2014-03-31

Informazio bila


Asmakizun honetarako izen bat baino ez dizut emango: Wang hartz artikoa.
Non bizi da?
Zer gertatu zaio?
Zergatik bihurtu da ospetsua?

2014-03-30

Zer da?

https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=4B0hGyKV9qs

Oraingoan, ematen ez badu ere, zuhaitz bat ekarri dizuet. Bai, ezkerreko argazkian dagoena, zuhaitz bat da: Singing tree, baina... non dago? nork asmatu zuen? Zein berezitasun dauka?

Goiko loturan bideo bat daukazu informazioa gehituko dizuna




Nor da?



Gaur, martxoak 30, margolari honen urtebetetzea da. Margolari hau oso ezaguna da. Bere arte-lanik ezagunena "Ekiloreak" dira ( ezkerreko argazkian). Herbeeretan jaio zen eta 900 koadro margotu zituen bere bizitza osoan.

Euskal Herrian badaukagu musika talde bat bere izena daramana. Bere izena baita bere gorputzaren atal bat ere.

Zein da?

Ea asmatzen duzun!



Oraingoan artxipialago batez ari naiz. Etxetik nahiko hurbil daukagu. Artxipielago hau osatzen duten 9 irlak berde-berdeak dira eta Atlantikoan daude. Lisboatik, 1500 kilometrotara.
Diego de Silvesek aurkitu zituen eta euren jaioterria bolkanikoa da.

Zein da artxipielago hau?

Ea asmatzen duzun!


Amerikan dago, Arizonako iparraldean.
Roosevelt asko ezagutrazi zuen eta askotan joaten zen lintzean ehizatzera.
Estatu Batuetako parke natural garrantzitsuenetariko bat da.
Colorado ibaia da argazkiko paisaia sortu duena.

Zein da leku zoragarri hau?

2014-03-28

Eltxoak

Guztiok dakigu azkazkiko animaliak zein izen duen ezta?: Eltxoa.
Animalia hauek gure odoletik bizi dira, baina zein da arrazoia pertsona batzuek beste batzuek baino ziztada gehiago jasotzeko?

http://estaticos.muyinteresante.es/rcs/articles/1080/thumb/mosquito-dedo-p_thumb_d.jpg

Zein leku da?


Herrialde hau natura-paradisu bat da.
Ertamerikan dago.
Jaguarrak, dortokak eta kolore bizietako hegazkiak elkarrekin bizi dira.
Herrialde honen alde batean Pazifikoa dago eta bestean Caribe itsasoa.
San Josetik 40 minutura Braulio Carrilloren parke nazionala dago.
Bere hiriburua San Jose da.

Zein lurraldez ari naiz?

Zein eleberri da?


Literatura obra da. Oso ezaguna. Bere egilea 1564an jaio zen Britania Handian.Obra honetan, protagonista nagusi bi daude: neska bat eta mutil bat.
Bi protagonistak, amaieran , hiltzen dira; horrexegatik, obra hau tragedia bat da.

Hurrengo esaldia obra honetakoa da:
"¿Sabía yo lo que es amor?.Ojos, jurad que no. Porque  nunca había visto una belleza así"

Zein da bere izenburua? eta bere egilea?

2014-03-27

Musikari baten asmakizuna

1827ko martxoaren 27an hil zen musika munduak, zorionez, euki duen musikari handienetako bat. Ondoren, hiru pista emango dizkizut asma dezazun:

a) Zortzi urte baino ez zituenean bere 1. kontzertua eman zuen.
b) Bere obrarik garrantzitsuenetariko batzuk hauxek dira:
 " Alaitasunarentzako himnoa" eta "9. sinfonia"
d) Gaixotasun batengatik gor geratu zen; hala ere, konposatzen jarraitu zuen.

Nor da?

Zeelanda Berriko parke naturalak


Zeelanda Berriko parke natural bat da baina zein? eta nola sailkatu zuen Uneskok, zergatik?




Eta eskuineko aragazkian ere beste parke natural bat Zeelanda Berrikoa, esango zenidake bere izena? eta zein motatako mendiak dira argazkian ikus daitezkeenak? Zein da euren izena?



2014-03-24

Laku sakratua


Irudian daukazuna lekutan dago: Yamdrok lakua, esango zenidake non dagoen eta norentzat den laku sakratua?

Animaliak bezain zibilizatua

"Animaliak bezain zibilizatua izan nahiko nuke!". Bideo gordina da, zoritxarrez, naturan gizakiaren eragina erakusten digulako.

https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=vySeEyEJLbQ

Mendien arteko zubia


Argazkian ikusten duzun ZUBIA, gezurretakoa badirudi ere, benetakoa da. Bere izena Via Ferrataren zubia da, baina esango zenidake non dagoen? eta nork erabiltzen duen?

Tuberkulosia

Gaur, martxoak 24, Tuberkulosiaren eguna ospatzen da. Gaixotasun hau urteetan ez da gure herrialdean eman. Erradikatuta omen zegoen. Dena den, gaurko inmigrazioarekin berriro agertu da atzerritarrek ekarria, baina ba al dakizu zein diren gaixotasun honen sintomak? eta zein ospitale izan da aditua gaixotasun hau sendatzeko?

Espezia bat


Gaurko asmakizuna espezie bat da. espezie hau aldamenean duzun argazkiko loretik ateratzen da. Bere kolorea horia da eta bai jateko bai gorputzean igurzteko erabiltzen da.
Bere jatorria Polinesia da eta oso espezie osasuntsua dela esaten da, minbiziaren kontra borrokatzeko erabiltzen baita. Zein da?

2014-03-23

Down sindromearen eguna



Pasa den ostiralean, martxoak 21, Down sindromearen eguna ospatu zen baina....zer dakizu sindrome honetaz?

Olerkigintzaren eguna

Ostiralean, martxoak 21, Olerkigintzaren eguna ospatu zen. Esango al didazu nork idatzi zuen hurrengo olerkia?

Lo Que Necesito de Ti

No sabes cómo necesito tu voz;
necesito tus miradas
aquellas palabras que siempre me llenaban,
necesito tu paz interior;
necesito la luz de tus labios
! Ya no puedo... seguir así !
...Ya... No puedo
mi mente no quiere pensar
no puede pensar nada más que en ti.
Necesito la flor de tus manos
aquella paciencia de todos tus actos
con aquella justicia que me inspiras
para lo que siempre fue mi espina
mi fuente de vida se ha secado
con la fuerza del olvido...
me estoy quemando;
aquello que necesito ya lo he encontrado
pero aún !Te sigo extrañando!

Medusak


Guztiok dakigu Kantauri itsasoan medusa gutxi egoten dela, gehienetan animalia hauek ur beroetan bizi direlako. Mediterraneo edo urrunago dauden itsaso beroetara bagoaz, argi eduki behar dugu uretan medusak topa ditzakegula eta zoritxarrez, ukitzen baditugu, itzelezko azkura edukiko dugula, baina ba al zenekien badagoela laku bat medusaz beteta dagoena eta....bere izena:Medusen lakua da. Ea zer informazio topatzen duzun!

Gozozaleentzat


Gozozalea baldin bazara, mendi hauek gustatuko zaizkizu: Txokolatezko mendiak dira, baina...non daude? eta zein da beren berezitasuna?

Animalia ezkutua


Argazki honetan animalia bat dago, ikusten duzu? Bere izen zientifikoa hurrengo da: Epicadus Heterogaster.
Ikusten duzu?

Argazki misteriotsua



Ba al dakizu zer ezkutatzen duen argazki honek?

Leku-asmakizuna


Argazki hau zuek asmatuko duzuen irlan hartu izan da. Irla eta estatu honen banderak hiru kolore dauzka:Horia, berdea eta beltza.
Argazkian iksten den bezala eguraldia ona izaten da Espainiarena eta Britainia Handiarena izan zen 1962 arte. Urte horretan independentzia lortu zuen.
Bere hiriburua Kingston da. Zein estatuz ari gara?

2014-03-19

Izarrak

Ba al dakizu zer den? Pista bat emango dizut: Antennae Galaxian dago.
Zer da?

Animalia-asmakizuna

 Ea asmatzen duzun zein animaliaz ari naizen!! Hona hemen pistak:
1) Bere izenak, txinatarrez, artz-katu handia esan nahi du.
2)Ugaztuna eta haragijalea da.
3) Desagerpen-arriskuan dago.Munduan, aske,  1600 ale daude. Kautiberioan 188.
4) Bere bazkariaren %99 banbua da.
5) Bere koloreak beltza eta zuria dira.
6) WWWF-ren sinboloa da.                                                            Zein animaliaz ari naiz?


Leku-asmakizuna


Oraingoan joko bat proposatuko dizuet: Argazkietako lekua asmatu behar duzue nik emandako datu batzuekin:
1) Leku hau Europan dago.
2) Ikusten denez, lurralde honen zati batek kostaldera ematen du, Mediterraneora, zehatz-mehatz.
3)  Kuna da hango biztanleek erabiltzen duten dirua.
               4) Bere hiriburua  Zagreb da.
               5)Parke natural zoragarri bat dauka, ezkerreko
                  argazkian ikus dezakezuna: Plitviceko lakuen
                  parke naturala.

                Zein leku da?

2014-03-17

Tigre-hirukiak

Arraroa bada ere, tigre eme batek 3 kume erditu ditu batera; hau da, hirukiak baina...
ba al dakizu non gertatu den?
bizi al zen ama libre edo ez?
Ondo al daude kumeak?

Ez-jakintasuna


"Todos somos muy ignorantes. Lo que ocurre es que todos no ignoramos las mismas cosas."

Nork esan zuen esaldi hau?
Zergatik da ezaguna pertson hau?
Itzuliko zenidake euskarara?

Patricio deuna


Gaur Patricio deunaren eguna da baina...
ba al dakizu zeren santua den?
eta batez ere, non ospatzen da San Patrick?

2014-03-14

Leiho-garbitzaile bereziak


Zer egiten dute leiho-garbitzaile hauek mozorrotuta?

Tximistak



Badago munduan leku bat non, apiriletik azarora, fenomeno atmosferiko berezi bat ematen den: Catacumboko tximistak.
baina... ba al dakizu zertan oinarritzen den fenomeno hau? eta zehatz-mehatz zein lekutan gertatzen da?
eta...zein zerikusi dauka Guiness sariak istorio honekin?

Dutxa???? Ezzzzz

Guztiok dakigu badagoela animalia bat ura gorrotatzen duena. Animalia honen garbitasuna mantentzeko nahikoa omen da bere mingainarekin, hala ere, noizbehinka dutxatik pasatu behar du.Hona hemen argazki barregarri batzuk

8 abizen euskaldun



Asteburu honetan "euskaldunei" buruzko filma bat estreinatuko da:"Ocho apellidos vascos"
baina...ba al dakizu zeri buruzkoa den? Nortzuk dira aktoreak? Non grabatu da?

laguntzeko animaliak

Hainbat dira pertsonei laguntzen dieten animaliak. Eta ez bakarrik konpainia emoten, baizik eta egunerokoan parte harzten. Esaterako, txakurrak....baina ba al dakizu nola laguntzen dieten txakurrek, adibidez, itsuei? eta zein da arrazarik aproposena lan hauetarako? eta nola irakasten zaie?

Animalia handiiiiiiena


Zein da, zure ustez, munduko animaliarik handiena?
Zein kontinentetan bizi da?
Zenbat pisa dezake?
Zenbat denbora irauten du bere haurdunaldiak?

2014-03-12

Ipuinak mugikorretarako propio eginak

Badaude euskal bi pertsona, bata idazlea eta bestea komikilaria, mugikorretarako propio ipuinak egin dituztenak.Ipuin bilduma:"Lehoiak ametsetan". Zeintzu dira egileak?

First kiss


Ba al dakizu zein den You tuben,aurten, gehien ikusi den bideoa? zergatik izango da ikusiena?

2014-03-07

Erditzeak

Azken bolada honetan intseminazio-teknikei esker hainbat erditze bikoitza eta hirukoitza ikusten dira.
Baina... ba al dakizu zenbat ume jaio den, askoz jota, erditze batean?

EZ FIDATU ARGAZKIAREKIN !!

Argazkigintza

Badaude munduan hiru leku, argazki gehienak jasotzen dituztenak. Zeintzuk dira?

Lurperatzeko modu berezia

Estatu Batuar bat, hil eta gero, enbaltsamatu eta bere Harley Davidsonekin lurperatua izan da.
Zer uste duzu?


Aitaren eguna

Ba al zenekien aitaren eguna munduan bost data ezberdinetan ospatzen dela?
Jakingo zenuke estaen zeintzuk diren?

2014-03-02

Marrazki bizidunak

Sarrera honetan nire haurtzaroko marrazki bizidunak ipiniko ditut, ezagutzen dituzu?