2020-01-15

19 KAMERA

Ebaluazio honetarako liburu hau irakurri baduzu, erantzun hurrengo galderei:
- Zein izan da gegien gustatu zaizun pertsonaia? Zergatik?
- Zein  izan da gutxien gustatu zaizun pertsonaia? Zergatik?
- Istorioa gustatu zaizu ? ezer aldatuko zenioke?
- Gomendatuko zenuke liburu hau? Zergatik?

39 iruzkin:

  1. 19 Kamera liburua irakurri dut euskara arloan. Gehien gustatu zaidan pertsonaia? galdera hau niretzat oso zaila da erantzutea, ezin dut bakarrik pertsonai bat aukeratzea guztiok zoragarriak dira eta bere atzetik bakoitzak bere historioa dauka, eta hori, da liburu honen interesa. Orai azaldu dudan moduan ezin dut aukeratu pertsonai bat ez onerako ez txarrerako, denok daukate bere puntutsua baina ezin dut aukeratu bat, niretzako danok bere ekintza “maltxur-en” atzean badaukate zergatik bat eta hori da liburu honetan gertatzen dena.
    Historia asko gustatu zait eta ez nioke ezer aldatuko. Liburu hau edozein pertsonari gomendatuko nioke oso trama ona duelako eta begiak irekitzen laguntzen dizulako.

    ErantzunEzabatu
  2. Nik irakurri dudan liburua 19 kamera izan da. Zalantzarik gabe gehien gustatu zaidan pertsonaia Kristi izan da. Prostituta izanda ere, oso neska jatorra iruditu zait, Tourerekin izaten duen harremanagatik. Beste aldetik, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Enare izan da, bakarrik agertzen da behin istorioan, baina haren izaera oso simplea iruditu zait. Nahiz eta auzoak nahastu, esango nuke, liburu honek Bilboko auzotan gertatzen den errealitatea bikain azaltzen duela, eta bai horregatik, bai agertzen diren pertsonaiengatik liburu hau gomendatuko nuke, Txemaren eta Lolesen pertsonaiak beharrezkoa da ezagutzea.

    ErantzunEzabatu
  3. Gorka Martinez Castaños Arenaza2020(e)ko urtarrilaren 19(a) (12:24)

    Gehien gustatzen zaidan pertsonaia Toure izan da, interesgarria iruditu zaidalako nola bizitzen den inmigrante batek hona etortzen denean, gainera, ere erakutsi dit San Frantziskon bizi diren pertsona guztiak ez direla txarrak. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia, Toure interrogatzen duen polizia da, irakurtzen nengoen bitartean amorrua eman zidalako nola tratatzen zuen Toure. Nire ikuspuntutik, irakasleek bidalitako liburu interesgarrienetako bat izan da. Oso azkar irakurri nuen eta ez zitzaidan bat ere ez hastuna egin. Baina haldatuko dudana, amaiera izango zen oso flojoa geratu zaiolako nire ustez. Liburu hau gomendatuko nioke hainbat pertsonei, oso ona delako eta erakusteko San Frantziskon dena ez dela txarra ikusteko.

    ErantzunEzabatu
  4. INik irakurritako liburua 19 kamera izan da, eta orokorrean nahiko liburu interesgarria iruditu zait. Pertsonaien artean nire gustokoena Kristi izan da, Toure-ren Sa Kene, hasieran bere partetik espero nuen jarreraren guztiz kontrakoa izan baitu, eta interes gehiago gehitzen diolako istorioari. Gutxien gustatu zaidana berriz, Txaro izan da, bera bezalako pertsona aberats eta harropuzak ez zaizkidalako inoiz gustatzen. Azkenik, esan behar dut istorioak ez duenez jarraitzen hari zehatz bat, ez zait bereziki gustatu istorioa, baina orokorrean eleberria nahiko ondo egon da eta gomendatuko nuke.

    ErantzunEzabatu
  5. Nik irakurritako liburua 19 kamera izan da. Gehien gustatu zaidan pertsonaia aipatzerakoan, Kristi dela esango nuke. Emakume atsegina delako eta istorioan zehar Tourerekin izandako harremanak aparte, asko laguntzen dio. Bestalde, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da, Tourerekin egindako akordioa aitsaki bat zelako, eta erabili egiten du zenbait kasuetan. Liburua gustatu zait, San Frantzisko auzoko errealitatea azaltzen duelako. Liburu hau gomendatuko nuke.

    ErantzunEzabatu
  6. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Txema izan da.Toure lehen begiratuan nola tratatzen zuen asko gustatu zait, normalean jendea itxura fisikotik soilik gidatzen baita. Toure hain auzo nahasian bizi zela jakin arren, bizitza osoan ezagutu izan balu bezala tratatu zuen. Gutxien gustatu zaizkidan pertsonaiak poliziak izan dira zertxobait arrazistak direlako eta Toure txarto tratatu dutelako. Liburu honek islatzen du, ingurune gatazkatsu horretan bizi arren jendea ez dela zertan txarra izan behar. Nire ikuspuntutik, liburu honek zenbait gauza irakasten ditu, baina guzti haietatik garrantzitsuena hauxe izango zen,ezin zarela gidatu pertsona baten itxura fisikotik, pertsona ezagutu beharko zenuke. Nire aburuz, ez nioke ezer aldatuko, nahiko osoa dela uste dut. Amaitzeko, liburu hau hainbat pertsonei gomendatuko nioke, bertan dagoen trama oso interesgarria delako eta irakurtzeko erraza.

    ErantzunEzabatu
  7. Nire gustuko pertsonaia Touré izan da, Burkina Fasotik etorrita, Bilbora heltzen denean, bizibidea ateratzen saiatzen delako. Izatez, igarlea izan barik, igarle moduan egiten du lan besteak beste; horrek islatzen du gure gizartearen errealitate gordina etorkinentzat.
    Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da, emakume aberatsa eta harroputza delako, besteak baino gehiago dela pentsatzen duena.
    Orokorrean liburua gustukoa izan dut eta ez nuke ezer aldatuko, honetan jorratzen diren gaiak gaur egungo errealitatearen isla direlako. Bestetik, batzuek duten zorteaz eta beste batzuek duten zorte txarraz konturatzen zara eta kontzientea zara bizitzak pertsona batzuk oso gauza zailak egitera behartzen dituela diru apurtxo bat lortu ahal izateko.
    Eleberri beltz hau dibertigarria eta baikorra da, baita irakurterraza ere; gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana; hori dela eta, edonori gomendatuko nioke.

    ErantzunEzabatu
  8. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Txema izan da.Toure lehen begiratuan nola tratatzen zuen asko gustatu zait, normalean jendea itxura fisikotik soilik gidatzen baita. Toure hain auzo nahasian bizi zela jakin arren, bizitza osoan ezagutu izan balu bezala tratatu zuen. Gutxien gustatu zaizkidan pertsonaiak poliziak izan dira zertxobait arrazistak direlako eta Toure txarto tratatu dutelako. Liburu honek islatzen du, ingurune gatazkatsu horretan bizi arren jendea ez dela zertan txarra izan behar. Nire ikuspuntutik, liburu honek zenbait gauza irakasten ditu, baina guzti haietatik garrantzitsuena hauxe izango zen,ezin zarela gidatu pertsona baten itxura fisikotik, pertsona ezagutu beharko zenuke. Nire aburuz, ez nioke ezer aldatuko, nahiko osoa dela uste dut. Amaitzeko, liburu hau hainbat pertsonei gomendatuko nioke, bertan dagoen trama oso interesgarria delako eta irakurtzeko erraza.

    ErantzunEzabatu
  9. 19 kamera liburua irakurri eta gero, gehien gustatu zaidan prtsonaia Toure izan dela esango nuke. Batez ere, gure gizartea ikuspuntu erreal batetik deskribatzen duelako. Gutxien gustatu zaidana,aldiz, Txaro izan da, oso pertsona interesatua delako eta probetxua ateratzeko ez bada ez zaituelako lagunduko. Dena dela, daukan amaiera gehiegi ez gustatu arren, istorioa gustoko izan dut. Hori dela eta, publiko guztiei gomedanduko nieke liburua, erraztasunez ulertzen baita.

    ErantzunEzabatu
  10. 19 kamera izan da nik aukeratutako liburua. Gehien gustatu zaidan pertsonaia, Txomin "Mariatxia" Txaroren senarra izan da, afrikarrak estimatzen dituelako eta Toure CIEtik ateratzen lagundu zuelako, Txarok Toureri bidalitako lana egin arren. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia esan beharko banu, agian Enare dela esango nuke, Tourerekin izandako portaeragatik, beltza izateagatik. Istorioa asko gustatu zait, oso erraz eta azkar irakurtzen delako eta istorioa oso deigarria delako. Horregatik es nuke ezer aldatuko. Liburua gomendatuko nuke, lehen esan dudan bezala, istorioa oso deigarria delako eta San Frantzisko auzoaren egoera zein zen oso ondo azaltzen duelako.

    ErantzunEzabatu
  11. 2. ebaluazio honetan irakurritako liburua 19 kamera izan da eta oso liburu interesagrria iruditu zait hirietako auzo ¨beltzen¨ errealitatea azaltzen baitu; kasu honetan Bilboko San Frantzisko auzoan kokatutako gertaerak dira. Nire ikuspuntutik pertsonaien artean bitxiena Toure da, protagonista nagusiena, bere egoera oso ohikoa delako gaur egungo etorkinen artean eta ahal duen guztia egiten duelako bere familia laguntzeko dirua lortzeko. Bestalde, gaur egun gertatzen den moduan, gizartean desberdintasun handiak daude, eta liburu honetan oso ondo ikusten den moduan, Txarok eta bere senarrak hartzen dute aberats harroputzen papera. Horretan oinarrituta, esango nuke pertsonai horiek direla gutxien gustatu zaizkidanak. Liburuko mamian zentratzen banaiz, istorio oso harrigarria eta gogorra iruditu zait, eta dudarik gabe liburua gomendatuko nuke gehien bat nire adina duten pertsonei, kontzientziatzeko drogen munduaz.

    ErantzunEzabatu
  12. Nik Jon arretxek idatzitako 19 kamera liburua irakurri dut, eta eleberri honetan gehien gustatu zaidan pertsonaia Kristi izan da. Izan ere, oso jatorra da eta Toure laguntzen saiatzen da mementu oro, bere lanbidea kontuan hartuta oso arraroa izan zitekeena. Bestetik, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da, ez baitzaio inporta Toureren egoera eta bere diruaz baliatuz berataz aprobetxatzen dela pentsatzen dut. Horrez gain, istorioari dagokionez, asko gustatu zait San Frantzisko auzoko benetako egoeren berri ematea, batzutan egoera horiek gutaz oso urrun daudela pentsatzen dugulako; horregatik, ez nuke ezer aldatuko. Hori guztia dela eta, Bilboko eta hango inmigranteen egoerari buruzko interesa duen norbaiti gomendatuko nioke liburu hau.

    ErantzunEzabatu
  13. Nik irakurri dudan liburua 19 kamera izan da. Liburuaren zehar agertutako pertsonaien artean, gehien gustatu zaidana Kristina izan da, Mahamed Tourerekin izandako amodio istoriarengatik. Bestalde, gutxien gustatu zaidana txaro izan da, oso pertsona interesatua eta harroputza delako eta gainera besteak baino gehiago dela pentsatzen duelako.
    Bukatzeko, esan beharra daukat istorio hau nire gustokoa izan dela eta ez nukeela ia ezer aldatuko, bakarrik hobeto azalduko nuke Juliet eta Adaren istorioa eta haien harremana zurizko gizon beltzarekin. Baina hortaz aparte, liburu hau gomendatuko nuke, oso ondo azaltzen duelako San Frantzisko auzoko errealitatea

    ErantzunEzabatu
  14. Nik irakurritako libura, 19 kamera, asko gustatu zait zeren eta, oso ondo islatzen duelako ezagutzen dugun San Frantzizko kalea eta haren errealitatea. Pertsonaien aldetik, guztiak izan ditut gustuko baina batez ere, Txemaren eta Txominen rolak, Toureren lagunak egiten direlako eta hiriko beste leku batzuetan integratzen laguntzen diotelako. Aukeratzekotan, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da harroputz samarra iruditzen zaidalako. Hala ere, guztien rolak garrantzitsuak dira. Horregaitik, liburu hau gomendatuko nuke adin guztietako pertsonei, amaiera arte erakartzen zaituelako eta asko ikasten dugulako ikusi nahi ez dugun errealitateari buruz.

    ErantzunEzabatu
  15. 2.ebaluazio honetarako 19 kamera liburua irakurri dut.Eleberrian gehien gustatu eta emozionatu zaidan pertsonaia Toure izan da,nahiz eta Afrikatik etorri, lan egiteko eta dirua lortzeko edozein gauza egiten dituelako,hala nola,kauriak irakurtzea edo beste motatako mesede batzuk.Uste dut,liburuan zehar azaltzen den bezalaxe,oso gizon zintzoa eta zentratua.Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da,bakarrik egiten dituelako gauzak bere onurarako eta Toure bere probetxurako bakarrik erabiltzen duelako.Aberatsa izateagatik pentsatzen du pertsonak erabil dezakeela.

    Istoria gustatu zait, pixka bat San Frantzizkoko giroa eta hor bizi diren pertsonen bizimoduei buruz hitz egiten duelako.Oso istorio polita iruditu zait, baina puntu negatibo bat nabarmendu beharko nuke,oso luzea iruditu zait zati batzuetan,laburragoa izango balitz inolako dudarik gabe pertsona guztiei gustatuko lieke.Hala ere liburua idazteko izan duen jariotasunagatik oso eramangarria eta irakurtzeko erraza iruditu zait.Horregatik pertsona ia guztiei gomendatuko nieke.

    ErantzunEzabatu
  16. 2.ebaluaziorako 19 kamera deitzen den liburua aukeratu dut. Egia esanda liburua ez zait asko gustatu oso liburuzalea ez naizelako , baina istorio moduan polita eta interesgarria izan dela esan behar dut. Auzoari begira (kasu honetan San Frantzizko), auzo beltzak deskribatzen ditu baina faltan bota dut Amerikako auzoetan istorioa gertatzea, adibidez Harlem, eta hori izango zen aldatuko nuen liburuko gauza bakarra.
    Nire ikuspuntutik pertsonai negusiena eta nire gustokoena Toure izan da, bera bizitzarekin borrokatzen ari delako, dirua irabazteko eta bere familiari emateko asmoarekin. Eta hau oso ohikoa da inmigranteekin gaur egun. Gutxien gustatu zaizkidan pertsonaiak poliziak izan dira, badakit ez direla pertsonaia inportanteak baina istorioan zehar txarto portatu dira Tourerekin eta nahiko arrazistak izan dira.
    Amaitzeko liburu hau gomendatuko nuke bere istorioa oso interesgarria izan delako eta printzipioen ikasketarako erabili dezakegulako (gaur egungo hainbat ideología, portaera eta pentsaera azaltzen direlako, esate baterako hitz arrazistak esta tratatzeko modu arrazistak gaur egun desagertuagoak daude).

    ErantzunEzabatu
  17. Nik irakurri dudan liburua 19 kamera da. Pertsonaien artean gehien gustatu zaidana Toure izan da, zeren eta haren istoria irakurtzen hainbat gauza ikasteko aukera izan dut, adibidez, San Frantzisko auzoa nolakoa den benetan edo beste herrialde batetik etorritako pertsona baten bizitza nolakoa den hona heltzean. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da, bere nortasuna ez zaidalako gustatzen eta mutilarekin hartzen duen jarrera desegokia iruditzen zaidalako.
    Irakurri dudan liburua gustatu zait, baina esan beharra dago liburuan agertzen diren pertsonaia batzuk behin bakarrik agertzen direla liburuan eta ez dudala izan aukerarik ondo ezagutzeko pertsonaia. Dena kontuan hartuta, liburu hau gomendatuko nuke bertan azaltzen den istoria primeran erakusten duelako Bilboko zenbait auzoetan gertatzen dena.

    ErantzunEzabatu
  18. Ni irakurritako liburua “19 kamera” izan da. Liburu honetaz gehien guztatu zaidan pertsonaia Toure izan da. Protagonista dela apartez, erreala dela ikusten da, hau da, bizitza simplea duela baina gauza interesanteak egiten zituela, adibidez abeslea izaterakoan harritu zait. Guztiak gustatu didate baina bat aukeratzekotan gutxien gustatu zaidana Txaro izan da, aberatsa delaz gain pentsatzen duelako nahi duena egin ahal duela eta edozein gauza egingo luke hori lortzeko eta petsona mota hauek ez ditut gustoko.
    Istorioa oso ondo dago, idazlea Toure aurkezten du gaur egun dauden jende asko bezala, nola ateratzen dute dirua edozein gauza egiten eta nola diru eta lantxo horien bidez bitza irabazten dute.
    Liburu hau gomendatuko nuke, esan dudanez oso ondo dagoelako eta gaur egun dauden arazoak aurkezten dituelako.

    ErantzunEzabatu
  19. 19 kamera izan zen aukeratu dudan liburua.
    Gehien gustatu zitzaidan pertsonaia Txema izan zen , berak bizitza nahiko normala eta ona zeukalako ,bizitzari aurre egiteko oso Ondo moldatzen zelako eta momentu guztia aprobetxatzen zuelako pozik egoteko.
    Gutxien gustatu zitzaidan pertsonaia Erne izan zen , etnia desberdinetako pertsonei txarto begiratzen zituelako eta bere hitz egiteko modua oso gaizki zegoen ,esate baterako, txemaren aurrean .
    Istorio hau ez zait gustatu . Istorio honi aldatuko nioke, batez ere, prostituzioan,gauza kriminaletan eta drogetan aritzen ziren pertsonaiak kentzea.
    Gomendatuko nuke istorio hau bilbon bizi diren pertsonei, haiek han gertatzen denaren aurrean zeozer egiteko eta gertatzen den gauza txarrekin bukatzeko.

    ErantzunEzabatu
  20. 19 kamera irakurri eta gero, esan dezaket gehien gustatu zaidan pertsonaia Kristi izan da, pertsonai oso jatorra da, eta oso ondo portatzen da Tourerekin. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da, pertsonai oso interesatua da, bere onurarako baino ez ditu gauzak egiten. Eleberri beltz hau interesgarria iruditu zait eta ez nuen ezer aldatuko. Liburu hau gomendatuko nuen edozien adineko pertsona bati, nire ikus puntutik irakurtzeko erreza da eta hasieratik erakargarria da trama duelako.

    ErantzunEzabatu
  21. 19 kamera irakurrita, esango nuke protagonista bera, Toure, izan dela gehien gustatu zaidan pertsonaia. Bere izaera gustatu zait eta istorio osoan zehar, bera eta bere familiarentzat dirua lortzea saiatuz aparte, besteak lagundu egiten ditu, nahiz eta arriskutsua izan. Beste aldetik, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro dela esan dezaket. Hark beste pertsonak aprobetxatzen ditu haren interesetarako, pertsona manipulatzaile bat izanda.

    Orokorrean, istorio hau gustatu egin zait, trama interesgarria eta erakargarria baitu. Hasieratik ulergarria da eta erraz irakurtzen da, horregatik, liburua gomendatu egingo nuke.

    ErantzunEzabatu
  22. Nire gustuko pertsonaia toure izan da gehien ezagutu duadana delako eta nire ustez ondo jokatu duelako istorioaren zehar.Gutxien gustatu zitzaidana Txaro izan da,gezurti hutsa izan delako.Istorioa nahiko dibertigarria izan da eta nire ustez ez da ezer aldatu behar.Gomendatuko nuke liburu hau,pentsatzen dudalako jendea gogoko izango duela.

    ErantzunEzabatu
  23. 19 kamera liburua irakurri eta gero, gehien gustatu zaidan pertsonaia protragonista izan dela esango nuke, izan ere Toure, besteak laguntzen zailatzen da denbora oro arrizkuak hartuz. Gainera, bere izaera gustuko izan dut eta istorio osoan zehar, besteak laguntzen zailatzen da. Aldiz, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro dela esango nuke, beste pertsonak interesagatik erabiltzen dituelako, adibidez Toure.

    Irakurliburu honen istoria gustuko izan dut kontatzen duenagatik. Orokorrean ulergarria iriditu zait eta arrazoi ahuengatik libirua gomendatuko nuke.

    ErantzunEzabatu
  24. Nik Jon arretxek idatzitako 19 kamera liburua irakurri dut. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Toure izan da, liburuaren protagonista dela eta. Nola egiten dituen gauzak gustatu zait eta Nigeriako neska lagundu zuenean asko poztu nintzen.

    Beste aldetik gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da. Liburuaren hasieran bere izaera gustatzen zitzaidan baina Tourerekin zer egin nahi zuen konturatu gero, ez zitzaidan gustatu.

    Orokorrean, istorio honek akzio asko dauka eta asko erakarri egin nau. Oso ulergarria da eta gomendatu egingo nuke nire lagun guztiei.

    ErantzunEzabatu
  25. Irakurri dudan liburua 19 kamera izan da.
    Niri gehien gustatu zaidan pertsonaia protagonista izan da,Toure deitzen dena.Gustatu zaidana pertsonai honetik izna da bere bizitzeko modua eta problemeei aurre egiteko.
    Gutxien gustatu zaidan pertsonaia,Txaro izan da lehenengoz gustatu zitzaidan baino esaten dionean bakarrik kontratatu ziola larrua jotzeko nire ideia aldatu nuen.
    Historia niri asko gustatu zait oso trama ona daukalako eta honetako gauzak oraindik gertatzen ari direlako.

    ErantzunEzabatu
  26. Nik Jon Arretxek idatzi duen liburua, 19 kamera, irakurri dut. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Toure izan da. Honen pentsamenduekin askotan identifikatzen naiz eta liburuan zehar duen garapena gustatu zait ere bai. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txema izan da. Oso astuna iruditu zait eta historian gutxitan ateratzen da. Liburu hau edonori gomendatuko nioke zernolako gauzak gertatzen diren errealitatean azaltzeko.

    ErantzunEzabatu
  27. Irakurri dudan liburua 19 kamera izan da. Hau oso gustoko izan dut; izan ere, oso interesgarria da eta zenbait gauza irakatsi dizkit.

    Liburuan agertzen diren pertsonaietatik gehien gustatu zaidana Toure profesorea izan da, protagonista, nahiz eta ezer ez eduki, besteak laguntzen saiatzen delako eta pertsona ona dirudielako. Gutxien gustatu zaidana, aldiz, Txaro izan da, bere nahiak asetzeko edozer egiteko prest dagoelako.
    Istorioa izugarri gustatu zait baina agian amaiera aldatuko nioke, pixka bat gehiago zehaztuko nuke hain irekia utzi beharrean.
    Azkenik, liburu hau edonori gomendatuko niokeela esan beharra daukat; izan ere, San Frantsizko bezalako auzoetan bizimodua nolakoa den jakitea beharrezkoa dela uste dut, eta egoera horretatik asko ikasi dezakegula.

    ErantzunEzabatu
  28. Ni 19 kamera irakurri dut eta gehien gustatu zaidan pertsonaia Kristi izan da ze nire uztes oso pertsona azkarra da , bere lana ez da oso ona baina da mudu bat bizitzeko. Eta gutxien guztatu zaidan pertsonaia izan da Mariatxia ze Tourerekin jolasten du eta egiten du Teurek lan gogorrak egitea . Niri historioa ez zait asko gustatu ze nik ez dut uzte errealitatea hain gogorra izatea edo ez nahi dut uzte hobeto esanda , eta aldatuko nioke Aba azkenean ez eramatea bueltan ahiekin ze pena handia eman zidan eta gehituko nioke azkenean juliet hilda ez egonda aurkitzea. nik bai gomendatuko nioke liburu hau jendeari baina aurretik esanez errealitatea oso gaiztoa dela eta gomendatuko nuke +16 urtetik .

    ErantzunEzabatu
  29. Nik irakurri dudan liburua 19 kamera izan da. Gehien gustuko izan dudan pertsonaia protagonista bera izan da, Touré; izan ere, Afrikatik Bilbora lan bila etorri zen gizon gaixo bat da, pentsaezinak diren gauzak egin behar izan dituena bere familiari dirua bidal zekien. Toureren izaera oso zuzena iruditu zait eleberri osoan zehar, bere arazoak baditu ere, beti besteei laguntza eskaintzen die.
    Era berean, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da, zalantzarik gabe. Ez zait batere gustatu haren izaera, bera bezainbeste baliabide ez duen jendearengandik baliatzen den klasista hutsa iruditzen baitzait.
    Edonola ere, Jon Arretxeren nobela beltz hau oso interesgarria iruditu zait; hasieratik harrapatzen zaituen trama bat du eta harritu egiten zaitu denbora guztian. Gainera, liburua oso berria ez bada ere, bertan kontatzen den errealitatea gaur egungo San Frantzisko auzoan islatzen da.
    Amaitzeko, bistan da liburu hau edonori gomendatuko niokeela, dudarik gabe.

    ErantzunEzabatu
  30. Nik irakurri dudan liburua 19 kamera izan da. Gehien gustuko izan dudan pertsonaia protagonista bera izan da, Touré; izan ere, Afrikatik Bilbora lan bila etorri zen gizon gaixo bat da, pentsaezinak diren gauzak egin behar izan dituena bere familiari dirua bidal ziezaien. Toureren izaera oso zuzena iruditu zait eleberri osoan zehar, bere arazoak baditu ere, beti besteei laguntza eskaintzen die.
    Era berean, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da, zalantzarik gabe. Ez zait batere gustatu haren izaera, bera bezainbeste baliabide ez duen jendearengandik baliatzen den klasista hutsa iruditzen baitzait.
    Edonola ere, Jon Arretxeren nobela beltz hau oso interesgarria iruditu zait; hasieratik harrapatzen zaituen trama bat du eta harritu egiten zaitu denbora guztian. Gainera, liburua oso berria ez bada ere, bertan kontatzen den errealitatea gaur egungo San Frantzisko auzoan islatzen da.
    Amaitzeko, bistan da liburu hau edonori gomendatuko niokeela, dudarik gabe.

    ErantzunEzabatu
  31. 19 Kamera liburutik gehien gustatu zaidan pertsonaia, Txema liburu banatzailea izan da. Oso pertsona berezia eta barregarria iruditu zait bere izateko moduarengaitik. Nire ustez, pertsonaia honek, oso humore puntu on bat ematen dio nobela honi.

    Bestalde, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da. Nahiz eta kontakizunean pisuzko garrantzia izan, ez zait iruditu pertsonaia erakargarri bat, ez interesgarri bat.

    Pertsonaiak alde batera utzita, esan beharra dut, nobela hau izugarri gustatu zaidala eta edozein pertsonari gomendatuko niokeela, zeren ziur nago behin irakurtzen hasten direnean ez direla aspertuko.
    Hildo beretik jarraitzen, esan beharra dut ere, nobela honek argi eta garbi islatzen duela San Frantsiko auzoko errealitate gordin eta krudela.

    ErantzunEzabatu
  32. Nik irakurri dudan liburua 19 kamera izan da. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Toure izan da, interesgarria izateaz gain, bere bere bizitza aurrera ateratzen saiatzen delako. Aldiz, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro da, izan ere, oso pertsona interesatua da, Tourez baliatzen delako berarentzat onuragarriak diren gauzak lortzeko. Dena dela, liburua gustatu zait, bizitza gaur egun den bezala deskribatzen duelako; horregatik ez nuke ezer aldatuko. Nobela honek gomendatuko luke; izan ere, irakurtzeko erraza da eta ikusi nahi ez dugun errealitateaz hitz egiten digu.

    ErantzunEzabatu
  33. Nik 19 kamera liburua irakurri dut. Liburu honen pertsonaia guztietatik gustukoen izan ditudanak Txema eta Kristi izan dira. Txema liburu denda bateko langilea da eta Toure ezagutzerakoan, beste gendeak ez bezala, aurreiritzik gabe tratatzen duelako esan dezaket dela arrazoirik nagusiena nire gustokoa izateko. Era berean, Kristi prostituta bat da eta Tourerekin duen harremana lagunartekoa baino zerbait gehiago dela atzeman daiteke, gainera Tourerengatik kezkatzen da. Beste aldetik, gutxien gustukoen izan dudana Rosario izan da. Rosario Mozoilo Beltza tabernan sarritan zegoen zaharra da eta ez dut atsegin Toure joaten zen bakoitzean berataz baliatzen zelako.
    Liburu hau gustatu egin zait San Franziskoko istorioa, gertaerak, talde sozialak baita papelik gabeko beltz baten, Toureren, iritziak azaltzan dituelako. Nik gomendatuko nuke bizitzeko modu desberdinak erakusten dituelako.

    ErantzunEzabatu
  34. Gehien gustatu zaidan pertsonaia mariatxia izan da, istorioan zehar bere izaera aldaketa asko dituelako eta diferentzia asko nabaritzen direlako Txarok deskibratzen duenetik Tourek ezagutzeraino.
    Txaro, ordea, gutxien gustatu zaidan pertsonaia izan da Toure traizionatzen duelako eta berataz barre egiten duelako.
    Istorian zehar dauden momentuak eta gertaerak kontuan hartuta gustatu egin zaidala esateko beharra daukat eta gomendatuko nuke.

    ErantzunEzabatu
  35. Irakurri dudan liburua, 19 kamera izan da. Gehien gustatu zaidan pertsonaia protagonista bera izan da, Toure, bere egoeragatik baita gertatzen zaizkion gauza guztiengatik ere. Eskertzekoa da nahiz eta duen egoera kontuan hartuta, beti prest dagoela besteei bere laguntza eskaintzeko, eta, aldi berean, lan moduan bihurtzea bere familiari dirual bidali ahal izateko.

    Bestalde, gutxien gustatu zaidan pertsonaia Txaro izan da; izan ere, ahal duen perstona guztiaz aprobetxatzen da, eta horrelako pertsonak gorroto ditut.

    Hala eta guztiz ere, Jon Arretxeren nobela hau gomendatuko nuke, nahiz eta oso berria ez izan, gaur egungo egoera islatzen duelako, baita agertzen diren pasarte gehienak gustuko izan ditudalako ere.

    ErantzunEzabatu
  36. 19 kamera liburutik gehien gustatu zaidan pertsonaia, protagonista bera izan da, Toure hain zuzen ere. Bere egoera latza alde batera utzita, memento oro gertatzen zaizkion ekintzei alde positiboa ateratzen diolako. Horrez gain, oso bihotz onekoa eta esku zabala delako.
    Gutxien gustatu zaidan pertsonaia, berriz, Txaro Mariatxiaren emaztea izan da. Izan ere, Toure bere interesak asetzeko erabiltzen duela pentsatzen dut.

    Istoria izugarri gustatu zait eta gure adineko beste edozein nerabeei liburua irakurtzeko gomendatuko nieke, gure egunerokotasunean gertatzen diren gauzak aipatzen direlako eta Afrikarrak duren egoera zaila islatzen delako.

    ErantzunEzabatu

Iruzkin bakoitzaren azpian izena ipini