2020-01-15

HITZ POZOITUAK

Liburu hau irakurri baduzu, erantzun hurrengo galderei:
- Zergatik aukeratu zenuen liburu hau eta ez 19 Kamera.
- Zein da gehien gustatu zaizun pertsonaia? Zergatik?
- Zein da gutxien gustatu zaizun pertsonaia? Zergatik?
- Eleberriaren gaia interesgarria iruditu zaizu?
- Gomendatuko zenioke inori? Zergatik?

6 iruzkin:

  1. Aukeratu nuen liburua “Hitz pozoituak” izan zen. Bi liburuen Sinopsia irakurri egin nuelako eta haien artean, Hitz pozoituen istorioa interesgarriagoa iruditu zitzaidalako, horrelako eleberriak gustuko ditudalako.
    Gehien gustatu zaidan pertsonaia Inspektore Lozanok izan zen, Barbarako kasua konpontzean interes handia zuelako eta jubilatu arren, kasua jarraitzen du eta Barbararen familia lagundu nahi zuelako.
    Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Barbararen bahitzailea da, Barbara bahitzeko arrazoirik ez zuelako, eta gainera kontuan hartuz bere aita zela, bere eginkizuna Barbara maitatzea, zaintzea eta laguntza ematea da, eta ez bahitu lau urtetan zehar, eta bere emaztea sufritzen ikustea bere erruagatik Barbara hilda dagoela pentsatzen zutelako.
    Eleberriaren gaia oso interesgarria iruditu zait, ez usteko bukaera duelako, eta lehen esan dudan bezala, horrelako istorioak asko gustatzen zaizkit.
    Nik liburu hau bai gomendatuko nioke beste pertsonei, nire gustukoen liburua izan delako. Adibidez, nik irakurri eta gero, nire amari gomendatu nion, berari ere bai istorio horiek gustatzen zaizkiolako.


    ErantzunEzabatu
  2. Esan nezakeen liburu hau hartu nuela interesgarria zelako eta istorio oso potente zutelako, baina egia esateko hartu nuen Nire Lagun bat zuelako eta era errazean lor nezakeelako erosi Gabe.
    Gehien gustatu zaidan pertsonaia Salvador Lozano izan da, lortu nahi zuelako Bai ala bai Barbararen kasua ebaztea jubilatu Baino lehen, eta azkenean lortzen du nahiz eta hil. Eta gutxi en gustatu zaidan pertsonaia Pepe Molina izan da, bere alabar I egin dizkio gauza guztiengatik.
    Horretaz aparte eleberriaren Gaia oso interesgarria eta mamitsua iruditu zait eta irakurtzea gustuko duten pertsonei dudarik Gabe gomendatuko nieke eleberri hau.

    ErantzunEzabatu
  3. Liburua aukeratu dut gazte literatur saria irabazi zuelako, eta hortaz libutu on bat izango zela ondorioztatu nuen.
    Gehien gustatu zaizkidan pertsonaia Nuria Solís izan da, bere aldaketagatik istorioan zehar. Gutxien gustatu zaidan pertsonaia Pepe izan da, baina aitortu behar dut oso azkarra izan delako istorioan zehar, denetaz arduratzen bere planak ondo irtetzeko, baina ez dut gusutuko izan bere jarreragatik, alabari egiten dizkion gauzak direla, baita bere alaba ondasun baten moduan tratatzeagatik, eta bere jabea dela pentsatzeagatik.
    Eleberriaren gaia oso interesgarria iruditu zait, gaur egungo honelako arazo larriak jakitera ematen duelako eta edozeini gomendatuko nioke intriga handikoa delako eta oso erraz irakur daitekeelako.

    Ladislao Mato Garay

    ErantzunEzabatu
  4. Esan dezaket Hitz pozoituak aukeratu nuela hasiera batean, irakurri nuelako, liburua transmititzen duen istorioa gogorra zela, bestalde nire ustez 19.kamera baztertu nuen titulua interesa transmititu ez zitzaidalako.
    Istorio honen zehar gauza ugari gertatu dira, baina nire iritziz gehien harritu nauena Nuria Solisen aldaera izan da, nola istorio guztiaren zehar irudikatzen nuen Nuria pertsona koldar bat bezala, berriz, jakitean haren alaba bizirik zegoela bat bateko aldaketa izan zuen eta liburuan adierazten den bezala ausardiz eta kemenez bete egin zen Barbararen ama. Gutxien guztatu zaidan pertsonaia argi eta garbi Pepe Molina izan da, batez ere haren bortizkeriagatik.
    Esan dudan moduan istorioaren zehar gauza asko gertatu dira baina nik azpimarratuko nituzkeen uneak hauexek dira: Barbara arratoi batekin konparatzen denean, garbi eta garbi ikus dezakegulako haren egorea, eta Salbador Lozanoren amaiera, ikerketa amaitu denean eta haren emaztea esan zion bezala kamiseta horiarekin hiltzen denean.
    Liburu hau gomendatzekotan batez ere 14 urtetik gorako neska mutilei gomendatuko nieke, gainera zoritxarrez eleberria kontatzen diguna gaur egun gertatzen ari da.

    ErantzunEzabatu
  5. Hitz posoituak liburua irakurri dut zeren eta luburu bien sinopsia irakurri ostean 19 kamerarena baino interesgarriagoa iruditu zitzaidalako, esan beharra dago hasieran ez nintzela ezxertaz enteratu narratzailea pertsonaiekon nahasten delako baina liburua aurrera joan ahala gauza aldatu egin zen eta oso ondo ulertu nuen.

    Gehien gustatu zaidan pertsonaia Salvador Lozano izan da zeren eta jubilatiu baino lehen Barbararen kasua itxi nahi du bai ala bai hurrengo inspektoreari utzi beharrean.
    Gutxien gustatu zaidana ordea Pepe Molina izan da zeren eta bere alabari egiten dizkion gauak ez dira normalak aita batentzako eta egia esanda asko harritu ninduen bahitzailea aita zela jakiterakoan.

    Eleberria gaur egunean dago oinarriututa, gure adinakol gendeari asko gomendatuko nioke oso eduki mamitsua duelako eta lehen esan dudan moduan gaur egun zoritzarrez gertatzen diren gauzak azaltzen dituelako.

    ErantzunEzabatu
  6. Lagun batek irakurri egin zuelako. Honek bere iritzi pertsonaletik, oso interesgarria eta trama polit bar zeukalako.Gainera, esan zidan etxean zeukala eta egun horretan eman ahal zidala. Gehien gustatu zaidan pertsonaia inspektorea izan da, ez
    zuelako amore eman Barbaren bahitzailearekin eman arte eta hori asko gustatu zit. Pepe gutxien gustatu zaidan pertsonaia da, zeren eta es zait pertsona garbia iruditzen, honetaz gain pertsona zatarra da. Gai oso interesgarria da. Nahiz eta honen antzeko eleberri asko irakurri ditudan hau istorio osoan zehar emozioa, intriga eta urdiritasuna sortu didan bakarra izan bait da. Liburu hau gomendatzen dut niri gomendatu zidaten arrazoi beragatik, interesgarria eta istorio zoragarria duelako.

    ErantzunEzabatu

Iruzkin bakoitzaren azpian izena ipini