2014-04-16

Shi Cheng


Shi Cheng-go hiria.

Non dago?
Zergatik da berezia?
Zer esan nahi du bere izenak erderaz?
Zein dinastiak sortu zuen?
Noiz?

Ilargi-eklipsea


Gaur gauean, batzuk lo egiten genuen bitartean, ilargi-eklipse bat egon da baina...
Esango zenidake zer den ilargi-eklipse bat?
Zenbat elementu dira beharrezkoak eklipse bat gertatzeko?
Zein alde dago ilargi eta eguzki-eklipse baten artean?

Izarrak


Zer dago Atacamako ALMAn?
Zergatik da garrantzitsua leku hau?
Nork sortu zuen?

lotan nago, begiak itxita


Inoiz pentsatu duzu nola egiten duten lo hainbat animaliak? Guztiok dakigu txakurrek eta katuek etzaten direla, txoriek ez baina izurdeek? nola egingo dute?
Hona hemen azalpena emango dizun lotura:
http://www.muyinteresante.es/rcs/pyr/2522/imagenes/delfines-2.jpg

plisti-plasta...


Oraingo asmakizunerako, lurralde hotzenetan bizi ohi den animalia bat ekarri dizuet; beraz, jada,lehenengo pista eman dizuet.

Itsas-hegaztiak diren arren, ez dute hegan egiten. Lehenengo aldiz animalia hauek ikusi zituena Vasco de Gama izan zen. Berak "pajaros bobo" izena ipini zien. Urte batzuk beranduago, Britaniarrek topatu zituztenean orain duten izena ipini zieten. Galeseko hizkuntzan: buru+zuriak.
Zein animaliaz ari naiz?

Etxean bakarrikkkkkk

Txakurrak dauzkagunok askotan pentsatzen dugu zer egiten duten gure laguntxoek etxetik alde egiten dugunean. Hona hemen, bideo bat non ikusiko duzuen txakur batzuen jarrerra. ">

2014-04-15

Aste Santua



Egun hauetan, munduko leku askotan Aste Santua ospatzen da . Aste Santua, lekuaren arabera, modu batean edo bestean ospatzen da.

baina...nola ospatzen da zure herrian edo zure inguruan?



Ume-esklabotzaren kontrako eguna


Apirilaren 16an, bihar, ume-esklabotzaren kontrako eguna da. Oraindik badaude, munduan, hainbat leku non umeak lan egiteko erabiltzen diren.

Zein herrialdetan ematen da eskolabotzaren tasarik altuena?
Zein da ume-esklabotzaren definizioa?

Nor naizzzzz??



"Si quieres cambiar el mundo, cámbiate a ti mismo",
"Ojo por ojo y el mundo acabará ciego".

Nork esan zituen esaldi hauek?
Zergatik da ezaguna pertsona hau?
Nola hil zen? Zergatik?

Itzul ditzakezu goiko esaldiak?

Nor naizzzz ??


Ezkerreko pertsona hau oso erlazionatuta dago psikologiarekin.
1939ko irailaren 23an hil zen psikoanalista hau neurologo austriarra izan zen.

Nor da?
Zer da psikologia ? eta psikoanalisia? eta neurologia?

Nork esan zuen...


"Probablemente se ha hecho más daño a la tierra en el siglo XX que en toda la historia anterior de la humanidad".

Nork esan zuen?
Zein zen bere lanbidea?
Itzuliko zenuke bere esaldia euskarara?

Pablo Neruda

2014-04-14

El indomable Will Hunting


Irakasleok  askotan esaten duguna: "Nahi baduzu, lor dezakezu, zuk nahi ezean..."

Bikain Matt Damon and Robin Williams Handia.

2014-04-11

and the oscar goes to...


Aktore hau gazte-gaztetatik hasi zen pelikulak egiten.

Amerikarra da. Aita ingerieria eta ama irakaslea zituen.
Hiru aldiz egon da ezkonduta eta momentu honetan, banaduta dago.

Egiten ari den azken filmak akziozkoak dira non batzuetan, eskena arriskutsuak egiten dituen.


Cienciologia elizako partaide nagusietako bat da eta ez du inoiz Oscarrik irabazi.Bere filma birekin urrezko bi puxika lortu zituen: Nacido el 4 de julio eta Jerry Maguire.

Nortaz ari naiz?

la la la


Ezkerreko argazkian dagoen abeslari oriotarrari, euskal bardoa deitu izan zaio beti.
Lehen esan bezala, Orion ( gipuzkoan) jaio zen 1942ko urtarrilaren 6an.
Berez, arotza da nahiz eta ezaguna izan abeslaria izateagatik.

Bere abestirik ezagunenak Bizkaia maite, Baldorba, Zenbat gera...




Nortaz ari naiz?
Zein talderekin hasi zen muisikan?
Zein izen dauka argitaratu zuen lehenengo diskak? eta zein urtetan egin zuen?

Zein da jauregi hau?

Ikusi ditudan gaztelu edota jauregi guztietatik...zoragarriena!!

Portugalen dago, Lisboatik hurbil. Sintran, hain zuzen ere.
XIX. mendean Portugaleko errege-familia han bizi izan zen.
Uneskon Gizakien hondare bihurtu zuen 1995ean.
  
Zein jauregi da?
Nork agindu zuen eraikitzeko?
Zein urtetan?

Ikusi al duzu?

Ezkerreko argazkian ikusten duzunez, film honetako protagonista nagusia Jonnhy Deep da.
Misteriozko filma bat da non ikus dezakegun hileka batzuk gertatzen direla inork ulertzen ez dituenak.
Hilketa hauek guztiak argi ditzan, Jonnhy Deep polizia kontratattzen dute.
Zein filmez ari naiz?

Ikusi al duzu pelikula hau?


Oraingo asmakizunean film batez arituko naiz.
Film hau 2009an egin zuten, nahiz eta 2154.urtean kokatuta egon.
Ekintza Polifemo planetaren ilargi batean kokatzen da, Pandoran, hain zuzen ere.
Irudizko planeta honetan bertako arraza gizakiekin borrokan dago.
Jake Sully pronagonista nagusia da, elbarri dagoen marine bat.
Zein pelikulaz ari naiz?

Hegazti erregea


Asmakizun honetan hegazti batez arituko naiz. Gure inguruan bizi den hegazti batez, hain zuzen ere.
Antartidan izan ezik, hegazti mota hau topa dezakegu mnduko edozein lekutan.
Moko handia eta zorrotza dute.
Atzaparrak ere oso indartsu eta zorrotzak dira bere janaria hil eta zatitzeko.
Hegazti mota hau, herrialde askotan, poterea eta nagusitasuna adierazteko erabilia izan da eta erabiltzen da, esaterako, Arabian, gaur egun.

Zein hegaztiz ari naiz?

Maiteminduen tenplua


Agra hirian dago, Indian, hain zuzen ere.
Enperadore batek enkargatu zuen bere emazte gogokoenari oparitzeko( bere alaba baten erditzean hil zenari).
Bere itxuragatik munduko lekurik ederreetenetako bat da.
Nork enkargatu zuen?
Nori oparitzeko?
Zein dira biltzen dituen arkitektura ezberdinak?
Zenbat urte behar izan ziren eraikitzeko?

Monastegi bereziak


Argazkian ikus dezakezunez, monastegi hauek arroka gainean eraiki zituzten.Beren jatorrizko hizkuntzan beren izenak hori esan nahi du:"zeruan zintzilikatutako monastegiak"
Grezian daude,Uneskok,1988an  Humanitatearen hondare bihurtu zituen.
600 metrotan daude eginda eta XIV. mendetik daude eraikita.
Zein da beren izena?

Non nago?


Gaurko asmakizunerako, irla bat ekarri dizuet.Irla hau Mediterraneoan dago eta artxipielago batean kokatzen da Italiako hegoaldean.
Badirudi bere izena grekeratik datorrela.Grekerako "ezti" hitzetik;beharbada, erleek irla honetan ekoizten duten ezti gozoagatik.
Bi hizkuntza ofial ditu: Ingelera eta Maltera. Bere hiriburua, argazkian ikus dezakezuna, La Valeta.
Zein irlaz ari naiz?


2014-04-09

Nor ote da?


"Con diez cañones por banda, viento en popa, a toda vela, no corta el mar, sino vuela un velero bergantín..."

Nola deitzen da obra hau?
Nork idatzi zuen ?
Nongoa zen?

Eguzki-sistema


Gezurra badirudi ere, duela gutxi, beste bi planeta topatu dira eguzki sisteman.
Zeintzuk dira?
eta non daude kokatuta?

Etxe-orratzak


Hona hemen munduko eraikin handienak. Zer deritzezu?

Azala gazte mantentzeko


Guztiok dakigu jaten duguna garela. Elikagai ezberdinek nutriente ezberdinak ematen dizkigute.Batzuk oso onak dira burmuinerako, beste batzuk gaixotasunak saihesteko...eta gaurkoak...aproposenak azala gazte mantentzeko; esaterako,ziazerbak.
Zeintzuk dira besteak?

Darwin-wn teoria


Argazki hau ikusita, zer datorkizu burura?
Nor izan daiteke izaki hau?
Zein da artikulu honek gehitu duen informazioa?

http://www.muyinteresante.es/ciencia/articulo/homo-erectus-usaba-palillos-para-la-higiene-dental-411397030578 

2014-04-07

Txokolatea


Marroi iluna, gozo-gozoa, ontzetan, deseginda katilu batean, txurroekin, bonboietan...
Nori ez zaio txokolatea gustatzen? Argi dago, elikagai honek ospe handia dauka; horrexegatik gaur, hainbat berezitasun bilatuko ditugu:
Hona hemen batzuk:
1) Kakaondoa Mayek VII. urtea baino lehenago eraman zuten Mexikora.
2) Depresioari aurre egiteko oso aproposa da.

Zebren marrak



Inoiz pentsatu duzu  zebrek zergatik dauzkaten marrak?
Hipotesi batzuk zeuden, zeintzuk?
eta zein da azkenean topatu duten arra

http://www.muyinteresante.es/naturaleza/preguntas-respuestas/que-funcion-cumplen-las-rayas-de-las-cebras-431396443320

Gizakiaren lagunik onena



Gizakiaren animaliarik onena dela diote, baina...
Zenbat hitz uler diezagukete?
Gai dira arazoak konpontzeko?





http://www.muyinteresante.es/ciencia/preguntas-respuestas/icuantas-palabras-humanas-entienden-los-perros

2014-04-04

Animaliak ospitaleetan


"Animaliek ospitaleak eta zahar-egoitzak leku humanoagoak bihurtzen dituzte".
Nork esan zuen esaldi hau?
Zein animalia erabiltzen dira ospitaleetan?
Zer uste duzu?

2014-04-02

Ez-ohiko gaixotasunak



Zein da ez-ohiko gaixotasunen definizioa?
Zenbat daude, gaur egun?
Zeintzuk dira euren izen batzuk?
Ba al dauka medikuntzak eurentzako sendabiderik?



Zein da euren arteko harremana?

Katuak
Richelieu


Zei harremanek lotzen ditu azgazkietako pertsonaiak?

Zein animaliaz ari naiz?


Animalia honetaz esaten da gaitasun itzela daukala ezkutatzeko; hau da, inguruarekin mimetizatzeko.Gai omen da beste 15 animalia fisikoki baita euren jarrerak imitatzeko. Hau egiteko kolorea aldatzen du eta bere gorputzaren malgutasunaz baliatzen da.

1998an topatu zuten lehenengo alea eta galiziarrei asko gustatzen zaie pimentoiarekin. Zein animaliaz ari naiz?