2019-10-17

Ospitalean ala etxean erditu

Irakurri hurrengo testua eta eman zure iritzia:

Joan den urtarrilaren 23an etxean erditzen ari zela hil zen Caroline Lowell australiarra. Etxean erditzearen aldeko ekintzailea zen Lowell, eta bihotzekoak emanda hil zen. Heriotza horrek etxean erditzearen inguruko eztabaida piztu du berriz ere. Segurua da etxean erditzea? Zer ezberdintasun dago etxean edo ospitalean erditzearen artean? Galdera horiei erantzun nahian jo dugu David Moreno emaginarengana eta Paloma Martinez etxean erditu zen amarengana. Etxean erditzearen alderdi positiboagoa erakutsi digute biek.


David Moreno emaginak zazpi bat urte daramatza etxean erditu nahi duten emakumeei laguntzen, eta dagoeneko 100 erditze baino gehiago artatu ditu. Morenok dio arriskua “oso subjektiboa” dela: “Profesionalok ez dugu neurtzen arriskua jendeak uste duenaren arabera. Orain jendeak sentsazioa du arriskutsua dela Australian hil den emakumeagatik. Guk datuetan begiratzen dugu, ikerketetan eta argitaratutako artikuluetan. Gaur egun daukagun informazioaren arabera, ospitalean erditzea bezain segurua da etxean erditzea, betiere baldintza batzuk betez gero”.  

Baldintza batzuk beteta
Etxean erditzeko, lau baldintza edo betebehar daudela zehaztu digu Moreno emaginak:
1.    Zalantzarik gabe. Bikoteak oso argi eduki behar du umea etxean izan nahi duela; zalantza-zantzurik ikusiz gero, emaginek atzera bota dezakete eskakizuna.
2.    Ospitaletik gertu. Etxeak, gehienez, ospitaletik 45 minutura egon behar du.
3.    Arriskurik ez. Konplikaziorik egon daitekeela aurreikusten badute, eskaria ez da onartzen. Amak ez du osasun-arazorik izan behar, esaterako, tentsio altua edo diabetesa. Umeak, bestalde, osasuntsu eta ondo kokatuta egon behar du. Bikien haurdunaldiak ere ez dituzte onartzen emaginek.
4.    Profesionalek lagunduta. Emakumearen etxean profesionalek egon behar dute.

Baldintza horiek guztiak betetzen zituelako, Paloma Martinez aretxabaletarrak etxean izan zuen bigarren erditzea, 2009ko martxoan. Lehenengo umea, Maia, Arrasateko ospitalean jaio zen, eta haren nebak, Sirok, etxean ikusi zuen argia. Maiaren erditzean arazorik ez zela egon azaldu digu Martinezek, baina egon zirela gustatu ez zitzaizkion zenbait kontu: “Ospitalera sartu eta lehenengo orratz bat sartu zidaten besoan; orratzak ez zaizkit batere gustatzen. Gehiegi aztertu ninduten, eta niri ez zait gustatzen beste pertsona batek hainbeste ukitu eta begiratzea. Nik nahi ez banuen ere, anestesia jarri zidaten. Nire gorputzarentzat gogorra izan zen hori. Azken mementoan etorri zen ginekologoa, eta oso gogor bultzatu zion Maiari. Gainera, emaginak ebaki bat egin zidan baginan; gaur egun beharrezkoa baldin bada bakarrik egiten dute hori”. Horrelaxe kontatu digu Palomak ospitalean erditzean izan zuen esperientzia.

Erditze berezia
Maia jaio ostean, garbi zuen hurrengo erditzea etxean izango zuela, eta halaxe jaio zen Siro semea: “Erditze luzea izan zen, baina oso erosoa, presarik gabe. Memento batzuetan lo egiteko aukera eta guzti izan nuen. Ospitalean hori ez da posible, baina zure etxean lasai egon zaitezke ohean”.

Memento hunkigarriak bizi izan zituzten Paloma Martinezek eta haren senarrak erditzean: “Sirok bere burua atera zuenean, emaginak ispilu bat jarri zuen nik ikusi nezan. Memento horretan oso nekatuta nengoen, baina nire semearen burua ikusteak indarra eman zidan erditzeko. Haurra jaiotzean, nire senarra izan zen lehenengoa umea hartzen. Oso esperientzia polita izan zen berarentzat. Berak ekarri zidan semea besoetara eta berezia izan zen”.

Moreno emaginaren arabera, etxeko erditzeak era naturalean izan daitezen ahalegintzen dira: “Profesionalok gutxiago esku-hartzen dugu etxeko erditzeetan, ahalik eta erditze naturalena izaten da. Ospitaleetan esku-hartzea handiegia izaten da gehienetan, Osasunaren Mundu Erakundeak edo kolegio profesionalen gomendioek diotena baino handiagoa”.

Emagin gutxi
Morenok esan digunez, geroz eta gehiago dira etxean erditu nahi duten emakumeak, baina ez dago horientzat guztientzat emaginik: “Duela bost urteko emagin-kopuru bera dago, nahiz eta etxean erditu nahi dutenen kopurua igo. Euskadin, azken urteotan, etxean erditzen laguntzen duten emaginen kopurua mantendu edo gutxitu egin da”. Osakidetzak ez du etxean erditzeko zerbitzurik ematen, eta modu pribatuan jarduten dute emaginek. Hala ere, adierazi digu araututa dagoen beste herrialde batzuetako estandarrak jarraitzen dituztela etxean erditzen laguntzeko: “Hemen ez dago araututa, baina jarraitzen ditugu beste herrialde batzuetako estandarrak: Britainia Handia, Alemania, Danimarka, Kanada, Herbehereak... Hemen ez da ilegala, baina ez dago araututa. Eta horrez gain, gobernuak ez du batere bultzatzen, ezta diruz lagundu ere”.
Hala, emakumeek ekimen propioz jotzen dute emagin hauengana. Gehienetan, etxean erditu den norbait ezagutzen dutelako, edo gai honi buruzko informazioa bilatu dutelako.

Paloma Martinezek ere bere kabuz jo zuen emaginarengana etxean erditzen laguntzeko, eta ez du damurik. Dena den, ez du uste edozein emakumek egin dezakeenik: “Lehen umearekin ez nuke egingo, ez duzulako erditze baten esperientziarik, baina ospitalean anestesiarik gabe erditu duten emakumeak animatuko nituzke hurrengo erditzea etxean izatera”.

                                                                                                                    Iturria: Ikasbil

16 iruzkin:

  1. Nire ikuspuntutik, erditzeko modua pertsona bakoitzak erabiki behar du zer hobe duen.
    Egia da etxean erditzeko diru gehiago inbertituko baldin bazuten askoz erakagarria izango zen besteentzako, erraztasun gehiago izango luketeelako eta arrakasta handiagoa ere.
    Guztiz ados nago, arazoren bat ikusten baldin bada ospitalara eramatea, problema larriagoak erraztu dadila.
    Paloma Martinez-en berdina pentsatzen dut: Lehengo umearea hobeto ospitalean erditu eta gero izan zuen esperientzia ikusita aukeratzen duzu zer egin nahi duzun bigarren semearekin, etxean erditu edo ospitalean.

    ErantzunEzabatu
  2. Nire ustez, testu honek informazio nahikoa ematen digu etxean erditzeari buruz; eta egia esanda, testu hau irakurri baino lehenago nik pentsatzen nuen etxean erditzearen ideia erdi-zentzugabea zela. Behin testu hau irakurrita, esan beharko nukeena izango litzateke agian etxean erditzearen kontua nahiz eta harrigarria denik, ideia on bat iruditzen zaidala. Azken finean, medikutza aurreratu egin zuenetik, nahiz eta kontu hauetan abantaila asko ekarri dizkigun, momentu hori, guztiz berezia dena, artifizialagoa bihurtu dugu. Etxean erdituko bagenu testuan agertzen diren baldintzak beteta oso ongi irudituko litzaidake, azken finean ideia berria denez beldurra ematen digu, baina agian etorkizun batean aurrerapenak egiten dira eta gauzak aldatzen dira.

    ErantzunEzabatu
  3. Nire ustez, ume bat izatean gurasoek eskubidea izan behar dute erabakitzeko non izan nahi duten. Haiek etxean izatearen arriskuak jakitean, erabakia hartzean suposatzen da hori kontuan izago dutela. Hospitalean izatea hobea dela edo arrisku gutxiago duela esan arren, gurasoek etxean izatea erabakiz gero errespetatu behar da, baina ohartu dietenez, zerbait gertatzekotan haien errua izango litzateke.

    ErantzunEzabatu
  4. Nire ikuspuntutik gurasoek izan beharko dute eskubideak beraiek erabakitzeko non eta nola jaio egingo diren beraien seme-alabak beraz nik ez nekien etxe batean erditzeko hainbat arauak zeuden hori ondo iruditzen zait zeren eta etxean momentu horretan jartzen hari dira bi bizitza arriskuan beraz ospitala bat egon beharko da alboan zeren eta azken finean zu ez dakizu nola jaioko den zure umea eta noski baietz egon beharko dela profesional bat edo gehiago beraz niretzat gaur egun etxean erditzea oso segurua da beraz horrela jarraitzen ba dugu eta aurrerapen gehiagorekin ez dugu izango arazorik etxean erditzeko

    ErantzunEzabatu
  5. Nire ikuspuntutik, haurdun dauden emakumeak erabakiko beharko zuten erditzeko lekua, hospitala edo etxea, kasu honetan. Testua irakurri ondoren jarraitzen dut pentsamendu berberarekin, etxean herditzea hospitalean baino askos arriskutsuagoa da. Hospitaletan segurtasun eta garbitasun handiak dituzte. Ikutzen edo txertoak jartzen dizutenean umearen eta zure ongizatea bermatzeko da. Paloma Martinez esaten duen bezala "emakume guztiak ez dira kapazak etxean erditzeko". Epidurala oso inportantea dela eta. Txerto hau erditzearen mina kentzen saiatzen duelako. Azkenik ezan nahiko nuke niri inoiz bururatuko zitzaidala etxean erditzea.

    ErantzunEzabatu
  6. Nire ustez, non erditzearen galderari oso zaila da erantzu bat aurkitzea. Emakume bakoitzak, non erditzen duen erabaki behar duelako, nire ikuspuntutik. Testu hau irakurri ondoren, iritziz aldatu egin dut. Testu hau irakurri aurretik, etxean erditzea ez zela oso segurua pentsatzen nuen. Baina testua irakurri ondoren, hausnartu egin dut eta konturatu naiz, gaur egun, zorionez, gero eta segurtasun gehiago dagoela etxean seme-alaba-k eukitzeko. Epidurala oso garrantzistua da eritzerako orduan, minik gabe erditzeko, txerto hau, mina murrizteko. Baina, epidurala ematea emakumeak aukeratzen duenez, norbanakoak nahi duena egin dezake, edo etxean euki edo hospitalean euki.

    ErantzunEzabatu
  7. Nire ustez, non erditzearen galderari oso zaila da erantzu bat aurkitzea. Emakume bakoitzak, non erditzen duen erabaki behar duelako, nire ikuspuntutik. Testu hau irakurri ondoren, iritziz aldatu egin dut. Testu hau irakurri aurretik, etxean erditzea ez zela oso segurua pentsatzen nuen. Baina testua irakurri ondoren, hausnartu egin dut eta konturatu naiz, gaur egun, zorionez, gero eta segurtasun gehiago dagoela etxean seme-alaba-k eukitzeko. Epidurala oso garrantzistua da eritzerako orduan, minik gabe erditzeko, txerto hau, mina murrizteko. Baina, epidurala ematea emakumeak aukeratzen duenez, norbanakoak nahi duena egin dezake, edo etxean euki edo hospitalean euki.

    ErantzunEzabatu
  8. Nire ikuspuntutik, emakume bakoitzak non erditzen duen erabaki behar du. Testu hau irakurri eta gero konturatu nahiz etxean erditzea ez dela hain arrizkutzua lehen baino, gaur egun segurtasun gehiago dago etxean seme-alabak izateko. Hospitalean berriz ere bai segurtasun handia dago eta erdikuntza konplikatzen baldin bada hospitalean dauden metodoekin konponduko lirateke. Epidurala oso inportantea da emakume askotarako ez direlako kapasak min hori aguantatzen. Ni atera dudan ondorioa izan da berdin duela non izate baizik eta zuk erabaki non izango duzun zeure umea.

    ErantzunEzabatu
  9. Nire ustez, nahiz eta gaur egun etxean erditzeko baliabide anitz egon, askoz ere arriskutsuagoa da hospitalean erditzea baino. Hortaz,haurdunaldian arazorik egon ez den arren, erditzean konplikazioren bat egotekotan zure eskura ez dituzu izango behar beste profesional.Hala ere, etxean erditzea erosoagoa dela pentsatzen dut, beharrezkoa den denbora har dezakezulako eta presiorik gabe. Horrez gain, nire ustez, guztiok non erditu nahi dugun erabakitzeko aukera izan beharko genuke eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak guztion eskura egon beharko liratekela pentsatzen dut.

    ErantzunEzabatu
  10. Nire ikuspuntutik, non erditzea semearen gurasoek erabaki behar dute, baina zientzia asko garatu da eta demostratu digu ospitalean erditzea askoz seguruagoa dela. Gende askori naturalagoa iruditzen zaio etxean erditzea eta testuan ezaten duten moduan gobernua ez ditu diru laguntzarik ematen. Nire uztez gendea etxean erditu nahi badu etxean egin dezala baina ez diru publikoa erabiltzen. Zerbitzu publikoek oso erraz jartzen dizute zure semea eukitzeko, anbulantzia etxera joaten zaizu eta ospitalera eramaten dizu. Eta uzte dut arazo larriagoak daudela diru publikoarekin konpontzeko, adibidez erretiro-pentsioak, eta ez guraso batzuk bere semea etxean izan nahi dutela haien uztez naturalagoa delako.

    ErantzunEzabatu
  11. Testua irakurriz gero, nire ustez, egia da nahiko garbi uzten duela familiaren baitan aukeratu beharko luketela semea non erditzea, hau da, gurasoak garbi badute sema etxean eduki nahiko luketela haien erabakia da eta errespetatu behar dugu erabaki hori, bakoitzak bere onurak bilatzen dituztelako eta kasu honetan gurasoen erabakia izan beharko luke haien onurarako. Baina guzti hau alde batera utzita, nire ustez ospitalean erditzea askoz seguruago da etxean erditzea baino han dena kontrolatzen dutelako, esate baterako: tentsioa, garbitasuna, semearen egoera...kontrolean daukatelako. Beraz nire aholkua izango litzateke ospitalera joatea orain aipatu dudanagatik.

    ErantzunEzabatu
  12. Egia esanik, ez nekien hain argirik izango zirenik gauzak. Pentsatsen nuen etxean seme-alabak izatea haien bizitza eta zeurea arriskuan jarriko zenituzkeela, baina esaten duten bezala ez da hainbesterako. Horrela izanda nik ama izango banintz eta bihar erdituko banu, buruz behera ospital batera joako ninduke. Ni beldurra eukiko nuke sailtasunak aurkituko bazenituzte. Azken finean medikuek zerbait aurkitzen badute medio gehiago dituzte gauzak aurrera eramateko arasorik gabe.

    ErantzunEzabatu
  13. Artikulu hau irakurri ondoren, konturatu naiz, etxean erditzea ez dela uste nuen bezain arriskutsua. Baina oraindik nire iritzia mantentzen dut, uste dut ospitalean erditzea seguruagoa dela eta bertan lan egiten duten adituak arazoren bat izanez gero badakite beren tresnak nola erabiltzen diren hori konpontzeko. Hala ere, ez dut inolako arazorik etxean erditu nahi duten emakumeekin, emakume/bikote bakoitza bere semea/alaba non duen erabakitzeko eskubidea duelako.

    ErantzunEzabatu
  14. Nire iritziz, etxean erditzea oso berezia eta naturalagoa da, baina Paloma Martinezek dion moduan ez nuke erdituko etxean nire lehen erditzean, ez duzulako esperientzia pertsonal hori erabakitzeko non egongo zaren erosoago. Beste alde batetik, nire iritziz, gobernuak edo ospital publikoak diru laguntza gehiago ezarri beharko lukete familia horientzat berdin delako non erditu nahi duzun eskubide berak dituzulako. Hala ere biak errespetatu eta baloratu beharko genituen

    ErantzunEzabatu
  15. Nire ustez, erditze natural bat izatea normalizatu beharko genuke. Azken finean, ugaztun guztiak haiek bakarrik erditzen dutela ikusita, zergatik gara gu ugaztun bakarrak erditzerakoan laguntza izan behar dugunak? Uste dut laguntza behar dugula betidanik ikusi dugulako erditzeak hospitalean egiten direla. Baina gaur egun, gero eta emakume gehiago izaten ari dira bere seme-alabak haien etxe barruan. Nire iritziz, hori oso bide ona dela haurrak izateko uste dut zeren eta etxean izatekotan, erlaxatuago egongo zara, ez dizute injekziorik jarri beharko ez baduzu nahi eta garrantzitsuena, pribatutasuna izango duzu. Horretaz gain, estatua lagundu ez izana dirua jartzen edo zergatia ez bermatuz gero, ikusi dezakegu emakumeen ongizatea axola zaiela eta pentsatu behar dutela guztiek eskubideak izan behar ditugula guk nahi dugun lekuan gure seme-alabak izateko. Bestalde, nahiz eta etxean erditzearen alde egon, uste dut beharrezkoa dela beti seguru egotea. Hau da, beti arau batzuk bete behar dira Martinezek esaten duen bezala, badaude hainbat baldintza bete behar direnak eta hori emakumearen eta seme-alabaren onerako denez obeditu behar dira.

    ErantzunEzabatu

Iruzkin bakoitzaren azpian izena ipini