2019-09-15

Itsasoko plastikoak -DBHO 1.C-

 Azken bolada honetan sarrera honetako argazkiak gehiegi ikusten ari gar komunikabide guztietan.
Hurrengo loturan, gai honi buruzko artikulu bat daukazu. Irakurri nahi beste eta erantzun:


-  Zeintzuk dira irakurri dituzun ideiarik garrantzitsuenak?

IRITZIA: Zer uste duzu ekoizten dugun zaborraz?
Ondo kudeatzen dugu?
Zer egin beharko genuke arazo honekin bukatzeko?

21 iruzkin:

  1. Ideirik garrantzitsuenak plastikoak ekarri dituen kalteak dira. Gure ingurunean kalte izugarriak egiten ari ditu. Ez nago batere ados gure zaborrarekin egiten dugunarekin,zeren eta pertsona gehienak ez dugu batere birziklatzen eta zabor hori itsasoetan eta ozeanoetan amaitzen da. Nire ustez, plastikoarekin dugun kudeaketa ezin txarragoa da, zeren eta kudeaketa ona izango balitz ez ziren ozeanoak eta itsasoak dauden moduan egongo. Egoera honekin bukatzeko,lehenengo, plastiko ekoizpena murriztea, berrerabiltzea eta bukatzeko birziklatzea. Plastikoaren zikloa zerbait linealtzat hartu behar dugu: lehengaiak hartu, produzitu eta bota, zientifiko batek esaten duen moduan.

    ErantzunEzabatu
  2. Irakurri ditudan ideiarik garrantzitsuenetariko bat pastikoak sortzen duen kaltea ur ekosisteman da. Kalte horiek sortzen dira plastikoaren erabilera desegokiagatik. Erabilera desegoki hori gure esku dago eta nire ustez, saborra era egokiago batean kudeatu beharko genuke, adibidez; gure etxeetan birziklatzen eta plastikoa lurrera ez botatzen.
    Egoera hau hobetzeko aurretik aipatutako ekintzak egin beharko genituzke, hau da, birziklatea eta ez kontaminatzea.

    ErantzunEzabatu
  3. Testuak esaten du, gaur egun hainbat arazo daukagula plastikoekin itsasoan, animali eta arrain askoei min egiten dietelako. Arrain eta ugaztun batzuk jan egiten dute, kalte handia eginez, edo beste hainbat arazo eragin ahal du, adibidez itotzea.
    Nire ustez, plastiko gehiegi erabiltzen dugu, eta guzti hori ez dugu ondo kudeatzen. Nire ikuspuntutik, ahalko genuke gutxiago erabili, eta erabiltzen dugun guztia ondo birziklatu baina ere bai katsatzeari utzi.

    ErantzunEzabatu
  4. Nire ustez,testuan irakurri ditudan ideia garrantzitzuenak plastikoak gure mundura ekarri duen kalte izugarria eta plastikoak eragiten dituzten animalia askoren hilketa ia masiboak dira.Kalte izugarri hau gertatzen da plastikoak ondo ez erabiltzeagatik eta hori plastikoa murrizten, birziklatzen, eta berrerabiltzen hobetzen da, bestela plastikoa gero eta gehiago pilatzen bada, zaborrezko irlak handituko dira. Hori berarekin ekartzen du animalien eta landareen hilketak gero eta espezie gehiago jaten dutelako tapoiak, itotzen dira latak dituzten plastikotxoarekin...eta kasu on bat testuan atera den balea da.*Hoberena*da ingurumenari kalte egitea eta kutsatzea guri dirua kostatzen zaigu.

    ErantzunEzabatu
  5. Irakurri dudanatik ideia garrantsitzuena eta gehien pentsatu behar duguna norla kantetzen duen plastikoa gure ekosistema da. Gaur egun gauza gehienetak erabiltzen da plastikoa eta horrela izateari utzi behar zaio. Gizakion erruagatik itsasoan bizi diren izaki askok kaltetzen ari ditugu eta hiltzen ari dira. Nire ikuspuntutkin plastiko gehiegi erabiltzen ditugu eta pertsona gutxi birziklatzen dugu, uzte dut plastiko gutxiago eribili behar dugula.

    ErantzunEzabatu
  6. Irakurri duduan testua irakurrita, gizakiok plastikoarenganako kontrola galdu dugula esan dezaket. Azken urte hauetan, plastikoa oso txarto kudeatzen egon gara, eta ondorio txarrak egon dira ozeanoetan eta ekosistema osoan. Arazo hau ezin dugu guztiz konpondu, baina gutxienez bai murriztu, birziklatzen eta plastikoa bakarrik oso beharrezkoa denenan kontsumitzen. Horrekin, plastiko gutxiago ekoiztuko zen eta empresek ere ez luketeen hainbeste kutsatuko fabrikazio prozesuan.

    ErantzunEzabatu
  7. Artikulu honetan ageri diren gai garrantsitzuenetakoak kutsadura itsasoan egoteak eragiten dituen ondoriak eta ingurumena gehiago ez kaltetzeko proposatu dituzten ideak izan dira.

    Lehendabiziz, zabor gehiegi sortzen dugula esan beharra daukat.Egia da kutsatzen dugun ehuneko handia berrerabili egiten dela baina gainerako zatia naturan geratzen da. Horregatik uste dut ondo legokeela plastikozko industria gutxituko balitz kaltegabeko den material baten ordez,edo are gehiago, hondakinak hobeto kudeatuko bagenu.

    ErantzunEzabatu
  8. Testuan irakurri dudan ideia garrantzitsuena honako hau da; itsasora botatzen ditugun hondakinak eta hauek zer nolako kalteak zorrarazten dituzten.
    Kalte izugarri hau, arazo handiak sortzen ditu eta honela jarraituz gero, 2050. urtean itsasoan arrainak baino plastiko gehiago egongo dela uste da. Hau guztia gertatzen da, gure birziklatzeko ohitura faltagatik. Testua esaten duen bezala, oinarrizko neurriak, plastikoaren murrizketan, berrerabiltzean eta birziklatzean dago. Honetaz gain, badira beste metodo batzuk plastiko gutxiago erabiltzeko, adibidez, erosketetara goazenean, oihalezko poltsatxoak eramatea. Nahiz eta, txorrada bat dirudi, ekintza txiki honek, abantail handiak ekarriko ditu etorkizun batean.

    ErantzunEzabatu
  9. Jakina denez, gaur egun kutsadura asko dago gure munduan. Oraindik ez gara ohartu gure aurrean daukagun arazotaz, mundua gero eta azkarrago hiltzen ari da. Nire ustez gure pentsamoldea aldatu behar dugu, eta guztiok hasi behar dugu birziklatzen eta gauzak lurrera botatzeari utzi. Bistan da hainbeste kutsadura dela eta, gure ozeanoetan plastikozko irlak sortu dira. Hari beretik, ozeanoetan dauden arrain guztiek plastikoa jaten dute.
    Nire ikuspuntutik begiak ireki behar ditugu, ikusi zer gertatzen ari den eta erantzun bat eman gure aurrean daukaguna aldatzeko.

    ErantzunEzabatu
  10. Nire ustez,testuaren ideia nagusiena da plastikoen erabilera desegokia eta hori kutsatzen digu bai gu eta bai uretako animaliek eta ekositema.Plastikoen erabilera desegokia uretako espezie asko hiltzen ari da,arrainak eta uretako espeziek pentsatzen dutelako janaria dela eta jaten dute eta hori animali asko hiltzen ditu egunero.Gure kalterako ere da ura kutsatzen duelako eta gero gu edan egiten dugu eta plastikoak ozonoko plakarako txarrak dira.
    Nire ikuspuntutik egin behar duguna da, plastikozko botilak aldatu kristalezkoengatik eta plastikoen kontsumoa jaitzi.

    ErantzunEzabatu
  11. Gaur egun idei oso honak daude kutsadurari haurka egiteko. Hala ere, pertsonok ez baditugu aldatzen gure ohiturak aldatzen kutsatzen jarraituko dugu zergatik pertsona talde gutzi batek bakarrik kutsatzen lagatzen badu mundura txartora jarraituko du. Hots, horrela jarraitzen badugu mundura pikutara joango da eta aldaketak egongo dira, adb: hainbat landare edo animalia mota desagertuko dira, jaten ditugun ia gauza guztiak plastikoak edo kimikoak izango dituzte.
    Hitz gutxitan gure ohiturak aldatu behar ditugu eta ekoiztu dugun zaborra garbitu behar dugu ez badugu ikusi nahi gure planeta suntsituta .

    ErantzunEzabatu
  12. Argian argitaratutako artikulu honetan, aipatzen diren ideiarik garrantzitsuenak jarraian aipatuko ditudanak dira:
    Plastikoa edo kutsadura duen eragina eta kaltea gure ozeanotan, itsas hondakinen jatorria eta errudunak eta, azkenik, esandakoa ekiditzeko bete behar ditugun pautak.

    Belaunaldiz belaunaldi gizartea arlo askotan aldatzen doa eta lehen arazo ikaragarriak sortzen zituzten ekintzak saihesten goaz. Gaur egun, sarritan agertzen da itsasoko kutsadura eta aldaketa klimatikoa gure komunikabideetan. Nire ustez, termino hauek aipatzen ditugunean, gizakiok ez gara konturatzen benetan hitz egiten ari garenaz, eta are gehiago ez gara ohartzen gure Ama Lurra izango dituen kalteei buruz. Horregatik, martxan jarri behar gara eta arazo hau guztiok batera konpondu behar dugu, horretarako, plastikoaren erabilpena murriztu behar da beste materialak erabiliz

    ErantzunEzabatu
  13. Testua irakurri eta informazioa begiratu ondoren, argi dago bertan dagoen arazo garrantzitsuenetako bat dela plastikoa erabiltzearen kontrolik eza, gehienetan plastikoen ozeanoak betetzeko erabiltzen baita.
    Gure birziklatzeko ohitura faltagatik, uretan bizi diren espezie gehienak hiltzen hari dira eta horrek ekosistema osoari eragiten dio. Nire ustez, birziklatzeari garrantzia handiagoa eman beharko genioke, gure planeta masiboki kutsatzen jarraitzen badugu, berotze globala okerrera egingo du eta bai munduaren bai gizakiaren desagerpena eragingo luke.

    ErantzunEzabatu
  14. Testuak gaur egun, gure erruz itsasoa nola dagoen erakusten digu, gehienbat espezieak kaltetzen ditugula esanez. Gainera, espezie bat kaltetzen dugunean, kate trofikoa kaltetzen dugu, eta hori ere gu kaltetu ahal gaitu. Plastikoa gehiegi kaltetzen du eta gero eta gehiago, ez baidirudi ezer aldatzen saiatzen garenik.Testuak egin nahi duena, gu kontzientziatzea da, guzti hau aldatzeko, eta sortu ditugun arazoak konpontzeko. Arrazoi guztia dure, eta horregatik, gure mundua suntzituta ikusi nahi ez badugu, beharrezkoa da hau gelditzea, plastikoarekin amaitzea, eta hortarako guztiok kolaboratu izan beharko dugu.

    ErantzunEzabatu
  15. Irakurritakoa kontuan izanda, kutsadura edo munduan kalte egiten dituzten hondakin horiek ekiditzeko modua dagoela esan beharra daukat.Gaur egun bizi garen gizarte kapitalista eta naskagarria jendea ez da konturatzen zer nolako eragina eragiten dion geure munduari haien jokabidea, hau da kaleetan daukagun jarrera adibidez patata frijituen pakete bat lurrera botatzean.Neuri gehien importatzen zaidan egoera itsasokoa da zeren eta itsasoan hilsorian dauden animali gehienak hiltzen direlako plastikoen erruz.Guzti hau esan eta gero konturatu naiz gizakiok pauso bat aurrera eman ahal dugula eta egoera honekin amaitu ahal dugula.

    ErantzunEzabatu
  16. Testu honetan itsasoko ekosistemaren egoera nola dagoen ikus dezakegu.Nire ustez hain beste hondakin botatzen ditugu itsasora hor bizi diren izaki biziduneko ehuneko handia hiltzen direla kaltetuta.
    Itsasoan plastiko asko dago pilatuta eta denborarekin degradatzean plastikozko mikropartikula asko geratzen dira solte,gero arrainak jaten dituztenak.Gainera kaltetutako arrain horiek jaten dituzten harrapakariak baita ere kaltetuta gera daitezke,horrela sare trofiko gehiena kutsatu arte.
    Honen ondorioz,lehenbailehen neurriak hartzen hasi behar garela uste dut.Adibidez plastiko berdina behin baino gehiago erabiltzen,birziklatzen edo plastikozko gauzak askoz gutxiago erabiltzen.Dena hau egiten,ziur nago mundua hain kaltetuta ez egotea lortu dezakegula,azkenean guk bizi garen lekua dela eta

    ErantzunEzabatu
  17. Plastikoak, gure gizartean eta honetan bizi diren izaki bizidunengan duen eragin kaltegarria da testuan aldarrikatzen den ideia nagusia.

    Artikulua irakurri ondoren, esan dezaket ez duguala behar dugun bezain beste informazio.
    Txikitatik irakatsi digutelako birziklatzen baina orain arte inork ez digu esan plastikoa erabiltzeari uzteko, eta zergatik? Gizakiak bere onerako nahiz erosotasunerako egin duelako aurrera, gure ingurunean dagoena kontuan hartu gabe. Hori konpontzeko,atzetik datozenak kontzientziatu behar ditugu lehenbailehen neurriak hartzeko, horrela, gure gizartea eta ingurumena gehiagorik ez kaltetzeko.
    Azken finean, mundua zaindu behar dugu gure tokia delako eta gure ondorengoena izatea nahi dugulako.

    ErantzunEzabatu
  18. Nire ustez,ideiarik garrantsitzuena dela zabor plastikoa eragiten duten kaltea itsasoko ur ekosisteman.Animali askok gaixotzen dira plastikoaren ondorioz eta nire proposamena da norbaitek zerbait itsasoan botatzen badu izuna jarriko beharko liokete.

    ErantzunEzabatu
  19. Mohamed benetako testua2019(e)ko irailaren 19(a) (20:12)

    Nire ustez,irakurri dudan testu honetako ideiarik garrantsitzuena da,itsasoan ageri diren zabor plastikoak eta zabor horiek ozeanoari kutsatzen dietela.Itsasoko animali askok ari dira hiltzen eta gaixotzen ;baita ere,gizakiok arrain kutsatuak jatearen ondorioz.Arazo hau gainditzeko proposatzen dut,plastikoak ekoisteari uzteko eta beste soluzio bat arazo hau gainditzeko izango zen, norbaitek plastikoa leku ez-egokian botatzean izuna jarri beharko liokete.

    ErantzunEzabatu
  20. Irakurri dudan testutik, ideia garrantzitsuena plastikoak sortzen duen kaltea da. Argi dago zaborrarekin dugun kudeaketa ez dela batere egokia, izan ere, gaur egun dagoen kutsadura guk sortutakoa da.

    Kutsadura dela eta, hainbat arazo sortzen dira, klima aldaketa eta animalien espezieak pixkanaka-pixkanaka desagertzea, esaterako. Gure jarrera zein den ikusita eta sortzen ditugun arazoak zeintzuk diren jakinda, konponbideren bat aurkitzeko ordua heldu dela uste dut. Haietariko bat plastiko gutxiago erabiltzea izan daiteke, baita zaborra lurrera bota beharrean zakarrontzira botatzea ere.

    Hau egiten badugu, mundua garbiago eta hobeto zainduta egongo litzateke.

    ErantzunEzabatu
  21. Testuan azaltzen den ideia, oso arazo larria da eta guztiok gara horren errudunak. Gehienetan ez diogu ematen merezi duen inportantzia. Gure portaera ez badugu aldatzen Lurrarekin amaituko dugu. Hasi behar gara plastikoaren erabilera murrizten eta zaborra birsiklatzen. Plastikozko kontinente bat osatuko dugu, itsasoko animali guztiek hilko genituzke eta guzti hori buru pixka bat ez izateagatik. Arazo honetaz jakitunak gara eta ez badugu ezer egiten biziko gara erruduntasunarekin.

    ErantzunEzabatu

Iruzkin bakoitzaren azpian izena ipini