Atzo, zapping-a egiten ari nintzen bitartean, pelikula hau topatu nuen: La milla verde.
Ikusi duzue? Gustatu zitzaizuen?
Stephen King-en zalea naizenez gero, liburua argitaratu bezain laster, irakurri nuen eta beti bezala, pelikula ikusitakoan, liburu askoz hobea zela ondorioztatu nuen.
Ez dut ukatuko bai Tom Hanks-ek bai beste aktoreek ondo egin ez zutenik, primerako lana egin zutelako; hala ere, gehiago gozatu nuen liburuarekin.
Eta zuri...
Inoiz gertatu zaizu horrelakorik? Zein libururekin?Zein izan zen alderik handiena?
Batzuetan gertatu zaidana izan da, esate baterako, esaten dizunean pertsona batek , "Zelako pelikula ikusi dudan; A zer barregarria izan den!". Gero joaten zara zu pelikula ikustera eta zuretzat ez da hainbesterako izan. Zergatik gertatzen da hori? Bakoitza bere gustokoa dauka eta baita momentua arabera ere.
ErantzunEzabatuNormalean, dena kontatzen den liburu batean filma batera eramango balitz, laupabost ordu beharreskoak izango litzatekete. Hori oso saia da eta horregatik zuzendarien lana oso garrantzitsua ohi da. Nire ustez, hori da esberdintasuna zuzendari normala eta zuzendari bikain artean : Ordu eta erdiko filmetan gertatzen den liburu batean den-dena sartzea edo gutxienez, garrantzitsuena. Bajo Ulloa, Amenábar edo azken Clint Eastwood dira, nire ustez, adibideak.
ErantzunEzabatuAdos nago esan duzunarekin. Liburu batean gertatzen den guztia, ordu eta erdietan pelikula batean sartzea, oso zaila da eta.
Ezabatu