2016-11-14

Bizkaiko meategiak

 Bizkaiko meategi garrantzitsuenetarikoak Gallartan daude.
Orain, meategi haiek egon ziren lekuan, museo handi eta interesgarri bat dago.Hona hemen helbidea:

http://www.meatzaldea.eus/default.aspx?lang=E
Ezagutzen zenuen Euskal Herriko historiako zati hau?
Hemen, Araba aldean, ba al zegoen meategirik?

Testua irakurri/entzundakoan zer iruditzen zaizu garai hartako gizon-langileen bizimodua?

Nor ziren harrizulatzaileak?
https://www.youtube.com/watch?v=meTbcePi-g8

Korrika 2017

2017an ospatuko da hurrengo korrika.
Nondik  nora joango da?
Zein egunetatik zein egunetara gauzatuko da?
Zenbagarrena izango da?
Zein da bere leloa?Zergatik?
Noiz eta nork antolatu zuen 1. korrika? Zergatik?Zertarako?
Oraingo helburua zein da?




Nola hartzen da parte korrikan?
Parte hartu duzu inoiz?
Ba al dakizu munduko beste leku batzuetan Korrika bezalakorik dagoen?

http://www.berria.eus/paperekoa/1736/042/001/2016-03-05/herriaren_arimagatik_korrika.htm



Ilargirik handiena

Gaur, azaroak 14, ilargirik haniena ikusi ahal izango dugu.
Zer dela eta izango da handiena?
Noiztik ezin izan da horrelako bat ikusi?
Noiz arte ez da holakoren bat berriro ikusiko?
Munduko leku guztietatik ikusi ahal izango da modeu berean?
Zientzialari batzuen ustez, honelako egunetan jaiotza gehiago dago. Sinesten duzu horretan?

Manga

Asteburu honetan Manga jaialdia ospatu da Bizkaiko Getxo herrian.
Zer da manga?
Non asmatu zen?
Zein dira jarraitzaile sutsuenak?
Gustuko duzu?

Antartidarako hegaldia

Hona hemen Michel Gordillo. Aste honetan lortu du bere ametsa.
Amets hori zertan zetzan?
Zer erabili zuen gauzatzeko?

Trump-keriak

Azkenean, Trump-ek irabazi zuen. AEBetan hainbat manifestazio egin dira harez geroztik.
Espero zenuen?
Zer uste duzu geratuko dela hemendik aurrera?
Jendearen presioak jarrera aldaraziko dio?

Grissom CSI

Ezagutzen duzu argazkiko aktorea?
Inoiz ikusi duzu bere telesaila? Gustuko duzu?Zeri buruzkoa da?
Ba al zenekien aktore honen lotura Euskal Herriarekiko?

https://www.youtube.com/watch?v=cTCioJsN5Y0