2019-11-26

Ahozko lanei buruzko balorazioak B.1 C

Resultado de imagen de parque natural de somiedo
Aurkeztu duzun lanetik, zer izan da gehien gustatu zaizuna? Zergatik?
Entzun dituzun lanetatik, zeinek erakarri zaitu gehien? Zergatik?
Zein lani jarriko zenioke emaitzarik altuena (0-10)? Zergatik? AZALDU ERRESPETU OSOZ
Zein lani jarriko zenioke emaitzarik baxuena (0-10)? Zergatik?

16 iruzkin:

  1. Nire aurkezpenaren gaia Santuario Gaia izan da eta lanari buruz gehien gustatu zaidana fundazio honek ezagutzera ematea izan dela esango nuke. Izan ere, nire taldekoek baita entzuleek ere animalien buruzko bizitzaz gehiago ikasi dugula uste dut.

    Entzun ditudan aurkezpenetatik emaitzarik altuena eta gehien erakartu nauena bat eginda, Sierra de la Culebra izan dela esango nuke. Ez bakarrik lana ondo antolatuta zeukatelako baizik eta azaldu duten informazioa nahiko eramangarria izan delako. Emaitzarik baxuena jarriko niokeena, alabaina, Cannabisekoa izango litzatekeela uste dut. Niri iritziz, bai azaltzeko zein gaian sakontzeko erraza da eta agian informazio falta nabaritu dut. Egia da, batzuetan urduri egoteak eragin dezakeela aurkezpena egiterakoan, baina ondo prestatuz gero, horrelako arazoak murriztuko lirateke.

    Hala guztiz ere, batzuk besteak baino gehiago erakartu zaizkidan arren, aurkezpen guztiak gustokoak izan ditut.

    ErantzunEzabatu
  2. Nire gaia bizislow izan zen. Hasieran ez zidan erakarri baina gaiari buruz irakurri ondoren, gai interesgarria iruditu zitzaidan haien ideiak nohiko onak direlako eta egiten dutena munduarentzat onuragarria delako.
    Gehien erakarri nauen gaia eta hobeto aurkeztuta zegoena Santuario Gariari buruzko lana izan zen, oso ondo eginda eta antolatuta aurkeztu zuten baina horretaz aparte informazioa ondo azaldu zuten eta ez zitzaidan aspergarria iruditu.
    Cannabisari buruzko gaiari buruz, berriz, beste iritzi bat daukat. Nire ustez gai hori asko ematen du hitz egiteko eta ez zute aprobetzatu. Horretaz aparte, ez zegoen ondo antolatuta eta askoz hobeto egin dezaketela uste dut.
    Horretaz aparte, beste lanak ere nahiko ondo egindak zeuden nahiz eta iritzi honetan ez apipatu.

    ErantzunEzabatu
  3. Aurkeztu dugun lanean bizislow gaia landu dugu, gehien gustatu zaidan atala nirea izan da. Nire atalean 4eco-ko kideek nagusiki plastikoak gure ingurumenean zuen impaktu negatiboei aurre egiteko elkartu zirela azaltzen da, eta guzti hori garatu behar izan dut eta niretzako interes handikoa da mundu horretaz hitz egiteak. Zihur nagoelako,guztiok mugimendu honetan parte hartzen badugu gure munduan plastikoaren inguruan dagoen arazoa konponduko dena.

    Gehien gustatu zitzaidan aurkezpena Marenen taldearena izan zen, gaiari buruzko ideia guztiak ondo garatu eta ondo aurkeztu zutelako eta gainera bideo on bat egin zutelako. 9 bat jarriko nioke talde horri. Gehien gustatu zaidana Somiedoko parke naturalari buruzko aurkezpena izan da, Animaliak eta guzti hori gustoko dudalako, baita paisaia eta leku berriak ezagutzea ere. Gutxien gustatu zaidana Cannabis buruzko aurkezpena izan da, nire aburuz, atal batzuetan gehiago garatu behar zutelako. 6 bat jarriko nioke talde honi.

    Baina ere esan behar dut lanaren atal batzuk ondo garatuta zeudela eta atal batzuk gehiago garatuko balituzte, aurkezpena askoz hobeto egongo legoke. Amaitzeko esango dut, urduri egoteak eragin negatiboak izan zituela aurkezpenen emaitzetan.

    ErantzunEzabatu
  4. Nire aurkezpenaren gaia Cannabisa izan da. Lan hau egin baino lehen ez nekien ezertaz cannabisari buruz baina orain, lana egin ondoren, cannabisaren informazio gehiado daukat. Gehien gustatu zaidana izan da jakitea zein lekutan cannabisa debekatuta dagoen.

    Gehien gustatu zitzaidan gaia eta hobeto antolatuta zegoena santuario gaia izan zen. Lana oso ondo antolatu zuten eta gainera bideo bat egiteearen idea asko gustatu zitzaidan, oso bisuala eta atsegingarria izan zelako. Lanari 9 bat emango nioke.

    Egiazki hitz eginez, uste dut parte hartu nuen lana txarrena izan zela informazio gutxi jartzeagatik. Nire defentsan lehenak izan ginela esan behar dut lana aurkezten eta urduritasunak ni gainditu ninduen baina ez da aitzakia egin genuenerako. Lanari 6 bat emango nioke.

    Hala ere, lan guztiek entretenitu naute eta oso intereresgarriak izan dira.

    ErantzunEzabatu
  5. Nire aurkezpenaren gaia Sierra De La Culebra izan da. Nire lanetik gehien gustatu zaidana, leku horren historioa eta zer motatako animaliak dauden jakitea izan da.

    Entzun ditudan aurkezpenetatik gehien gustatu zaidana Santuario Gaia izan dela esango nuke. Lan honi esker zer den eta zer egiten duten jakin dut; Horretaz gain, azaldu zuten informazioa eramangarria zen. Aldiz, gutxien gustatu zaidana Cannabis taldekoa izan dela esango nuke. Nire ustez, gai ezberdin askori buruz hitz egin zuten, guztiz azaldu gabe.

    Hala guztiz ere, beste lanak ere nahiko ondo eginda zeuden eta interesgarriak baitziren.

    ErantzunEzabatu
  6. Etxe ekologikoei buruzko informazioa aurkeztu dut nire taldearekin batera. Gehien gustatu zaidana;taldean dagoen giro ezin hobeaz gain, informazio berri asko lortu dugula eta etxe hauek edukitzeko aholkuak lortu ditugula da, azken finean gure eguneroko bizitzan azaltzen ez den gaia delako.

    Gehien gustatu zaidan lana Somiedoko parke naturalari buruzkoa izan da, lana aurkesterakoan informazio falta ez delako nabari eta izugarrizko bideoa egin dutelako eta hitz-jario eta lasai hitz egin dutelako.Bederatzi bat emango nioke lanari.

    Emaitzarik baxuena, Cannabisari buruz hitz egin duten taldeari jarriko nioke. Zazpi bat nire ikuspuntutik.
    Asko fidatu dira tema erraza delako eta horregatik informazio falta egon da.
    Talde honek ez du solturaz hitz egin eta hori puntu negatiboa iruditzen zait. Baina esan beharra daukat, aurkeztutako powerpoit-a oso ondo zegoela.


    Amaitzeko, lan guztiak oso interesgarriak eta arreta mantentzeko errazak direla iruditu zait.

    ErantzunEzabatu
  7. Gure ahozkoan Somiedoko parke naturalaren hainbat arlo landu genuen, adibidez bere flora, bere fauna, non kokatuta dagoen, eta parkean zer egin ahal dituzun hainbat gauza. Lan hau egitea gustatu egin zait, horrela parke natural hau sakonki ezagutu dut eta deigarria iruditu zait, nola parke batean hainbat gauza egin ahal diren. Baita bideoa ere asko gustatu zait.
    Beste atal bat hain deigarri eta interesgarri iruditu zaidala “BiziSlow”-rena izan da, ezer ez nuelako entzun denda honetaz orain baino lehen.
    Nire ustez, gehien lortu duen nota “Sierra de la Culebra”-rena taldea izan da, nota altu bat merezi dute, adibidez 8 edo 9. Azalpenak oso ondo egin zutelako, eta bere azalpen modua oso lasai eta ona zen denok ondo ulertzeko.
    Beste partetik nota gutxiago merezi duten taldea” Cannabis”-rena taldea izan da, nire ikuspuntutik informazio batzuk ez dute ondo sakondu, baina aurkezpenean azaldutakoa ondo prestatuta zegoen, ulertu egin zen, baina hau ulergarria da, gai hau oso sakona delako.

    ErantzunEzabatu
  8. Aurkeztu dudan lana Etxe Ekologikoak izan da. Erreala izaten banaiz ez zaigu batere ondo atera, bakoitzak bere zatia egin duelako eta aurkezpen egunean zati guztiak batu genituelako. Hurrengoan ez da horrelakorik gertatuko. Hori esanda, nire lanetik gehien gustatu zaidana izan da mota honetako etxetatik gauza gehiago ikasi ditudala, esaterako, zer motatako materialaz egin behar diren.

    Entzun ditudan lanetatik gehien erakarri eta gustatu zaidana Somiedoko parke naturala izan da. Bideoaren detailea bikaina izan zen. Aurkezpena entzuterakoan, oso atsegina egin zitzaidan, bideo bat ikustea azalpena jarraitzeko. Arrazoi hauengatik 9 bat jarriko nizkioke taldekoei. Beste aldetik, ondo egin harren, gutxien gustatu zaidana Cannabis taldea izan zen. Nabaritu nuen urduriak ondorioak izan zituztela, horrexegatik 7 bat jarriko nioke taldeari. Horrez gain eta amaitzeko lan guztiak asko gustatu zitzaizkidan.

    ErantzunEzabatu
  9. Nire aurkezpenaren gaia Somiedoko parke naturala izan da. Gaia izugarri gustatu zait; izan ere, leku berriak bisitatzea eta bidaiatzea gustuko dut eta Somiedori buruzko lana egitean, Somiedora joateko gogoak piztu zaizkit. Horrez gain, artz arrearekin duen erlazioa oso bitxia iruditu zait; hortaz, ugaztun hau ikusteko aukera izatea nahi izango nuke.

    Entzun ditudan lanetatik gehien erakarri nauena Sierra de la Culebrakoa izan da, transmititu nahi izan duten informazioa oso zehatza izan delako, eta aurkezpen osoan zehar nire arreta mantentzea lortu dutelako. Beraz, emaitzarik altuena jarriko nioke 9 batekin.
    Gutxien gustatu zaidan lana Cannabisarena izan da. Nire ustez, gaia sakontzeko eta osatzeko denbora falta nabaritu zaie, eta esan behar zutena apur bat gehiago prestatu izan balute hobeto egongo litzateke. Esandakoagatik, 6 bat jarriko nieke.

    Azkenik, nire aburuz, aurkezpen guztiak oso ondo egon dira eta asko ikasteko gaitasuna izan dugu proiektu hauek egiterako orduan.

    ErantzunEzabatu
  10. Nire taldeak aurkeztu duen lana Somiedoko parke naturala izan da. Hau, hasiera batetik erakargarria iruditu zitzaidan, natuarerkin eta animaliekin zerikusia duten gaiak interesgarriak iruditzen zaizkidalako; horregatik, niri gehien gustatu zaidan atala fauna izan da, nik landutakoa.
    Entzun ditudan lanetatik, gehien erakarri nauena Sierra de la Culebra lanaren aurkezpena izan da. Aurreko parrafoan aipatutako arrazoi berberak dira lan hau niretzat interesgarriena bilakatu dutenak, fauna eta natura lan honen atal garrantzitsuak baitira. Horretaz aparte, lan hau besteak baino pixka bat hobeagoa izatea egin duena, hitz egiteko eta entzuteko erreztasuna izan da; hau da, nahiz eta aurkezpen oso grafikoa ez izan, guztia ulertaratzeko modua oso egokia izan dela uste dut, ez dutela buruz guztia ikasi, baizik eta gaia ondo aztertu dutela eta horregatik erreztasun handia izan dutela lanari buruzko azalpenak emateko.
    Nire ustez emaitza altuena aurretik aipatu dudan taldearentzat izan beharko luke, Sierra de la Culebra lana aurkeztu duen taldearentzat. Lehen esan dudan bezala, talde honek egin duena ez da buruz ikasi, baizik eta gaia aztertu, eta horregatik guztia modu egoki eta erraz batean azaldu ahal izan dute. Horregatik, nire ustez, nota altuena beraientzat izan behar da, 9 bat.
    Nahiz eta oso argi ez izan, nire ustez, nota baxuena merezi duen lana Cannabis-aren aurkezpena da. Ez da urduritasunik edo horrelakorik asko nabari, baina nire ustez, koordinazio falta egon zen informazioa lotzerako orduan. Horregatik, nire ustez, talde honek 6 bat merezi du.
    Hala ere, nahiz eta talde guztiok zerbait txarto egin dugun, lehenengo aldia izateko nahiko ondo dagoela eango nuke, eta espero dut hemendik aurrera aurkezpenak hobera egitea.

    ErantzunEzabatu
  11. Somiedoko parke naturalaren taldean parte hartu dut.Gehien gustatu zaidana animalien zatia izan da,animaliak gustoko daukadalako eta informzioa ondo emanda egon dela pentsatzen dudalako.Eta nozki bideoa,nire ustez oso ondo antolatuta egon delako.

    Esan behar dut,parte hartu dudala gehien gustatu zitzaidan aurkezpenean,nire ustez Somiedoko parke naturalari bururuzko informazio asko eman dugulako,eta uste dudalako claseko ikasleek gai honi buruz asko ikasi dutela.

    Beste aldetik uste dut aurkezpen txarrena kanabisena izan dela,nahiz eta eman duten informazioa ondo egon, nire ustez informazio gehiago eman ahal zutelako.

    Hala ere,lan guztiak gogoz ikusi ditudala esan behar dut.

    ErantzunEzabatu
  12. Nire taldekideekin aukerztu dudan lanetik, Bizislow gaiarena, gehien gustatu zaidana denda hori eta 4eco-n dauden beste denda guztiak nola funtzionatzen duten izan da, erabiltzen duten metodoa ona eta interesgarria iruditu baitzait.

    Beste aurkezpenei dagokienez, gehien erakarri zaidana etxe ekololgikoena izan da. Gai honetaz gutxitan hitz egiten dela uste dut eta aipagarria da horri buruz aurkezpenean azaldu dutena. Nahiz eta gehien erakarri zaidan gaia hori izan, Sierra de la Culebra-ri buruzko lanari emango nioke notarik altuena. Nire ikuspuntutik, laurok oso ondo azaldu dute gaiaren atal ezberdinak eta aurkezpena ulergarria eta eramangarria iruditu zait.

    Beste aldetik, gutxien gustatu zaidan aurkezpena Santuario gaiarena izan da. Faltatu egin zaiona pixka bat antolamendua izan da, batez ere power pont-eko argazkiekin, baina beste guztia nahiko ondo egon dela uste dut.

    ErantzunEzabatu
  13. Aurkeztu dudan aurkezpen honetatik gehien gustatu zitzaidana da pertsonek santuario gaiari diruaren eta sare sozialen bidez
    beren proiektua aurre egiteko laguntzen dizkietela.
    Entzun ditudan lanetatik gehien erakarri zitzaidana zen sierra de la culebrako aurkezpena, oso ondo azaldu dutelako eta Gaia aurkezterakoan beren hitzez azaldu dutelako.
    Puntuaziorik altura jarriko nioke sierra de la culebrako aurkezpenari, lehen esan nuen bezala,ez dutelako erakurri,beren hitzak erabili dutelako eta animalien gai honek oso erakargarria delako. Aurkezpen honi jarriko nioke 9 bat.
    Emaitzarik baxuena, jarriko nioke cannabis-eko lanari,hauek azalpena ematerakoan ez zuten beren hitzez azaldu eta gehienek erakurri dutelako.Aurkezpen honi jarriko nioke 6 bat.

    ErantzunEzabatu
  14. Nire aurkezpenaren gaia Cannabisa izan da eta gehien gustatu zaidana ondorioak jakitea izan da, banekien ondorio txarrakak zituela, baina ez nekien hain txarrak zirela. Nire ustez gaia interesgarria zen, baina ez genion atera etekinik.

    Entzun ditudan lanetatik gehien gustatu zaidana, Joneren taldearena izan da. Lan horrek oso originala iruditu zait, egin duten bideoagatik. Horrez gain, oso ondo azaldu dute gaia eta argi ulertzen zen. Horregatik 9 bat jarriko nieke. Emaitza baxuena jarriko nieke “Bizislow” taldeari, 7 bat, oso ondo azalduta egon arren, argazkirik gabe egitea, dinamikari erreparatuta nahiko eskasa izan da.

    ErantzunEzabatu
  15. Nire aurkezpenaren gaia Cannabisa izan da eta gehien gustatu zaidana ondorioak jakitea izan da, banekien ondorio txarrakak zituela, baina ez nekien hain txarrak zirela. Nire ustez gaia interesgarria zen, baina ez genion atera etekinik.

    Entzun ditudan lanetatik gehien gustatu zaidana, Joneren taldearena izan da. Lan horrek oso originala iruditu zait, egin duten bideoagatik. Horrez gain, oso ondo azaldu dute gaia eta argi ulertzen zen. Horregatik 9 bat jarriko nieke. Emaitza baxuena jarriko nieke “Bizislow” taldeari, 7 bat, oso ondo azalduta egon arren, argazkirik gabe egitea, dinamikari erreparatuta nahiko eskasa izan da.

    ErantzunEzabatu
  16. Nire aurkezpenaren gaia Santuario Gaia izan da, eta gai honi buruz gehien erakar nauena fundazioak zertan datzan izan da; izan ere, fundazio honen arduradunak duten helburua oso garrantsitzua da, animalien bizitza salbatzea eta zaintzea dena. Taldekoek gai honi buruz gauza berriak eta bereziak ikasi ditugula uste dut.

    Aurkezpen guztietatik gehien erakar nauena Somiedoko parke naturala izan da, modu berezi eta desberdin batean aurkeztu dutelako baita azaldutako eta sakondutako guztia oso interesgarria eta ulergarria izan delako ere. Hori dela eta, notarik altuena aurkezpen horretarako izango litzateke 9 batekin. Aldiz, gutxien erakar nauen aurkezpena Cannabis taldekoa izan da, urduritasuna dela eta ez direlako ondo argitu, eta; horrez gain, ez dutelako gehiegi sakondu gaian. Hau esanda, 7 bat jarriko nieke, nahiz eta argitasun falta egon, azaldutakoa ondo ulertu delako.

    Hala eta guztiz ere, aurkezpen guztiak nahiko ondo egon direla uste dut.

    ErantzunEzabatu

Iruzkin bakoitzaren azpian izena ipini