2014-05-29

Angkor Wat

Argazki honek argi erakusten digu natura eta gizakiaren ekoizpenak elkarrekin bizi daitezkeela.
Argazkian Angkor Wat ikus dezakezu.
Non dago?
Zer da?
Norentzat eraiki zuten?
Zer esan nahi du bere izenak?

Mayen piramidea

Piramide bat zer den badakizu, ezta? Agian ez dakizuna da aldameno piramidea Mayen piramiderik handiena dela: La Dantako piramidea.
Non dago?
Noizkoa da?
Zein da bere altuera?

Anana

Uda heltzear dago eta anana ur asko daukan fruta denez, askotan hartzen dugu freskatzeko asmoz.Baina, ba al dakizu zer nolako ezaugarri nutritiboak dauzkan ? Nondik dator?

Araba euskaraz

Ekainaren 15ean Euskararen aldeko 2014ko Araba Euskaraz
ospatuko da Lapuebla Labarkan.
Arabako mugan dagoen herrixka batean ospatuko da, zer dakizu festa honetaz? eta ospatuko den herriaz?

Animaliagoak gineneko organoak

Zuhaitzetatik jaitsi ginenetik gure gorputzak hainbat aldaketa jasan zituen egoera berrira molda zedin.
Garai hartako organo ("organo vestigial") batzuk ondino dauzkagu nahiz eta erabilerarik ez eduki.
Zein dira "organo vestigial" horiek?
Zein funtzio betetzen zuten/dute?




Eraikuntza harrigarriak

Munduari bira honetan hainbat eraikuntza berezi topatu ditut. Zer iruditzen zaizkizu? Honelako batean biziko zinateke? Zein da gehien gustatzen zaizuna?