2020-03-10

EMAKUME EZKUTUAK B1.D

Egun hauetan ikusten/entzuten ari gara hainbat emakume ezezaguni buruzko ahozko lanak. Emakume hauei ez zaie, historian, zegokien lekua eman; horrexegatik, geuk ahozko lanak prestatu/aurkeztu ditugu merezi duten ohorea eman diezaiegun.
Zein da gehien gustatu zaizun lana?
Egin duzun lanetik zer izan da gehien harritu zaituena?

26 iruzkin:

  1. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  2. Gehien gustatu zaidan aurkezpena Janet Taylor izan da Yago eta Sidami aurkeztutakoa asko gustatuta zait nola azaldu duten oso garrantzitsua delako bere historia interesgarriagoa egiteko.Bere historia borroka iraunkorra izanda beti gizarte batekin ez duelako ulertzen emakumeak gauzak garrantzitsuak egin al dutela.

    Nire lanaz gehien gustatu zaida izan zen non Inge Lehman ez dio kasurik egiten beste pertsonei "ez duela ezer egingo, ez dela bera mundua", eta azkenean esfortsuarekin lortu zuen aztertzea lurraren nukleoa eta zientzalari asko onartu zuten bere tesia
    Ingeheren etenaldia izena jarri zioten

    ErantzunEzabatu
  3. Nik ezin izan dut aurkezpen guztiak ikusi egun bat falta nuelako, baina ikusi dudan aurkezpenetik batekin geratuko nuke, Coco Channel Asel eta Iraide egindako aurkezpenarekin, izan ere, Banekien nor zen emakume hau baina ez nekien nola bilakatu egin zen hain famatua eta Aselek eta Iraidek oso ondo asaldu dute bere bizitza. Gainera, asko harritu nau bere haurtzaro gogor-gogorra eta honek aurkezpenari intriga eman dio.

    Nire lana, Sophie Germain izeneko emakumeari buruz zen eta hainbat gauza harritu ninduten, baina gehien harritu nauen gauza izan da bere ikasketak egiteko mutil baten izenarekin sartu egin zela gizarte matxista zela eta. Hau oso gertaera bitxia da gaur egunetan baina pentsatu behar dugu XIX. mendean oso gizarte matxista zegoela eta emakueak ez ziren gizonak bezala tratatzen.

    ErantzunEzabatu
  4. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  5. Niri gehien gustatu zitzaidan aurkezpena Goizane eta Kemenena izan zen; hau da, Jeanne Villepreuxi buruzkoa oso ondo azalduta zegoelako. Ez zuten gauza handirik esaten. Baina esaldiak hain laburrak zirenez, askoz hobeto ulertzen zen. Oso interesgarria izan zen.

    Gehien harritu nauena lan honetatik, hau da, Forence Nigthingale buruzko lanetatik, hau izan zen, emakume bat izateagatik ez ziotela garrantzi handirik ematen. Baina gizon bat izan balitz, garrantzi handiagoa emango zioten, eta oso emakume indartsua izan zen.

    ErantzunEzabatu
  6. Niri gehien gustatu zaidan aurkezpena Coco Chaneli buruzko lana izan da, batez ere, oso interesgarria iruditu zaidalako. Gainera, egin diren aurkezpen guztietatik ezagutzen dudan emakume bakarra izan da.
    Hala ere, gauza berriak ezagutu ditut bere bizitzaz. Adibidez; aipatu zuten morfinaren gaia, oso gogorra iruditu zait ez nekielako bere bizitza hain gogorra izan zenik baina lan honekin gaiaren inguruan ezagutza hobetu dut eta argi geratu zait.

    Bestalde, Mary Anningi buruzko aurkezpenari esker, XVII.mendean eman zen emakumeen egoera gehiago ezagutu dut. Horrez gain,neska honi buruz jakitea ere asko gustatu zait. Izan ere, bere aurkikuntzei ez zaie behar beste garrantzirik eman, jakinda bere aurkikuntzei esker gure gizartea ulertzea errazagoa izan dela.

    ErantzunEzabatu
  7. Gehien gustatu zitzaidan lana Coco Chaneli buruzkoa izan zen; Aselek eta Iraidek aurkeztu zutena. Lana atsegin zitzaidan, uste dudalako oso modu ulergarrian azaldu zutela. Aldez aurretik, baneukan emakume honen berri, eta haren bizitza interesgarria iruditzen zait txikia zenean gertatu zitzaion guztiagatik. Gainera, pantailan agertzen ziren argazkiak azaldutakoarekin bat zetozen, eta horrek aspergarria izan ez zedin laguntzen zuen.

    Nik egin dudan lanetik ikasi dudana, emakumearen existentzia eta medikuntzan lortu zituen aurrerapenak izan dira. Interesgarria iruditu zitzaidan mediku gisa Krimeako gerran lan egitea, oso lan gogorra izan zelako baina lan honetatik garrantzitsuena iruditzen zaidana zera da, zerbait nahi baduzu, kosta ahala kosta, saiatu egin behar duzula.

    ErantzunEzabatu
  8. Gehien gustatu zaidan aurkezpena Aselek eta Iraidek egin dutena da eta Coco Chaneli buruzkoa izan da; Coco Chanelek ,beste ahozkoetan egin diren emakumeak baino ezagunagoa delako; ondorioz, zerbait ba genekien emakume honi buruz; hala ere, aurkezpen honetan ez genekien hainbat gauzez konturatu gara ,hala nola, artrosia zela eta morfina gorputzean sartu behar zuela, bera gaztea zenean bere amak hil egin zela...

    Janet Taylorri buruzko aurkezpena egin eta gero, asko harritu naiz; izan ere, emakume honen bizitza oso gogorra izan zen, baina horrek ez zuen ezertan eragin bere lanean eta nabigazioarako oso garrantzitsua izan zen emakume bat izan zen. Horrez gain, gehien harritzen nauena da, Janet Taylorrek bizi izan zen garaian, emakumeak, ezin izango zutela lortu Janetek lortu zuena, bakarrik emakumea izateagatik,emakumeak bere garaian asko gutxiesten zituzten eta.

    ErantzunEzabatu
  9. Gehien gustatu zaidan aurkezpena Coco Chaneli buruzkoa izan da, oso ondo azalduta zegoelako. Aurkezpenaren aurretik, emakumearen berri nuen eta zerbait banekien, baina Iraidek eta Aselek eman ziguten informazioarekin, dena argiago eta askoz hobeto azalduta geratu zen. Niri ere, oso garrantzitsua iruditu zitzaidan argazkiak beraiek azaltzen ari zirenarekin bat etortzea

    Nire aurkezpenetik gehien ikaratu nauena Inge Lehmannek sismologia arloan egin zuen lana izan zen . Klaseko kide askok bazekiten Inge Lehmannek-ek aurkitu zuela eten sismikoa baina nik ez nekien eta asko harritu ninduen. Beste aurkezpen batzuekin alderatuz, konturatu nintzen guri egokitu zitzaiguin emakumea, Inge Lehman, hain zuzen ere, beste emakume batzuk baino askoz gehiago ezagutzen dela.

    ErantzunEzabatu
  10. Niri gehien gustatu zaidan aurkezpena Margaret Lindsay Hugginsi buruzkoa izan da . Bere bizitzari buruz gehiago ezagutzea gustatu zait eta gehien harritu nauena izan da bere garaian egonda, emakume honek izandako ideologia edo pentsamoldea eta nagusiki oso ondo azaldu zutelako.

    Nire lanari dagokionez, aipatu beharko nuke, nahiz eta ezagutzen ez nuen emakumea izan, oso interesgarria iruditu zaidala bere bizitza. Gehien harritu ninduena izan zen emakume honek garai hartan, ez hain urrun dagoena, nola borrokatu zuen feminismoaren alde, bere gizarteari aurre egiten, emakumeen eskubideen alde.

    ErantzunEzabatu
  11. Gehien gustatu zitzaidan ahozkoa Simone de Beauvoiri buruzko aurkezpena izan zen, Ivanek eta Elenak egindakoa. Nahiz eta ezagutzen ez nuen emakumea izan, oso interesgarria iruditu zitzaidan bere bizitza. Oso ondo azaldu zuten baita oso power point erakargarri eta polita ere egin zuten. Gehien harritu ninduena izan zen emakume honek laguntza handia eman zuela garai hartako feminismoan, eta gaur dagoen aurrerapenean protagonista izatea.
    Nire aurkezpenetik asko atera dut, Margaret Lindsay Huggins emakumea ez nekien existitzen zenik, eta horren berri eman ondoren, emakume oso interesgarria iruditu zitzaidan, baina uste dut ez ziotela eman behar zuen garrantzia.

    ErantzunEzabatu
  12. Gehien gustatu zaidan aurkezpena Maria Callasi buruzkoa, XX. mendeko opera kantari soprano greko ezagunena zena, izan da. Nola azaldu zuten eta bere bizitza, oro har, oso interesgarria iruditu baitzait. Gainera, gehien gustatu zitzaidana nola kantatzen duen ikustea izan zen, entzutearekin bakarrik konturatzen baitzara musikan talentu handia zuela.

    Nire lanaz gehien harritu nauena izan zen Maria Winkelmannen aitak, garaia kontuan hartuta, pentsatzea emakumeek eta gizonek berdin hezi behar zituztela.

    ErantzunEzabatu
  13. Lan guztien artean bat hautatu beharko banu Mikelek eta Julenek egindako lana izango litzateke.Lan hau asko gustatu zait beraien naturaltasunagatik eta informazioagatik. Oso interesgarria iruditu zait Mary Anningen bizitza eta beraren lanak eta aurkikuntzak antropologiaren inguruan, baina txarto iruditu zait jartzea bere aurkikuntzetan, bere senarraren izena bakarrik mutila zelako eta ez izatea Maryk behar zuen garrantzia gai horretan.

    Nire lanetik gehien harritu nauena da jakitea, Coco Chanelek artrosia zuela eta morfina sartu behar zuela min hori kentzeko eta bizitza osoan horrekin bizi izan behar zuela; interesgarria iruditu zitzaidana, ordea, izan zen jakitea, general nazi batekin amodio bat izan zuela eta nazismoz akusatua izan zela.

    ErantzunEzabatu
  14. Ezkutuko emakumeei buruzko lan guztiak ikusi eta gero, gehien gustatu zaidan lana Maria Winkelmanni buruzkoa izan da. Ahozko honen egileak Haizea eta Jon izan ziren eta oso ondo egin zutela pentsatzen dut emakume honen bizitza oso interesgarria eta gogorra izan arren, haiek modu erraz bat erabili zutelako bere bizitza ahalik eta hoberen
    ulertzeko. Gehien harritu ninduen gertaera izan zen Winkelmannek eta bere senarrak lotsagatik esateak senarrak aurkitu zuela, benetan, emazteak aurkitutakoa. Bestalde, esan nahi dut Maria Callasi buruzko lana egitea asko gustatu zaidala asko ikasi dudalako gai honetaz; hala nola, zer diren ezkutuko emakumeak, nor zen Maria
    Callas… Nire ustez, emakume honetaz gehien harritu nauena izan da bere ahotsak eta zenbat jasan behar izan zuen bere bizitzan zehar, merezi ez zuenean.

    ErantzunEzabatu
  15. Emakumeei buruzko lanak eta bizitzak oso interesgarriak iruditu zaizkit baina arreta gehien piztu didan pertsonaia, Coco Channeli buruzko lana izan da, Aselek eta Iraidek egindakoa.
    Nahiz eta emakume hau ezagutu, ez nuen bat ere ezagutzen izan zuen haurtzaro gogorra ezta zer motatako gaixotasun mingarria izan zuen ere .
    Halaber, aurkezleek nahiko lan ona eta polita egin dute, nire ustez, nahiko osoa eta aurkezteko momentuan, ikusi zen zenbat lan egin zuten lana prestatzeko momentuan.
    Nire lanari buruz, gehien harritu nauen gauza izan da ez nuela Mary Anning lehenagotik ezagutzen. Uste dut oso lan interesgarria izan zuela eta aurkikuntza inportante asko egin zituela animalien eboluzioa eta espezie batzuen desagerpena uler daitezen.

    ErantzunEzabatu
  16. Orokorrean, lan guztiak oso interesgarriak eta baliagarriak iruditu zitzaizkidan baina egon zen bat asko gustatu zitzaidana, Coco Channeli buruzkoa, batez ere, informazioa oso interesgarria iruditu zitzaidalako. Arreta deitu zidan morfinarena azaldu zutenean, emakume honen izena ezagutzen nuelako baina ez nekien bere bizitza hain zaila izan zenik.

    Nire lana oso interesgarria iruditu zitzaidan eta asko ikasi nuen emakume honen bizitza lantzen. Nahiz eta Jeanne Villepreuxen bizitza ezagutu, duela bi urte bere lan bat egin nuelako, gauza berriak ikasi nituen eta emakume oso sendoa izan zela konturatu nintzen.

    ErantzunEzabatu
  17. Niri gehien gustatu zitzaidan ahozkoa, Simone de Beauvoiri buruz hitz egiten zuena izan zen. DBHen gogoratzen naiz historiako saio batzuetan ikusi genuela, zer ikasi zuen...baina ez nintzen oso ondo gogoratzen. Beraz, asko gustatu zait berriro bere izena entzutea eta bere bizitzan egin zuena oroitzeaz. Gainera, oso ondo egon zen azalduta eta argazkiak oso ondo zeuden jarrita.

    Maria Callasi buruzko aurkezpena egiten egon nintzen bitartean, oso harrituta geratu nintzen bere bizitza pertsonalarekin. Nire kasuan banekien nor zen emakume hau txikitatik musika eman dudalako eskolaz kanpo eta bere ahotsa behin baino gehiagotan entzunda neukalako.

    ErantzunEzabatu
  18. Nik ezin izan ditut aurkezpen guztiak ikusi egun bat falta nuelako, baina ikusi ditudan aurkezpenetatik batekin geratuko nintzateke, Aselek eta Iraidek egindako aurkezpenarekin; izan ere, banekien nor zen emakume hau baina ez nekien nola bilakatu zen hain famatua eta Aselek eta Iraidek oso ondo azaldu dute bere bizitza. Gainera, bere haurtzaro gogor-gogorrak asko harritu nau eta honek aurkezpenari jakin-mina piztu dio.

    Nire lana, Sophie Germain izeneko emakumeari buruz zen eta hainbat gauzak harritu ninduten, baina gehien harritu nauen gauza izan da bere ikasketak egiteko, mutil baten izenarekin sartu zela gizarte matxista zela eta. Hau oso gertaera bitxia da gaur egun, baina pentsatu behar dugu XIX. mendean oso gizarte matxista zegoela eta emakueak ez ziren gizonak bezala tratatzen.

    ErantzunEzabatu
  19. Julene Gomez (berriro zuzenduta)2020(e)ko apirilaren 8(a) (20:54)

    Gehien gustatu zaidan aurkezpena Coco Chaneli buruzkoa izan da, oso ondo azalduta egon delako. Aurkezpenaren aurretik, emakumearen berri banuen eta zerbait banekien; baina Iraidek eta Aselek eman ziguten informazioarekin, dena argiago eta askoz hobeto azalduta geratu zitzaidan. Halaber, niri oso garrantzitsua iruditu zitzaidan argazkiak beraiek azaltzen ari zirenarekin bat etortzea

    Nire aurkezpenetik gehien harritu ninduena Inge Lehmannek sismologia arloan egin zuen lana izan zen. Izan ere, emakume hau sismologo daniarra izan zen, Lurraren barne-nukleoa eta kanpo-nukleoa bereizi zituena, hain zuzen. Era berean, klaseko kide askok bazekiten Inge Lehmannek aurkitu zuela eten sismikoa, baina nik ez nekien eta horrek asko harritu ninduen. Nire ikaskideen gainerako aurkezpenekin alderatuta, konturatu nintzen Inge Lehmann beste emakume batzuk baino askoz ezagunagoa dela,ia gehienek ezagutzen zuten eta.

    ErantzunEzabatu
  20. Niri gehien gustatu zaizkidan aurkezpenak bi izan dira: Coco Chaneli buruzkoa (Iraidek eta Aselek aurkeztutakoa) eta Simone de Beauvoirri buruzkoa (Ivanek eta Elenak aurkeztutakoa).
    Coco Chanel entzunda neukan eta pixka bat ezagutzen nuen. Emakume hau betidanik interesgarria iruditu zait, eta bere bizitzari buruz gehiago ezagutzea gustatu zait. Simone de Beauvoirren kasuan, ezagutzen ez banuen ere, asko harritu nau garai horretan egonda, emakume honek izandako ideologia edo pentsamoldea; beraz, erakargarria iruditu zait aurkezpena, oso ondo azaldu dute eta.

    Nire lanari dagokionez, aipatu beharko nuke nahiz eta nik dakidan emakumeen papera duela urte asko baliogabekoa izan zela , gehien harritu nauena izan dela Lise Meitnerrek lortutako gauzekin (kontuan hartuta mundu-mailan gaur egun arrakasta izaten jarraitzen dituztela) hain ezezaguna izatea. Bere garaian eman zen egoera zela eta (batere bidezkoa ez zena) ulertzen dut hain ezaguna ez izatea, baina gaur egun, bere aurkikuntzak erabiltzen jarraitzen ditugula; beraz, ezezaguna izaten jarraitzeak asko harritzen nau.

    ErantzunEzabatu
  21. Niri gehien gustatu zaidan lana Coco Chanelen bizitza ezagutzea izan da. Nola ailegatu zen ezanguratsu edo famatu izatera. Gainera, oso ondo azalduta zegoen informazio asko zegoelako.

    Nire lanari dagokionez, oso interesgarria iruditu zait emakume asko itzalean zeudela ikustea eta bere lorpenak, modu batean edo bestean, lortzea. Azkenean, emakumeek demostratu behar zuten zein potentzial zuten “gizonen” gauzak egiteko
    Asko ikasi dut nire lana egitean, emakumeen papera nolakoa zen garai hartan eta emakumeak nola zeuden gizonen menpean.

    ErantzunEzabatu
  22. Gehien gustatu zaidan aurkezpena Aselek eta Iraidek egin dutena da;hau da,Coco Chaneli buruzkoa; izan ere, emakume hau, Coco Chanel ,beste ahozkoetan ikusi ditugun emakumeak baino ezagunagoa da; ondorioz, zerbait bagenekien emakume honi buruz; hala ere, aurkezpen honetan ez genekien hainbat gauzaz konturatu gara ,hala nola, artrosia zuela eta morfina gorputzean sartu behar zuela, bera gaztea zenean bere ama hil egin zela...

    Nire aurkezpenari dagokionez, Janet Taylorri buruzko aurkezpena, hain zuzen ere, asko harritu naiz ;izan ere, emakume honen bizitza oso gogorra izan zen baina horrek ez zuen ezertan eragin bere lanean eta nabigazioarako oso garrantzitsua izan zen emakume bat izan zen. Horrez gain, gehien harritzen nauena da, Janet Taylor bizi izan zen garaian, emakumeek oso zail zeukatela ikasi eta lan egitea bakarrik emakumeak izateagatik, izan ere, emakumeak bere garaian asko gutxiesten zituzten.

    ErantzunEzabatu
  23. Aurkezpen guztietatik, gehien gustatu zaidana Janet Taylorri buruzkoa izan da. Adierazioari begira, modu egoki batean adierazita dagoela esango nuke, baita naturaltasunez eginda ere; azaltzeko eragatik. Gustatu egin zait ere, emakume honen informazio interesgarria ezagutaraztea, kontatutako era egokiagatik.

    Nire taldeko lanari dagokienez, Inge Lehmann hain zuzen ere, gehien hunkitu nauena izan da sismologiaren arloan zientzialarien aintzindaria bihurtu zela, hau da, sismologia jardueran, lehenengo aurkikuntzak edo lanak egin zituela.

    ErantzunEzabatu
  24. Gehien gustatu zaidan aurkezpena Coco Chaneli buruzkoa izan da. Chanel jada ezagutzen nuen eta oso interesgarria iruditzen zait bere bizitza, gertatu zitzaiona eta aldatu zuen modaren mundua. Beste aldetik, oso ondo azaldu zuten Aselek eta Iraidek eta oso ondo lagunduta zegoen jarritako argazkiekin astunegi egin ez zedin.

    Nire aurkezpenaz gehien harritu nauena izan da Simone de Beauvoirrek, garai horretan jaiota ,zeukan pentsatzeko era aurrerakoia. Garai horretan emakumeak guztiz zapalduta zeuden, familia aita, ama,eta seme-alabaz osatuta zeuden… Simonek gauza horiei guztiei ezetz esan zien , gainera, publikoki eta laguntza ezin hobea izan da gaurko feminismo eta aurrerakoitasunarako.

    ErantzunEzabatu
  25. Chanelen marka ezagutzen nuen, baina inoiz ez zitzaidan bururatu emakume batek sortu zuenik (Coco-Chanel). Nire ustez, nire ikaskideek oso ondo azaldu zuten hari buruzko guztia, eta beraz, gehien gustatu zitzaidan aurkezpena Coco-Chaneli buruzkoa da , eta gehien harritu nauena historiako diseinatzaile garrantzitsuenetako bat izatea da.

    Nire lanari dagokionez, Janet Taylorri ez zaio aitortzen merezi duen meritua; hau da, oso emakume garrantzitsua izan zen nabigaziorako eta astronomiarako; izan ere, nabigazioari eta astronomiari buruzko lan ugari argitaratu zituen. Gainera,"Mariner kalkulagailua" patentatu zuen eta Mariner kalkulagailua oso garrantzitsua izan zen nabigazioarako.

    ErantzunEzabatu

Iruzkin bakoitzaren azpian izena ipini