen dauka? Noiz ospatzen da? Zer ospatzen dute? Zein da kantatatzen duten letra?





2014-01-16

"Gorilas en la niebla" filma

Hementxe utziko dut pelikula zoragarri honen trailera ea inor,trailerra ikusita, animatzen den pelikula osoa ikustera. Zergatik gaur sarrera hau? Asmatu!! Sartu interneten eta erantzuna topako duzue. NATURA eta ANIMALIAK maite dugunontzako pelikula, baita albaitaritza ikasi nahi dutenentzat ere. Gozatu!

2014-01-12

Gozategi NOR NORI NORK abestia

Zenbat lata ematen diguten euskal aditzek: nor-nork, nor-nori, lehenaldiak....Gozatu abestiaz!

Gabonetako irakur-liburuak

Gabonetan bi liburu ezberdin irakurri dituzue. Batzuek Kixmi elurpean eta beste batzuek Izar malkoak.
Gustatu al zaizue irakurritakoa? Ausartuko zinatekete laburpen txiki bat egitera edota iruzkina egitera?

2014-01-09

Eguraldiaren gora beherak

Nongo ur-jauziak direla uste duzu? Gaurko ( 2014-01-09 ) egunkarian zetorren irudia da.

2014-01-07

Urtarrilak 7

Gabonak pasa dira eta komiki hau ondo etorri zait gure Olentzero eta Errege Magoak uztartzeko