2015-05-25

Institutuko HEZKIDETZA


           https://sites.google.com/site/hezkidetzadbhbalmasedaies/

Institutuan HEZKIDETZA dagoela dakigun arren, gutxi zarete bertan parte hartzen duzuenak.
Goiko loturan klik eginez gero, zuzenean sartuko zarete Hezkidetzako sitean.
Ikusi, kuxkuxeatu eta idatzi hemen zure hausnarketa!

Janaririk gustukoena

Ondoko platerean, olagarroa gallega eraran dago. Niri gehien gustatzen zaidan platera.
Osagaiak: Olagarroa, olioa, gatza eta piperrautsa dira.

Zuri gustatzen zaizu?
Zein da zure janaririk gustukoena?

Arrain apo iletsua

http://animalia-arraroak-rc.blogspot.com.es/2013/06/arrain-apo-iletsua.html

Bilatu informazioa goiko loturan eta idatzi hemen animalia honen 3 ezaugarri:

Dumbo olagarroa

Hau DUMBO olagarroa da.
Zergatik darama izen berezi hau?
Zenbat metrotan bizi dira?


2015-05-24

Bermeoko hizkera

Non ikasi zuen Mari Carmenek euskaraz? Zergatik? Zer da "kalinpan"? eta "Papardo"? Zer iruditu zaizu euskalki hau?

Zuberera

Hona hemen Zubereraz hitz egiten duen jendea. Inork gogoratzen du non hitz egiten den Zubereraz? Zein da Lurralde hartako hiriburua? Bigarren ebaluazioan ikasi genuen hainbat berezitasun linguistiko daukala zubererak. Gogoratzen? Entzun dituzu bideo honetan?

Uharte hebridak

Uharte multzo hau, non dago? Zenbat irla dira?
Zenbat jende bizi da?
Ze hizkuntza erabiltzen da bertan?
Zer egitetik bizi dira hango biztanleria?
Animaliarik ohikoenak?
Zein da hiririk nagusiena?

Gustatuko litzizuke haraino joatea?

Nire txakurra

Hau Eki da, nire txakurra.
Ia bi urte dauka eta Gipuzkoarra da, Amezketakoa.
Euskal Artzain txakurra bada ere, gehien gustatzen zaiona, argazkian ikusten denez, hondartza da.

Zuk baduzu animaliarik etxean? Aurkez iezaguzu!

Zuri-gorriak

Erregearen kopa 2015

Datorren astean, Athleticek Errege kopa lortzeko borrokatuko du.
Noiz?
Noren kontra?
Zenbat Errege kopa irabazi du Athleticek orain arte?

Ausartuko zinateke emaitza bat ematera?





3D-n egindako hormak eta espaloiak



   Hementxe dituzu 3D-n dekoratutako horma eta espaloiak.
   Zein da gehien gustazen zaizuna? Zergatik?
   Zein marraztuko zenuke? Non?






2015-05-21

Kamisetak 2 eurotan

Zeri buruzkoa da bideo hau? Zer iruditu zaizu ekintza hau? Bazenekien zer gertatzen den arropa-munduan? Zuk kamiseta hartuko zenuke edota dirua oparitu?

Kolitzako egoera- 2015-

Asteburu honetan 2015eko Kolitzako igoera izango da.
Non dago Kolitza?
Zenbat metro neurtzen du?
Nondik igo daiteke?
Egun berezi honetan zer egiten dute herritarrek?
Joateko ohiturarik duzu?

Alkohola eta nerabeak

Zer-nolako eragin dauka alkoholak nerabezaroan?
Zertarako edaten dute gazteek?
Zer edaten dute?

Auzolandegia

Ikusten ari garen ikas-unitatean auzolandegiaz irakurri dugu.
Zer da auzolana?
Zenbat auzolan mota daude?
Eman auzolanaren 2 ezaugarri.


Prest egongo zinateke honelako lanetan sartzeko?

http://eu.wikipedia.org/wiki/Auzolan

Animalia basatien babeslekuak



Zer dira animalia basatien santuarioak?



http://en.wikipedia.org/wiki/Kuno_Wildlife_Sanctuary


Ibilaldia 2015

Aurtengo Ibilaldia non eta noiz ospatuko da? Zeren aldekoa izango da? Baduzu joateko asmorik?

2015-05-14

Haizeeeeeeeaaaaaa

Zer da parke eoliko bat?
Zenbat neurtzen dute errotek?
Nafarroan zenbat parke eoliko gehiago egingo dute? Non?

Gure inguruan ba al dago parke eolikorik?

Zer da parke eoliko bat? Zenbat neurtzen dute errotek? Nafarroan zenbat parke eoliko gehiago egingo dute? Non? Gure inguruan ba al dago parke eolikorik?

3. ebaluazioko ahozko aurkezpenak


Aste honetan, euskara klasean, ahozko lanak aurkeztu dituzue.
Batzuek leku paradisiakoei buruz, beste batzuek leku hotzei buruz, baina guztiek zuek aukeratutakoari buruz.


Zein izan da gehien gustatu zaizuna? Zergatik?
Zein izan da gutxien gustatu zaizuna? Zergatik ? GOGORATU IRITZI GUZTIAK ERAIKITZAILEAK DIRELA, ez dira INOR mintzeko!!

Kirol berriak

Ezagutzen al duzu argazkiko kirola? Nola deitzen da?
Euskal Herrian egiten da honelakorik?
Nor da Itoitz Armendariz?
Nola,non eta noiz sortu zen kirol hau?

Ausartuko zinateke kirol hau egitera? zergatik?



http://kanalak.berria.eus/mendia/elkarrizketak/2015-03-31/026/001/jende_askok_esaten_dit_erotuta_nagoela_baina_zaletasun_bat_da_niretzat.htm

2015-05-08

2015eko Herri Urrats

Zer dakizu Herri Urratsez?
Non ospatzen da?
Zein helbururekin?
Honelako beste festa gehiago dago? Non? Nola deitzen dira?

Munduko asmakizun tontoenak


Sarrera honetan hainbat asmakizun memelo topatuko dituzu.
Zein da, zure ustez, memeloena?
zein da gehien gustatu edo harritu zaituena?


http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/201505/07/negocios-absurdos-volvieron-millonarios-20150430190110.html

Balmasedako Erdi Aroko azoka

Asteburu honetan Balman Erdi Aroko azoka ospatuko da.
Noiztik ospatzen da?
Zein ikuskizun egoten dira?
Zein da gehien gustatzen zaizun ekintza edota ikuskizuna? Kontatu!