2015-05-24

Bermeoko hizkera

Non ikasi zuen Mari Carmenek euskaraz? Zergatik? Zer da "kalinpan"? eta "Papardo"? Zer iruditu zaizu euskalki hau?

Zuberera

Hona hemen Zubereraz hitz egiten duen jendea. Inork gogoratzen du non hitz egiten den Zubereraz? Zein da Lurralde hartako hiriburua? Bigarren ebaluazioan ikasi genuen hainbat berezitasun linguistiko daukala zubererak. Gogoratzen? Entzun dituzu bideo honetan?

Uharte hebridak

Uharte multzo hau, non dago? Zenbat irla dira?
Zenbat jende bizi da?
Ze hizkuntza erabiltzen da bertan?
Zer egitetik bizi dira hango biztanleria?
Animaliarik ohikoenak?
Zein da hiririk nagusiena?

Gustatuko litzizuke haraino joatea?

Nire txakurra

Hau Eki da, nire txakurra.
Ia bi urte dauka eta Gipuzkoarra da, Amezketakoa.
Euskal Artzain txakurra bada ere, gehien gustatzen zaiona, argazkian ikusten denez, hondartza da.

Zuk baduzu animaliarik etxean? Aurkez iezaguzu!

Zuri-gorriak

Erregearen kopa 2015

Datorren astean, Athleticek Errege kopa lortzeko borrokatuko du.
Noiz?
Noren kontra?
Zenbat Errege kopa irabazi du Athleticek orain arte?

Ausartuko zinateke emaitza bat ematera?





3D-n egindako hormak eta espaloiak



   Hementxe dituzu 3D-n dekoratutako horma eta espaloiak.
   Zein da gehien gustazen zaizuna? Zergatik?
   Zein marraztuko zenuke? Non?