2020-03-10

EMAKUME EZKUTUAK B1.B

Ebaluazio honetako gai bat, ahozko lanei dagokienez, hauxe izan da; liburu gutxitan agertzen diren emakume langile, asmatzaile, ikerle, zientzilariak...
Gaur, hainbat aurkezpen ikusi/entzun ditugu. Zein gustatu zaizu gehien? Zergatik?
Zure lanari dagokionez, zer da gehien harritu zaituena?

48 iruzkin:

  1. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  2. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  3. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  4. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  5. Orain arte ikusi ditugun aurkezpen guztietatik gehien gustatzen zaidana Oierrek eta Andreak aurkeztutako izan da, Agnes Pockels-ena. Asko gustatu zitzaidan, haien aurkezteko modua, eta beren lana azaltzeko orduan bien artean zegoen elkarrekikotasuna. Ere gustatu zitzaidan nola eraman zuten gaia, eta informazio guztia modu erraz eta praktiko batean azaldu zutela.

    Nire lana eginez asko ikasi nuen Marie-Anne Pierrette Pauzleri buruz, ez bainuen ezagutzen. Aurretik bere senarra izandakoa ezagutzen nuen, baita bere lanetako batzuk ere, baina ez nekien lan horietan guztietan emakume handi hau partaide izan zenik.

    ErantzunEzabatu
  6. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  7. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  8. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  9. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  10. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  11. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  12. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  13. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  14. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  15. Aurkezpen guztiak ikusi ez arren, gehien gustatu zaidan lana, Eliak, Ehiarrek eta Uxuek Jane Goohall-ri buruz egin dutena izan da. Lana eta informazioa modu oso dinamiko eta interesgarri batean azaldu eta transmititu zutelako, hizkera ulergarri baten bidez. Gainera aurkezpen hau irakatsi dit, emakumeok edozein gauza egiteko gai garela eta Jane jarraitu beharreko oso adibide zoragarria dela.

    Bestalde, Eusebi eta biok egindako lanari esker Maria Cunitz-ri buruzko hainbat gauza ikasi ditut, esate baterako egin zituen aurrerapenak. Lana egietan, gehien harritu zaidana izan da, garai horretan emakumeak etxean geratzen zirela eta ez zutela inolako ikasketarik, baina Mariaren gurasoak tutore pribatuak eta bere ikasketak ordaindu ziotela, emakume ahaldun batean bilakatzeko.

    ErantzunEzabatu
  16. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  17. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  18. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  19. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  20. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  21. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  22. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  23. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  24. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  25. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  26. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  27. Blog-administratzaileak iruzkina kendu du.

    ErantzunEzabatu
  28. Aurkezpen guztiak ikusi ez arren, gehien gustatu zaidan lana, Eliak, Ehiarrek eta Uxuek Jane Goohallri buruz egin dutena izan da. Lana eta informazioa oso modu dinamiko eta interesgarri batean azaldu eta transmititu zutelako, hizkera ulergarri baten bidez, baita erakargarri baten bidez ere. Gainera, aurkezpen honek irakatsi dit, emakumeok edozein gauza egiteko gai garela eta Jane jarraitu beharreko oso adibide zoragarria dela.

    Bestalde, EusebiK eta biok egindako lanari esker, Maria Cunitzi buruzkoa, hainbat gauza ikasi ditut; esate baterako, egin zituen aurrerapenak, izan zuen bizitza ... Lana egitean, gehien harritu nauena izan da, garai horretan emakumeak etxean geratzen zirela eta ez zutela inolako ikasketarik baina Mariaren gurasoek, tutore pribatuak eta bere ikasketak ordaindu zizkioten , emakume ahalduna bilaka zedin.

    ErantzunEzabatu
  29. Aurkezpenean bere izena nondik zetorren azaldu zuten, horregatik eta bere lorpenei esker emakume hau gogoan daukat. Florence Nightingaleri buruz ari naiz, Leirek eta Ibaik aurkeztutako erizain eta idazle britaniarra. Power-pointean jarritako argazkiak erabiltzeagatik, hots, argazkiak azaltzeagatik eta irudikatzeagatik, nire arreta bereganatzea lortu zuten. Gainera, ikus genezakeen Leirek egindako ahalegina, ahotsik gabe zegoela eta.
    Oierren laguntzaz, Agnes Pockels zientzialariaren bizitza erakutsi genizuen. Hak ez zuen baliabiderik unibertsitateko ikasketak egiteko, etxekoandre lan egin baitzuen. Hala eta guztiz ere, inork ezin zuen emakume hau gelditu, eta etxeko materialekin, gainazal-tentsioaren oinarriak ezarri zituen. Klasean adierazi nuen bezala, emakume langile zein azkarra iruditzen zait.

    ErantzunEzabatu
  30. Lan guztiak aurkeztu ez arren, esango nuke gehien gustatu zitzaidana
    Andreak eta Oierrek aurkeztutakoa izan zela, Agnes Pockels
    emakumeari buruzkoa. Dinamikoki azaldu zituzten haren ikerketak eta
    aurkikuntzak, zenbait baliabide erabiliz ikerketen emaitzak praktikoki
    erakuts ziezazkiguten. Gainera, hiztegi aberatsa eta ulergarria erabili zuten lana aurkeztu ziezaguten.

    Nire lana, Uxuerekin eta Eliarekin aurkeztutako lana, Jane
    Goodalli buruzkoa izan zen. Zirraragarria iruditzen zaizkit
    emakume honek egindako ikerketak eta estudioak, batez ere,
    txinpanzeetan oinarritutakoak. Lan honekin asko ikasi dut Jane
    Goodallek egindakoari buruz. Nire klasekideen lanei dagokienez, berdina
    esan dezaket. Nire ustez, denok ezagutu dugu emakume ezkuturen bat.

    ErantzunEzabatu
  31. Nire lanari dagokionez, Florence Nightingaleri buruzkoa izan da.
    Gehien harritu nauena, orokorrean, izan da ikustea zenbat emakume
    garrantzitsu dagoen munduan eta zein garrantzi gutxi ematen diegun.
    Ahozkoaren iritzian esan nuen bezala, emakume honek egindako
    aurrerapena izugarria iruditzen zait bere aitaren hitzak baztertu
    baitzituen eta medikuntza unibertsitatean sartzen lehenengo
    emakumea izan zelako (garai hartan emakumeak ikastea ia ezinezkoa
    zelako eta bat ikusten bazuten ikasten, txarto ikusita zegoelako).
    Lan hauek guztiak ikusita, gehien harritu nauena da jakitea zenbat
    emakume garrantzitsu dauden zientzia munduan sartuta eta bakarrik
    gizonen izenak entzutea eta emakumeenak baztertuta geratzea.

    ErantzunEzabatu
  32. Egun hauetan ikusi ditugun aurkezpenen artean, oraindik guztiak ikusi ez ditugula kontuan hartuta, gehien gustatu zaidana Agnes Pockelsi buruzkoa izan da Oierrek eta Andreak oso ondo azaldu zutelako emakume honen bizitza baita haren ikerketak eta asmakizunak ere. Horrez gain, oso ulergarriak izan ziren bai azaldutako kontzeptuak bai hiztegia.
    Ada Lovelaceri buruz egin dudan lanetik gehien harritu nauena da oraingo ordenagailuen printzipio berdinak zituen makina bat asmatu zuela. Kontuan hartu behar dugu bere asmakizunak gaur egungo bizitzan presentzia handia duela, ordenagailua oso garrantzitsua baita. Bere asmakizuna oso garrantzitsua bada ere, historian zehar ez du errekonozimendu askorik izan bere lanarekin konparatuz. Horrek erakusten du heldu dela garaia gizarteak emakumeoi inposatu dizkigun rolak alde batera uzteko eta guk bizi nahi dugun bizitzaz gozatzeko.

    ErantzunEzabatu
  33. Nire lanari dagokionez, fisio nuklearra asmatu zuen emakume ausartari buruz hitz egin behar izan dut, Lise Meitner zuen izena. Unibertsitatean bakarrik egon arren, bere doktoretza lortu eta hainbat gauza aurkitu zituen. Hala ere, ez zioten merezitako
    errekonozimendurik eman.
    Lana egitean, erreparatu diot gaur egun ezagutzen ditugun gauzen artean emakume bat ezkutatzeari. Gehienetan ez dugu emakume hauen berri, bakarrik gizonek egindako lanak ezagutzen ditugu. Horrexegatik, egoera hau gutxinaka denon artean aldatu behar dugulakoan nago emakumeei beharrezko garrantzia emanez.

    ErantzunEzabatu
  34. Klasean aurkeztutako lan guztietatik Florence Nightingaleri buruzkoa izan da gustukoen izan dudana. Emakume honek bere garaian, ingurukoak aurka bazituen ere, erizaintzan izan zuen inplikazioari esker gaur egungo erizaintza munduak aurrerapen izugarriak ditu. Gainera, erizaintzan espezializatutako emakumeak aurrera pausu bat eman zuten ikusgarritasuna lortzeko.
    Aurkezpenari dagokionez, Ibaik eta Leirek egindako azalpenengatik ez balitz, ez genuke izango emakume honen berri. Zailtazunak zailtasun , elkar ulertarazi eta oso ondo informatu zuten Florence Nightingaleri buruz.

    Horrez gain, ni gehien harritu nauen emakumea, Inge Lehmann izan da, Ibai Diezekin batera aurkeztu behar izan nuena. Emakume hau bizitza osoan zehar, gizonen atzean ezkutatuta egon ostean, Historia markatu duen aurkikuntza batekin ikusarazi zen. Nik ez nuen Inge Lehmannen berri baina bai bere etenuneaz eta honi esker konturatu naiz zer nolako garrantzia ematen dieten liburuek emakume zientzialariei.

    ErantzunEzabatu
  35. Aurkezpenekin bukatu ez izateak ez du eraginik izan nire iritzian baina esan beharra daukat, lan guztiak oso onak izan direla. Gehien gustatu zaidan aurkezpena, Agnes Pockelsi buruzkoa izan da, Andreak eta Oierrek egindakoa. Informazioa era garbi eta ulergarrian azaldu dute eta gainera, esperimentu bat egin dute, Agnes Pockelsen aurkikuntza ikaskideoi hobeto azal diezaguten.

    Nire lanari dagokionez, Inge Lehmann sismologoari buruz egin behar genuen Anek eta biok. Lan hau egitean gehien harritu nauena izan da, Inge Lehmannek egin zituen lanak beste sismologoentzako baliogarriak izan direla eta ez dituztela albo batera utzi Lehmannek esandakoa emakumea izateagatik.

    ErantzunEzabatu
  36. Aurkeztutako aurkezpenen artean, gehien erakarri nauena, Florence Nightingali buruzkoa izan da; izan ere, hizkera argia erabiltzean, oso aurkezpen atsegina izan da. Florence erizain britaniarra izan zen eta berari esker, izugarrizko aurrerapenak egin ziren, hainbat lorpen garrantzitsu lortu zuelarik.

    Naroak eta biok prestatutako aurkezpenean, Janet Taylorri buruzkoan, gauza askok harritu naute, gehien harritu nauena da marinelentzat kalkulagailu bat asmatzea. Faktore asko zegoen emakume bati karrera zientifiko batean berdintasun-baldintzetan sartzea eta garatzea oztopatzen zutenak; hala ere, emakume zientzalari honek aurrera egitea lortu zuen.

    ErantzunEzabatu
  37. Klasean ikusitako aurkezpen guztien artean,Jane Taylor emakume zientzialari garrantzitsuenetako bati buruz hitz egitean izan zuten jariotasun eta ulermenagatik, esango nuke Irunek eta Naroak erabat intrigatu nindutela. Emakume honen garrantzia jakinarazi ziguten eta bere asmakizunak ezagutzera eraman gintuzten


    Florence Nigthtingaleri buruzko lanari esker, konturatu naiz emakume hura ausarta izan zela eta bere buruarengan sinesten zuela, nahiz eta inork ez zuen harengan sinesten emakumea izateagatik.
    Garai hartako emakume askok ez zuten etxetik kanpo lanik egiten, eta gurasoen edo senarraren lepo bizi ohi ziren, beren kabuz baliatu ezin balira bezala. Historia haiek ezkutatzeaz arduratu den arren,uste dut unea dela haien lekua hartzeko.Beren lanagatik irabazi zuten merezimendua besterik ez genieke eman behar.

    ErantzunEzabatu
  38. Orain arte, egun hauetan zehar burututako aurkezpenei dagokienez, guztiok lan ikaragarria egin dugula uste dut. Hala ere, nire arreta gehien piztu zuena Oierrek eta Andreak Agnes Pockelsi buruz aurkeztutakoa izan zen, informazioa oso modu egokian azaldu baitzuten. Izan ere, emandako azalpenak esperimentu baten bidez laguntzeak, zenbait klasekideren jakin-mina piztu zuen, baita azaldutakoari sinesgarritasuna eman zion ere.

    Bestetik, Irunek eta biok Janet Taylorri buruz aurkeztutako lanari dagokionez , gehien harritu nauena, emakume honek erakutsitako ausardia izan da, emakumeoi ezarritako esteriotipoei beldurrik gabe aurre egin baitzien. Horrez gain, garai hartako tresnen urritasuna kontuan hartuta, nabigazio arloan burututako aurrerapenak goraipatzekoak direla uste dut. Hortaz, Janet Taylor, beste klasekideek aurkeztutako emakumeekin batera, emakume borrokalaritzat jo dezakegun adibidea bilakatu dela uste dut.

    ErantzunEzabatu
  39. Mementuz ikusi ditugun aurpeznetatik gehien gustatu zaidana Agnes Pockelsi buruzkoa izan da, Oierrek eta Andreak aurkeztutakoa. Izan ere, emakume honek oso ekarpen garrantzitsua egin zuen fisikaren inguruan, gainazal-tentsioak aztertuz. Gainera, oso emakume azkarra iruditu zait, egindako aurrerapenak goi mailako ikasketarik gabe egin baitzituen, baita bere gurasoen sostengurik gabe ere.

    Gure lanari dagokionez, Jane Goodalli buruzkoa izan da eta emakume hau aurretik ezagutu arren, gauza asko ikasi ditut. Horrez gain, gehien harritu nauena da txikitatik bazekiela zer egin nahi zuen eta bere esfortzuei eta amaren laguntzari esker Afrikara joatea lortu zuela bere ametsak betez.

    ErantzunEzabatu
  40. Lan gehienak ikusi eta gero niri dagokidanez gehien gustatu zitzaidana Lise Meitnerri buruzkoa izan zen, Nereak eta Paulak oso ondo aurkeztu zutelako, informazio zehatza emanez eta bere bizitza modu interesgarri batean kontatuz.

    Nire lanari dagokionez,Iker Portillorekin Emilie du Chatelet aurkeztu nuen eta gehien harritu ninduena bere gaitasunak eta lan egiteko gogoa izan ziren. Guztiok dakigu garai hartan nesken eskubideak, gauzak lortzeko eta egiteko aukerak ... askoz txikiagoak izan zirela mutilenak baino. Emilie du Chatelet borrokan aritu zen mila emakumeetako bat da, gizonek ulertu zezaten guztiok berdinak garela eta emakumeok nahi duguna izan ahal garela.

    ErantzunEzabatu
  41. Gehien gustatu zaidan aurkezpena Maria CunitzI buruzkoa izan da oso interesgarria iruditu zaidalako eta oso emakume azkarra zela ere iruditu zaidalako. Aurkezpen honek irakatsi dit emakumeOk nahi duguna lortu ahal dugula esfortzuarekin. Aurkezpen honetatik harritu nauena izan da Mariaren familiak laguntza eman ziola eta garai hartan oso arraroa zen emakume batek ikastea.


    Maria Cunitz, astronomoa zen Maria Winkelmann bezala , nik egin dudan emakumearen aurkezpena. Gehien harritu nauena, Maria Winkelmanni buruz izan da, familiak ikasketak ordaindu zizkiola eta bere gurasoak hiltzean, osabak ikasketak ordaintzen jarraitu zuela. Aita eta osabak pentsatzen zuten emakumeek gizonen eskubide berberak euki behar zituztela, eta garai hartan pentsamendu hori edukitzea oso arraroa zen.

    ErantzunEzabatu
  42. Gehien gustatu zaidan aurkezpena Maria CunitzI buruzkoa izan da oso interesgarria iruditu zaidalako eta oso emakume azkarra zela ere iruditu zaidalako. Aurkezpen honek irakatsi dit emakumeOk nahi duguna lortu ahal dugula esfortzuarekin. Aurkezpen honetatik harritu nauena izan da Mariaren familiak laguntza eman ziola eta garai hartan oso arraroa zen emakume batek ikastea.


    Maria Cunitz, astronomoa zen Maria Winkelmann bezala , nik egin dudan emakumearen aurkezpena. Gehien harritu nauena, Maria Winkelmanni buruz izan da, familiak ikasketak ordaindu zizkiola eta bere gurasoak hiltzean, osabak ikasketak ordaintzen jarraitu zuela. Aita eta osabak pentsatzen zuten emakumeek gizonen eskubide berberak euki behar zituztela, eta garai hartan pentsamendu hori edukitzea oso arraroa zen.

    ErantzunEzabatu
  43. Hirugarren ebaluazio hau hasteko, historian zehar egon diren emakume garrantzitsuei buruzko informazioa bilatzea baino modu hoberik ez zegoen. Aurkezpen guztiak oso interesgarriak izan baziren ere, Oierrek eta Andreak aurkeztutako informazioa izan zen gehien harritu ninduena. Izan ere, emakume guztiek zailtasun handiak izan zituzten haien ikerketak aurrera eraman zitzaten baina Agnes Pockelsen kasuan, familia osoa zuen bere kontra eta hala ere, etxean zituen medio guztiak erabili zituen gaur egun baliogarria den teoria bat argitaratzeko.
    Gainera, hizkuntzaren aldetik, oso landua izan zela esan dezaket eta egin ezin izan zuten esperimentuak ere aurkezpen berezia bihurtu zuen.

    Niri esleitutako emakume zientzialariari dagokionez, mendeetan zehar emakumeek zer nolako bizitza izan duten ezagutzea ahalbidetu dit. Mary Somervillek emazte, ama eta zientzialari rolak aldi berean bete behar izan zituen baina horrek ez zituen mugak jarri bere bizitzan eta hainbat lan ospetsu argitaratzea lortu zuen. Uste dut lan hauek oso baliogarriak izan direla ezagunak ez diren emakumeei behar duten esker ona eman diezaiegun.

    ErantzunEzabatu
  44. Orain arte ikusi ditugun aurkezpen guztietatik, gehien gustatu zaidana Oierrek eta Andreak aurkeztutakoa izan da, Agnes Pockelsi buruzkoa. Asko gustatu zitzaidan haien aurkezteko modua eta beren lana azaltzeko orduan bien artean zegoen bateragarritasuna. Gustatu zitzaidan nola eraman zuten gaia baita informazio guztia modu erraz eta praktiko batean azaldu zutela ere.
    Nire lana eginez asko ikasi nuen Marie-Anne Pierrette Pauzleri buruz, ez bainuen ezagutzen. Aurretik, bere senarra izandakoa ezagutzen nuen, baita bere lanetako batzuk ere, baina ez nekien lan horietan guztietan emakume handi hau partaide izan zenik.

    ErantzunEzabatu
  45. Ebaluzio honetan zientzian ezkutaturik dauden emakumeei buruz egin ditugu ahozkoak. Esan beharra daukat ideia ezinhobea izan dela gai hori aukeratu izana; izan ere, emakume horien izen gehienak lehendik ez geneuzkan entzunda.

    Egia esan, asko gozatu dut lan hauek entzutean eta guztiak izugarri gustatu zaizkit, bakoitzetik zer edo zer ikasi baitut. Hala ere, Naroak eta Irunek aurkeztutakoa, Janet Taylorri buruzkoa, ulergarriagoa iruditu zitzaidan azaltzeko modua zela eta. Orokorrean, ikusi ahal izan dugu emakumeok ere bagarela gai esperimentuak gara ditzagun eta zientzian aurrera egin dezagun, nahiz eta oso gutxitan jaso merezitako garrantzia. Orain ezagunak izango zaizkigu erabakigarriak izan diren hainbat emakumeren izenak, eta horiek eredutzat hartu behar ditugu.

    Nire lanari dagokionez, gehien harritu nauena izan da ikustea nola inolako prestakuntza zientifikorik gabe, Marie-Anne Pierrete gai izan zen ikerketak egiteko.


    ErantzunEzabatu
  46. Niri egokitu zaidan emakumea Maria Winkelmann izan da. Maria itzalean egon zen astronomoa izan zen, zientzian eta unibertsoaren misterioak ezagutzeko grina zuten emakume asko bezala.
    Lanari dagokionez, gehien harritu nauena Maria Winkelmannek kometa bat aurkitu izana da. Kometa bat aurkitzea oso garrantzitsua eta zaila da, eta harritzen nau izugarrizko balentria zuen arren, ez zuela inolako onarpenik jaso. Bere garaiko gizonek ez zioten erraz jarri, berdin zitzaien kometa bat aurkitzea edo astronomo trebea izatea, emakumea zen, eta horrek beste guztia baldintzatzen zuen.
    Hala ere, Mariak beste emakume askorekin batera erakutsi zuen emakumeek, gizonek bezala, nahi duten eginkizuna bete dezaketela.

    ErantzunEzabatu
  47. Dian Fossek, Afrikara heldu bezain fite, bertako gidari batek lagundurik, arrisku bizian zeuden mendietako gorilak ikertu zituen. Horretarako, haiekin elkarreragiten zuen bere ohiturak baita jokaerak ere aztertuz.
    Mendiko gorilak babesteko asmoz, herrialdeko agintari nahiz legez kanpoko ehiztariekin liskar ugari izan zituen gorilakumeak ezkutuan ehizatu eta zoologikoetara saltzen zituztelako eta gorila helduen gorputz atalak turistentzako souvenir edo oroigarriak egiteko erabiltzen zituztelako.

    Ez nuen emakume hau aurretik ezagutzen, baina emakume ausarta zelakoan nago. Nire ustez, berak egindako lana planetako espezie mehatxatuenetako bat babesteko asmoz, izugarria izan zen bere eskuetan egon zen guztia egin zuelako. Bestetik, niretzat bere bizitzaz harrigarriena izan da gizarteak, emakumea izateagatik, bere bidean jarritako oztopoak gainditzeko gai izan zela.

    ErantzunEzabatu
  48. Ikusi ditudan aurkezpen guztien artean gehien gustatu zaidana Lise Meitnerri buruzkoa izan da. Orokorrean, guztiak oso interesgarriak izan dira, baina Paulak eta Nereak oso ondo jakin dute informazioa modu interesgarri batean transmititzen, hizkera egokia eta adierazpen grafiko ugari erabiliz.

    Bestalde, nire lanari dagokionez, Agnes Pockelsek benetan harritu nauela esan behar dut. Bere garaia eta bere gurasoak nolakoak ziren kontuan hartuta, miresgarria iruditu zait berak nahi zuena lortzeko egin zuen lan guztia, emakumea izan arren, orduan hain mespretxatuak izan zirenak. Gainera, lan hori egiteko ez zuen erreztasunik izan eta ahal zuenarekin eraman zuen aurrera, emakume borrokalari baten adibide bilakatuz.

    ErantzunEzabatu

Iruzkin bakoitzaren azpian izena ipini