2016-12-21

Pax Avant lasterketa

Hiru behien zerga testua irakurritakoan, gure ikaskide batek azaldu digu hainbat urtetan PAX AVANT izeneko txirrindularitza-lasterketa ospatu dela.
Hona hemen informazio apur bat.

http://uztarria.eus/aktualitatea/1373361085

Desordenaren ordena

Ordenatua zara?
Gustuko duzu ordena?

http://www.berria.eus/paperekoa/1833/038/001/2016-12-21/desordenari_buelta_ematen.htm

Goiko loturan ordenari buruzko testu bat daukazu. Hor hainbat aholku ematen zaizkigu ordena mantentzeko.

Neguko solstizioa

Badirudi gizakiak betidanik ospatu dituela 2 solstizio: Udakoa zein negukoa.
Gaur, abenduak 21,  Neguan sartuko gara ofizialki.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Solstizio

Zer da Solstizio bat? Nondik dator hitza?
Egun honen inguruan, ezagutzen duzu ospakizun berezirik? Nongoa? Zein?

2016-12-19

2016-12-16

Talde lana

Gustatzen zaizkizu marrazki bizidunak? Pixarreko besterik ikusi al duzu? Zer pentsarazten dizu pelikula labur honek?
Oraingoan...segalariak. Ezagutzen zenuen kirol mota hau? Zer iruditzen zaizu?

2016-12-15

2016-12-14

PISA txostena eta Finlandiako eredua

Gaur, klasean PISA txostenari buruz baita Finlandiako hezkuntza-sistemari buruz ere hitz egin duzue.

- Bat zatoz kazetariak esan duenarekin, guztion ardura dela hezkuntza-sistema aurrera eramatea?
- Ikusten al duzu errudunik? Nor?
- Nola konpon liteke egoera hau?




Eta Finlandiako eredutik, ezer eskura genezake?
Zer?
Nolakoa da gure hezkuntza Finlandiakoarekin alderatuz gero??

2016-12-11

Iragarki deigarriak

Hona hemen RAE-ren iragarki berria: Zer deritzozu? Zer uste duzu beste hizkuntzetatik datozen hitzei (mailegu) buruz? Erabiltzen dituzu? Ezinbestekoak dira?

2016-11-28

Negua

Negua heltzen denerako, autoa prestatuta daukazu?
Zein prestakuntza egiten diozu?
Neguko gurpilak erabiltzen dituzu? Zein da beren berezitasuna?
Ezinbestekoak dira horrelako gurpilak gure herrialdeetatik ibiltzeko?

Beheko loturan Gasteizko udalak proposatutako gomendioak irakur ditzakezu. Betetzen al dituzu?


http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?aplicacion=wb021&tabla=contenido&idioma=eu&uid=u_14de3066_13b40515a9d__7fe6

Terapia alternatiboak

Terapia alteratiboak izan daitezke Medikuntza tradizionalaren osagarri.
Hainbat daude eta beti bezala, bai aldeko bai kontrakoak dauzkate.
Erabili al dituzu inoiz? Zein? Zertan datza?


Hona hemen klasean erabilitako entzungaia:

http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/dokutekako-fitxa?p_p_id=56_INSTANCE_fLB1&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&groupId=10138&articleId=332283

2016-11-27

Lurrikarak



Beheko loturan lurrikariei buruzko informazioa duzu. Irakurri eta erantzun:
- Noiz gertatu zen Fukushimako lurrikara?
- Zein motatako lurrikara izan zen Richter eskalari dagokionez?
- Lur azpian, zein sakontasunetara gertatu zen?
- Tsunamirik egon al zen?
http://www.berria.eus/paperekoa/2024/020/001/2016-11-27/lurrikarei_aurrea_hartu_nahian.htm

2016-11-23

Pelikulak versus Liburuak

Atzo, zapping-a egiten ari nintzen bitartean, pelikula hau topatu nuen: La milla verde.
Ikusi duzue?  Gustatu zitzaizuen?

Stephen King-en zalea naizenez gero, liburua argitaratu bezain laster, irakurri nuen eta beti bezala, pelikula ikusitakoan, liburu askoz hobea zela ondorioztatu nuen.

Ez dut ukatuko bai Tom Hanks-ek bai beste aktoreek ondo egin ez zutenik, primerako lana egin zutelako; hala ere, gehiago gozatu nuen liburuarekin.
Eta zuri...
Inoiz gertatu zaizu horrelakorik? Zein libururekin?Zein izan zen alderik handiena?

1. elurtetxoa

Negua Gasteizera Euskal Herriko beste lekuetara baino lehenago heldu omen da.
Hementxe dugu lehenengo elurtetxoa.
- Gustuko duzu elurra?
- Elurretako kirolik egiten duzu?Zein?
- Gure hiriburuak prest daude elurra jasotzeko? Hau da, badakigu elurrarekin gidatzen, ibiltzen...?

2016-11-17

2016-11-16

Munduko gaztarik onena

http://internationalcheesefestival.eus/eu/news-eu/3000-nazioarteko-gazta-artzaintzako-i-nazioarteko-foroa-sukaldari-adituak-eta-ekoizle-txikiek-euskadi-basque-country-international-cheese-festival-aren-egitaraua-osatzen-dute/


Egun hauetan zer ospatzen ari da Donostian?Non?
Zenbat egunetan luzatuko da?
Zenbat epailek hartuko dute parte?
Zenbat gaztak dastatuko dira?



Islandiako hizkuntza

Gaur Islandiako hizkuntzaren urteurrena omen da.
Beheko loturan irakurgai bat topatuko duzu hurrengo galdetegiari erantzun ahal izateko:
- Nongoa izan zen Islandiara heldu zen 1. kolonoa?Noiz heldu zen? Zein izen eman zion herrialde honetako hiriburuari?
- Zenbat biztanle dago Islandian?
- Non daude herri gehienak? Zergatik?
- Zein da Islandiako hizkuntza ofiziala?
- Noizkoa da Islandieraz idatzitako lehenengo testua? Eta euskarakoa?

http://www.argia.eus/kazetaritza2004/logibergmann.pdf

Beheko loturan, islandieraz abestutako abesti bat topatuko duzu, ea zer iruditzen zaizkizun islandieraren soinuak

https://www.youtube.com/watch?v=PtunhyMW1hM

2016-11-15

Ataungo kondairak

Argazkiko gizona Jose Miguel Barandiaran zen.
Ba al dakizu zein zen bere ogibidea?
Zergatik izan zen ezaguna gizon hau?

Nongoa zen? Non dago herri hori?
Begiratu herri honetako web orrialdea.Arakatu. Ezer berezirik topatu al duzu? Zer?


2016-11-14

Bizkaiko meategiak

 Bizkaiko meategi garrantzitsuenetarikoak Gallartan daude.
Orain, meategi haiek egon ziren lekuan, museo handi eta interesgarri bat dago.Hona hemen helbidea:

http://www.meatzaldea.eus/default.aspx?lang=E
Ezagutzen zenuen Euskal Herriko historiako zati hau?
Hemen, Araba aldean, ba al zegoen meategirik?

Testua irakurri/entzundakoan zer iruditzen zaizu garai hartako gizon-langileen bizimodua?

Nor ziren harrizulatzaileak?
https://www.youtube.com/watch?v=meTbcePi-g8

Korrika 2017

2017an ospatuko da hurrengo korrika.
Nondik  nora joango da?
Zein egunetatik zein egunetara gauzatuko da?
Zenbagarrena izango da?
Zein da bere leloa?Zergatik?
Noiz eta nork antolatu zuen 1. korrika? Zergatik?Zertarako?
Oraingo helburua zein da?




Nola hartzen da parte korrikan?
Parte hartu duzu inoiz?
Ba al dakizu munduko beste leku batzuetan Korrika bezalakorik dagoen?

http://www.berria.eus/paperekoa/1736/042/001/2016-03-05/herriaren_arimagatik_korrika.htm



Ilargirik handiena

Gaur, azaroak 14, ilargirik haniena ikusi ahal izango dugu.
Zer dela eta izango da handiena?
Noiztik ezin izan da horrelako bat ikusi?
Noiz arte ez da holakoren bat berriro ikusiko?
Munduko leku guztietatik ikusi ahal izango da modeu berean?
Zientzialari batzuen ustez, honelako egunetan jaiotza gehiago dago. Sinesten duzu horretan?

Manga

Asteburu honetan Manga jaialdia ospatu da Bizkaiko Getxo herrian.
Zer da manga?
Non asmatu zen?
Zein dira jarraitzaile sutsuenak?
Gustuko duzu?

Antartidarako hegaldia

Hona hemen Michel Gordillo. Aste honetan lortu du bere ametsa.
Amets hori zertan zetzan?
Zer erabili zuen gauzatzeko?

Trump-keriak

Azkenean, Trump-ek irabazi zuen. AEBetan hainbat manifestazio egin dira harez geroztik.
Espero zenuen?
Zer uste duzu geratuko dela hemendik aurrera?
Jendearen presioak jarrera aldaraziko dio?

Grissom CSI

Ezagutzen duzu argazkiko aktorea?
Inoiz ikusi duzu bere telesaila? Gustuko duzu?Zeri buruzkoa da?
Ba al zenekien aktore honen lotura Euskal Herriarekiko?

https://www.youtube.com/watch?v=cTCioJsN5Y0

2016-11-03

Basapiztiak hirian

Badirudi agerraldi hauek gero eta ohikoagoak direla gurean.
Egon al zara inoiz horrelako batean?Zein animaliarekin topatu zinen?
Zer egiten ari zinen/zen?
Beldurtu zinen?
Zer egin zenuen?


Beldurrak jota



Hona hemen beldurrari buruzko artikulotxo bat.
Beldurtia zara? Zeren beldur zara?
Helduon artean zein beldur mota ezagutzen duzu?
Nola aurre egin ahal zaie beldurrei?

2016-10-27

Garagardoak

Mota askotako garagardoak daude. Adituen ustez, koloreari, zaporeari eta beste hainbat ezaugarriri erreparatu behar zaie,
baina...non sortu zen garagardoa lehenengo aldiz?
Munduko zein herrialdek kontsumitzen du garagardo kantitae handiena?
Garagardozalea zara?
Zein mota gustuko duzu? Zergatik?

Lurtarrak

Gaur, urriak 27, hasi gara Lurtarrak liburua
irakurtzen/lantzen.
Zer iruditu zaizu 1. kapitulua?
Ados zaude narratzaileak esaten duenarekin?
kritikarik ikusi duzu? Zein?

2016-10-26

October festa

Asteburu honetan ospatuko da October Festa Euskal Herrian.
Zein motatako festa da hau? Zer ospatzen da?
Egon zara inoiz?
Mota honetako festen lade zaude?

Beheko loturan EITB-ko elkarrizketatxo bat entzun ahal izango duzu non 3  gobidatuk aipatuko duten zer ekarpen egingo dioten festari.

http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/hirigorrian/osoa/4461171/oktoberfesta-hiri-gorrian-garagardoasaltxitxak-eta-kartoffeln-purea/

2016-10-24

Anton van Leeuwenhoek

Doodle-k gaur Anton Van Leeuwenhoek aurkeztu digu.
Nor izan zen?
Zein mendetan bizi izan zen?
Zein izan zen bere ogibidea?
Zergatik merezi du Doodle-k aurkeztea?

Ezer egon da bere biografian harritu zaituena? Zer?


2016-10-17

Bob Dylan-en Nobel saria

Aurtengo Literatura Nobel Saria Bob Dylani eman diote.
Batzuen ustez, lehenago eman behar zitzaion; beste batzuen ustez, ordea, ez zioten zertan eman.
Eta zuk, zer uste duzu?
Ezagutzen dituzu bere abestiak?
Bazenekien bere abestiak euskarar ere itzuli zirela?

2016-10-06

Urriak 7

Urriaren 7an Euskal Herri osoan jai-eguna izan zen; horrexegatik, zuetako askok eta askok etxetik at ateratzeko aprobetxatu zenuten.
- Nora joan zineten? Norekin?
- Zer egin zenuten?

Eta Euskal Herrian geratu zinetenok, zer egin/ikusi zenuten?


2016-09-29

Dekalogoa

Gasteizko jaietarako, dekalogo bat aurkeztu zuten...
- Nork?
- Zertarako?
- Zein izan zen bere leloa?
- Zergatik sortu zen?
- Dekalogoko zein atalarekin geratuko zinateke? Zein da garrantzitsuena, zure ustez?


http://kanalak.berria.eus/euskara/kolaboratzaileak/1069/gasteizeuskarazbizi.htm

Mende honetako eritasun handienetakoa


Argazkia ikusita, zure ustez, zeri buruzko sarrera izango da hurrengoa? Zergatik?


Hona hemen irakurgai sakona:
http://www.berria.eus/paperekoa/1845/032/001/2016-09-28/bakardadea_xxi_mendeko_eritasun_handienetakoa_da.htm

- Zer ikertu du Iratik?
- Ados zaude bere ondorioekin?
- Zeri deritzote zaintza kolaboratiboa? Zein da zure iritzia?

Ladislao Jose Biro

Ladislao José Biro izena entzutean, batzuek ez duzue jakingo nor zen; beste batzuek, berriz, jakingo duzue tresna garrantzitsu batzuen asmatzailea izan zela.

- Zer asmatu zuen? Zerk eman zion osperik handiena?
- Zure ustez asmakizun ona/k egin zituen?
- Zein da harrigarrien iruditu zaizuna?

Ongi etorri nire blogera!

Ongi etorri, ikasle horiek, nire blog honetara. Aste honetan aurkezpenak egin ditugu eta jada hasi gara elkar ezagutzen.

- Nola sentitu zara lehenengo klase egunean? Zergatik?
- Zein helbururekin etortzen zara eskolara?
- Egokiak iruditu zitzaizkizun lehenengo eguneko ariketak? Gustura sentitu zinen ezezagunekin mintzatzen?
...

2016-09-27

Google

Atzo, irailak 27, Googleren urtebetetzea izan zen,
Doodlek hala gogoratu zigun.
Egun, Google, Doodle, Internet, Firefox,Chrome eta horrelakoak maiztasun eta erraztasunez erabiltzen ditugu.

Gure aitona-amonek, berriz, ez zuten horrelakorik, horrexegatik batzuetan harrituta begiratzen digute termino hauek erabiltzen ditugunean, baina...

- Trebea al zara teknologia berrietan?
- Zein erabiltzen dituzu?
- Teknologia berrien alde ala kontra zaude? Zer dela eta?
- Egoki erabiltzen ditugu tresna berri hauek?

AMA

Israelgo soziologo batek hainbat testigantza jaso ditu amatasunaz. Badirudi gure gizarteak ama izatera bultzatzen dituela emakumeak:

http://www.berria.eus/paperekoa/1983/047/001/2016-09-24/ezkutatutako_damua.htm

- Artikulua irakurtzean, identifikatuta sentitu zara?
- Gure gizartean ama izatea zer da, zure ustez, betebeharra ala nahia?

"Gaur egun ez dago elebakar izaterik"


Hurrengo loturan, hizkuntzei buruzko elkarrizketa interesgarri bat daukazu:
http://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2016-09-27/gaur_egun_ez_dago_elebakar_izaterik.htm

- Zenbat hizkuntza dakizu? Zein? Zein da gustukuena eta zein kostatu zitzaizun gehiago?
- Ba al dago ikasi nahiko zenukeen hizkuntzarik baina "beldurra-edo" ematen  dizuna?

- Testuan Carme Junyentek, hizkuntzalariak, hitz egiten du. Zer ikasten dute hizkuntzalariek?
-Zergatik desagertuko dira hainbat eta hainbat hizkuntza?



2016-09-25

Hauteskundeetako "langileak"

Gaur, irailak 25, guztiok izan dugu bozkatzeko eskubidea baina askok eta askok izan dute lan egiteko betebeharra, mahaietako presidente eta bokalak, hain zuzen ere.

Hauteskunde guztietan gertatzen da gauza berbera: igandea izanagatik, derrigortuta lan egin behar.



- Egokitu zaizu inoiz mahaietan egotea? edo zure familiako edota lagun bati egokitu zaio?

- Zer iruditzen zaizu betebehar hau?

- Zure ustez,  topa liteke beste aukera bat jendea behartu beharrean? Zein?

Trafiko-kanpaina bortitzenak

Gero eta bortitzagoak dira Trafikoko kanpainak.
Porrorik garestiena, betaurrekoriuk garestienak, Gabonetan itxaroten digute...

- Eraginkorrak dira kanpaina mota hauek?
- Murrizten al dira trafiko istripuak?
- Zure ustez, egokiak dira edota bestelakok izan beharko lirateke?
- Errealitatearen isla- dira?

2016ko zinemaldia

Aurtengo Donostiako zinemaldira...

-Zein aktore famatu hurbildu dira?

-Nori eman diote 2016ko Donostia saria? Zein pelikula egin ditu? Nongoa da?

- Zer dela eta etorri da Sigourney Weaver? Ikusi duzu bere azken pelikula? Nork zuzendu du? Zeri buruzkoa da?

-Eta Richard Gere zergatik hurbildu da Donostiara? Zein da, zure ustez, bere pelikularik "onena"?

Uda osteko banaketa

Nork ez ditu bi aktore hauek ezaguzten?
Pitt eta Jolie senar-emazteak dira.
Banatuko direla esan zutenetik, edozein komunikabidetan entzun ditzakegu beraiei buruzko berriak, zein baino zein harrigarriagoa.
- Gustatzen zaizkizu Pitten pelikulak?
- Eta Jolierenak?
- Pentsatzen duzu pertsona ospetsuen bizitzak  ez duela intimitaterik euki behar?


"Nire irakurleen senarrak pozik daude"

Hona hemen post honetako izenburuaren egilea: Audrey Carlan.

Ezagutzen duzu?
Bere esaldia irakurrita (izenburukoa) ,zein motatako liburuak idazten dituela uste duzu?
Ez baduzu ezagutzen, bila ezazu informazioa interneten eta azal ezazu:
- Nongoa da?
- Nola izendatu dute?

- Animatuko zinateke bere libururen bat irakurtzera? Zergatik?

Aireko konpainiak

Duela aste bat, Loiutik Malagara joan behar zuen hegazkin batek ezin izan zuen hegaldia gauzatu arrazoi mekanikoengatik.
Bidaiariak (180), kasu hauetan gertatzen den bezala, oso haserre zeuden, nahiz eta Vueling konpainiak berehala Bartzelonatik beste hegazkin bat ekarri, bidaiariak Malagara eramateko.

Gertatau al zaizu inoiz horrelakorik?
Ezagutzen duzu honelakorik jasan duenik?
Konpainia merke hauen arazoa dela uste duzu ala konbpainia guztietako arazoa da?

Naturaren alde


Pasa den astean, 32 harrapari askatu zituzten Gordeiako parke naturalean.
Ekintza mota hauek baliogarriak direlakoan zaude?
Uste duzu gero eta pentsamendu ekologiko handiagoa dugula?
Nola hezi ditzakegu umeak naturaren alde egiteko?

Pentsamendu positiboa


 Oporrak bukatzean, gehienok edota zorte handia dugunok, lanera bueltatzen gara.
Momentu honetan, tristura, antsietatea eta honelako egoerak bizi ditzakegula esaten zaigu.
Horri aurre egiteko, hainbat psikologok pentsamendu baikorraren alde jotzen dute.


Nola egiten diozu aurre lanera bueltazeari?
Honelako sindromerik jasaten duzu?
Bizi garen egoera ekonomikoari erreparatuz gero, pozik ala triste bueltatzen gara lanera?

Sukaldaritza telesaioak


Aspaldiko joera da sukaldaritza-saioak ematearena.
Telebistako lehenengo sukaldaria Argiñano izan bazen ere, egun edozein sukaldari eta edozein telesaio ikus dezakegu telebista kate ezberdinetan.

Ikusten al dituzu honelako telesaioak?
Gustuko dituzu? Zergatik?
Jendeak sukaldatzen ikasten du telesaio hauekin?
Ba al dakizu sukaldatzen? Zein da zure platerik gustukoena?

2016-09-05

Oporretatik bueltan

Badira egun batzuk oporretatik bueltatu ginenetik.
Batzuk beltzaranago, beste batzuk nekatuago...baina ziur nago guztion oporrak, NOLABAIT, gogoangarriak izan direla.
Non egon zara? Norekin? Zer egin duzu?
Oporretan zaudenean, egiten dituzun gauzetatik, zein da gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien? Zergatik?

2016-06-13

Enduro kirola

Gaur, ENDURO kirolari buruzko ahozko lana entzun eta ikusi ahal izan dugu. Ondoren, galdetegitxo bi ikusiko dituzu. Bat egileentzat eta bestea ikusleentzat:

Egileentzat:
- Zenbat litro darama deposito bakoitzak? Eta deposito normal batek, hau da,  motor arrunt batenak?
- Gauez ere egiten da kirol hau? Horretarako da aurretik daraman fokoa?
- Zuetako baten batek praktikatzen du?
                                                                               - Gordexolara joango zarete ikustera?
                                                                               - Alex Hidalg, nongoa da?
                                                                               - Udan ere hainbeste arropa eraman behar da?
                                                                               - Neskek parte hartzen dutenean, kategoria berberak 
                                                                                  daude?
                                                                               - Alfredo Gomezen arreba ona da Europan eta hemen?

Ikusleentzat:
- Ezagutzen zenuen kirol hau?
- Praktikatuko zenuke?
- Zer emaitza ipiniko zenieke egileei?



Olinpiadak

Gaur, OLINPIADEI buruzko ahozko lan bat entzun eta ikusi ahal izan dugu. Hona hemen galdetegitxoak. Bat egileentzat eta bestea ikusleentzat:

Egileentzat:
- Non dago Peloponeso?
- Nor zen Zeus? Zeren Jainkoa? Zergatik Joku Olinpikoak bere izenean?
- Zer da Uztaila??
- Non ospatuko dira hurrengo Joku Olinpikoak? eta                                                                              zein da Joku hauei lotutako polemika?
                                                                          

Ikusleentzat:
- Zer da aurkezpen honetatik gehien gustatu zaizuna? Zergatik?
- Zer da aurkezpen honetatik gutxien gustatu zaizuna? Zergatik?
- Zer emaitza emango zenieke egileei?