2017-01-31

Mendizaleentzako laguntza

Eta mendian istripu bat-edo edukiko bagenu, nork lagunduko liguke?
Laguntza jasotzeko federatuta egotea ezinbestekoa da?
Inoiz gertatu zaizu istripurik?
Zer aholku jarraitu beharko genituzke mendian istripurik ez izateko?

2017-01-30

Sare sozialen arriskuak

Leiho zabala den Internetek aukera onak zein txarrak luzatzen dizkigu: Txikitako jendea topatu, harreman berriak egin...baita jendea mehatxatu, iraindu...ere. Hauxe da Internet.

Pasa den astean, zoritxarrez, hainbat iruzkin desegoki irakurri ahal izan genituen Bimba Boseren heriotzaren inguruan.

Zer deritzozu?
Legerik egin beharko litzateke gai honetaz?
Zer proposatuko zenuke??
Nola konpon liteke arazo hau?


2017-01-24

Animalien eskubideak

http://www.argia.eus/albistea/ez-da-zezenketarik-izango-2017ko-gasteizko-jaietan

Goiko loturan, zezenketei buruzko Gasteizko Udalaren erabakia irakur dezakezue.

- Zer iruditzen zaizu erabaki hau?

2017-01-23

Mundu zabaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaala

Mundu zabal honetara eroaten gaituenak Internet du izena. Duela urte batzuk sortutako sare hau ezinbestekoa bihurtu da gure bizitzan.

-Zuk asko ala gutxi erabiltzen duzu?
-Zertarako erabiltzen duzu, batez ere?
-Ba al daukagu Internetekiko erabilera onik?



-Noraino iritsi gaitezke Interneteko  plataforma honekin? Hau da, zein izango dira Internetek, epe laburrean, luzatuko dizkigun aukerak?



Trumpen kontrako agerraldiak

Pasa den asteburuan, AEBetako presidentearen kontrako agerraldi asko ikusi ahal izan genuen.
Aktoreak, abeslariak...baina batez ere, herri xumea irten zen kalera, duela gutxi aukeraturiko presidentearen kontrako jarrera azaltzeko.
Zer uste duzu?
Zer dela eta gertatu da hau?
Jendea hain kontra bazegoen, nola atera da presidente?

2017-01-19

Zarataren hotsa

h
ttp://www.berria.eus/paperekoa/1854/030/001/2015-10-14/jarrera_kontua_da_dena.htm

Goiko loturan zaratari buruzko artikulu bat irakur dezakezu.
- Zein da gehien molestatzen zaituen zarata?
- Zuk zarata asko sortzen duzu?
- Gure hiriak ba al dira zaratatsuak?



Hona hemen hainbat esaera zahar zaratari buruz. Jakingo zenuke esanahia azaltzen?

"Zarata asko ta euri gutxi", "Aberatsak zarata asko".

                                                    


2017-01-18

Hoooooootza

Badirudi abisu horian gaudela hotzagatik.
Hainbeste hotz egiten duela uste duzu?
Eskertzekoak dira Eusko Jaurlaritzak horrelako abisuak ematea? Kasu egiten diegu?

Danborrada

Zer ospatuko da, etzi, Donostian? Nondik dator ohitura hau? Zer dio abestiak? Inoiz egon zara festa honetan?

2017-01-16

Hona hemen...GRIPEA

Euskal Herrian omen dago. Inoiz baino gogorragoa omen da. Ospitaleak jendez beteta daude.

Zer uste duzu? Azkarregi jotzen dugula ospitaleetara, anbulategitik pasatu gabe?
Ezagutzen duzu aurtengo gripe-kasurik?
Zure kasuan txertoa jartzea lagungarria delakoan zaude?

http://www.deia.com/2016/10/14/sociedad/euskadi/gripearen-aurkako-txertaketa-kanpaina-datorren-astelehenean-hasiko-da

Iritziak ematen ikasi

http://euskaljakintza.com/argudio-testua-idazten-1/

Goiko loturan, gure iritzia emateko orduan zein diren pausuak eta esamolde eta adibideak... aurkituko dituzu.

Gainbegiratu eta saiatu erabilzten hurrengo iritzi-testuetan.

Animo!!

2017-01-12

Birziklatzeko beste modu bat



Hona hemen  Gasteizko udalak eskeintzen duen zerbitzu berezia
http://reutilizagune.escor.es/index-eu.php

Ezagutzen zenuen?
Erabili duzu inoiz?
Zer iruditzen zaizu?

Ohitura ekologikoak

Zein dira zure ohitura ekologikoak?
Birziklatzen duzu? Zer? Nola?

Neurri hauek eraginkorrak direla uste duzu?
Europako beste lekuetan zer egiten dute?

2017-01-10

Aktore baten aldarrikapena

Aurreko egunean, Sari famatu batzuk banandu ziren eta saritutako aktore batek bideoan ikusiko duzuna esan zuen. Ezagutzen duzu aktore hau? Gustuko duzu? Zer deritzozu, bere salaketa egiteko, plataforma hau erabiltzearena?

Olatu izoztuak

Ikusi al duzu inoiz honelakorik? Zer iruditzaen zaizu? Non dago Baikal lakua? Zer gertatzen zaio?

Hona hemen 2017ko KORRIKAren ibilbidea

Ondorengo mapatxoan ikus dezakezu nondik pasatuko den aurtengo  KORRIKA.

Nola erabakitzen dute nondik pasatuko den?
Korrika egiteko asmorik duzu?
Uste duzu ekintza hau baliogarria izan daitekeela Euskara bultzatzeko?