2016-09-27

Google

Atzo, irailak 27, Googleren urtebetetzea izan zen,
Doodlek hala gogoratu zigun.
Egun, Google, Doodle, Internet, Firefox,Chrome eta horrelakoak maiztasun eta erraztasunez erabiltzen ditugu.

Gure aitona-amonek, berriz, ez zuten horrelakorik, horrexegatik batzuetan harrituta begiratzen digute termino hauek erabiltzen ditugunean, baina...

- Trebea al zara teknologia berrietan?
- Zein erabiltzen dituzu?
- Teknologia berrien alde ala kontra zaude? Zer dela eta?
- Egoki erabiltzen ditugu tresna berri hauek?

AMA

Israelgo soziologo batek hainbat testigantza jaso ditu amatasunaz. Badirudi gure gizarteak ama izatera bultzatzen dituela emakumeak:

http://www.berria.eus/paperekoa/1983/047/001/2016-09-24/ezkutatutako_damua.htm

- Artikulua irakurtzean, identifikatuta sentitu zara?
- Gure gizartean ama izatea zer da, zure ustez, betebeharra ala nahia?

"Gaur egun ez dago elebakar izaterik"


Hurrengo loturan, hizkuntzei buruzko elkarrizketa interesgarri bat daukazu:
http://www.berria.eus/paperekoa/1845/040/001/2016-09-27/gaur_egun_ez_dago_elebakar_izaterik.htm

- Zenbat hizkuntza dakizu? Zein? Zein da gustukuena eta zein kostatu zitzaizun gehiago?
- Ba al dago ikasi nahiko zenukeen hizkuntzarik baina "beldurra-edo" ematen  dizuna?

- Testuan Carme Junyentek, hizkuntzalariak, hitz egiten du. Zer ikasten dute hizkuntzalariek?
-Zergatik desagertuko dira hainbat eta hainbat hizkuntza?