2014-02-06

Euskal kirolak


Pasa den igandean, Bilboko itsasadarrean, neskak ikusi nituen arraunean. Ez da arrunta, ez, hainbat kiroletan neskak ikustea eta txalupa gainean arraunean ikusteak alaitu ninduen.

Euskaldunon kirolak oso gogorrak izan dira beti eta honek estereotipo batekin lotzen du: gizonekin.

Ezagutzen al duzu gure antzinako beste kirol bat non neskek lekua hartu duten?

Euskal Herriko txokoak

 Askotan ez gara konturatzen zorte handia daukagula bizi garen lurraldearekin. EUSKAL HERRIAk paisaia eder asko oparitzen dizkigu eta sarrera honetan, nire ustez, politenetako bat: San Juan de Gaztelugatxe. 
Zein da zure paisaiarik gustukoena?

Kamioien dekorazioa


Aurten kilometroak eta kilometroak egiten ditut lanera joateko eta kamioi askorekin topatzen naiz, noski. Batzuk arruntak dira; beste batzuk, ordea, dekoratuta daude eta bidea alaitzen didate.

Sarrera honetan batzuk igo ditut, zer deritzezu? eta zuk kamioia edukiko bazenu,  zer argazki ipiniko zenioke?