2016-09-29

Ongi etorri nire blogera!

Ongi etorri, ikasle horiek, nire blog honetara. Aste honetan aurkezpenak egin ditugu eta jada hasi gara elkar ezagutzen.

- Nola sentitu zara lehenengo klase egunean? Zergatik?
- Zein helbururekin etortzen zara eskolara?
- Egokiak iruditu zitzaizkizun lehenengo eguneko ariketak? Gustura sentitu zinen ezezagunekin mintzatzen?
...

3 iruzkin:

  1. Oso pozik klasetik atera nintzen, batez ere, zuri ulertu nizun. Nire helburua da ikastaroa gainditzea. Niri hitz egitea gehiegi gustatzen zait eta normalean oso urduri ipini arren, mintzatzen saiatzen naiz. Oso gustura sentitzen nintzen. Eskerrik asko galdetzeagatik. Bihar arte.

    ErantzunEzabatu
  2. Ni ere oso gustura egon nintzen. Hasieran, urduri nengoen, baina klasea dibertigarria iruditu zitzaidan. Gainera, ikaskideak jatorrak dira. Uste dut giroa ona edukiko dugula. Nire ustez, hori oso inportantea da hizkuntz bat ikasteko. Datorren asteartean elkar ikusiko dugu. Bloga gustatzen zait. Eskerrik asko egiteagatik.

    ErantzunEzabatu
  3. Lehenengo astea izan ez arren, hasieran garenez, iritzia emango dut. Urduri bai,jakina! erdi ordu pasa arte, eta batik bat, zu pixka bat nola zinen ezagutu arte, denok ixilik egon ginen....poliki-poliki lotsa edo beldurra galdu genuen eta azkenenan klase ona izan zen. Ondo sentitu nintzen zurekin eta klasekoekin.
    Aurten espero dudana da ikastaroa gainditzea ,(H.E.O tik ez botatzeko)eta horretarako, idazlanak egitea irakatsi diezadazun.

    ErantzunEzabatu

Iruzkin bakoitzaren azpian izena ipini