2014-02-21

Euskaldunontzako umorea

Euskaldunontzako umorea euskaldunek egiten dutenean, normalean asmatzen dute.
Zer uste duzu?
Ba al daukagu euskaldunok barre egiteko gogorik?
Eta ba al daukagu geure buruaz barre egiteko gogorik?

2014-02-18

Kutsidazu bidea,Ixabel

Kutsidazu bidea Ixabel

Iraupena: 97 min.
Urtea: 2006
Generoa: Komedia
Kalifikazioa: 7 urtetik gorakoentzat
 
Laburpena:
Juan Martin euskaldun berri donostiarrak baserri giroan euskara ikasteari ekingo dio uztailaren erdialdean. Hiria utzi eta Asteasuko Irarreta baserrian Juan Luis eta Ixabel izango ditu zain, euskaltegiko ikasgaiak osatu eta herriko hizkera ondo menderatzen laguntzeko. Duela hamar urte Joxan Sagastizabalek idatzitako eleberriaren moldaketa da filma. Antzerkitik igaro ondoren, zinemara egin du salto istorio arrakastatsuak.

Osakidetza

 

Osakidetzak datu base bat sortuko du non paziente bakoitzaren hizuntza-lehentasuna agertuko den.

Zer iruditzen zaizu neurri hau?

 

Ordesa


Ezagutu ditudan leku guztietatik, Ordesa da Naturaren handitasuna erakutsi didan leku bakarra. Hango mendiek gure txikitasuna adierazten digute. Ikusmirak....zoragarriak !!

Ezagutzen duzu leku hau?
Non dago?
Parke nazionala izateak zer berezitasun ematen dio?



Larrungo trena


Aurtengo ekainean Larrungo trenak 90 urte beteko ditu, ...

Ba al dakizu non dagoen tren hau?
eta...nondik nora doan?
eta...zein berezitasun daukan?

2014-02-17

Umeen izenak


Atzo irakurri nun azkene bolada honetan, gurasoek beren seme-alabentzat hurrengo izenak aukeratzen ari direla: Twitter, Facebook, Twenty...

Eta Euskal Herrian, ba al dakizu zein diren gehien erabiltzen diren izenak?

2014-02-14

Elkartasun rallya


"Elkartasun rallya". Bi hitz hauek zer harreman daukate?
Zein rally mota da hau?
Non egingo da?

Diane Fossey


 Diane Fosseyk zeri eskeini zion bere bizitza?
Zer dela eta agertzen da argazki hauetan guztietan gorilaz inguratuta?Hau da, zein izan zen bere lan-proiektua?

Bizenta Mogel


Euskal literaturarako beste emakume ospetsu bat: Bizenta Mogel.

Ezagutzen duzu?
Jakingo zenuke emakume honi buruzko informazioa bilatzen?

2014-02-13

Balendin deuna




Otsailak 14, Balendin deunaren eguna, baina...

Zergatik da Santu hau maiteminduen santua?
Behar al dute maiteminduek egun berezi bat?
Nola ospatzen du jendeak? Corte Inglesera joanez???
Zerbait oparitu behar izango bazenu, zer oparituko zenuke? Zerbait materiala...?

Euskal Herriko Inauteriak


Inauteriei buruzko aurkezpen digilatak, 4. mailako ikasleek egindakoak.ZZZZZZZORAGARRIAK  :)

Mundakakoak:

https://docs.google.com/presentation/d/1XD3ZERA0kHv7x4JZfAg5AZ7g-clXr_PBlGs3Qx6iu7w/edit?usp=sharing

Lantzekoak:
 https://docs.google.com/presentation/d/11etSnUAUZj1unNvwqsTO7wdLY_qg-i8zQpinHn9tdYA/edit?usp=sharing
  • Unanuakoak:

https://docs.google.com/presentation/d/1PflG3SkFZasIwiAMfKixI7DPdlKmMqQoWjmLR3GBC0o/edit?usp=sharing
  • Lantzekoak:
https://docs.google.com/presentation/d/11etSnUAUZj1unNvwqsTO7wdLY_qg-i8zQpinHn9tdYA/edit?usp=sharing

2014-02-12

Albreteko Joana



Euskal hizkuntza eta kulturarentzat oso garrantzitsua izan zen Albreteko Joana erregina, baina...

Nongo erregina izan zen?
Zer dela eta izan zen garrantzitsua euskararako?

Clara Campoamor



Gaur ospatzen da Clara Campoamorren jaiotzaren 126 urteurrena, baina...

Nor izan zen?
Zer egin zuen hain ospetsua izateko?

2014-02-10

Birziklapena




Bizkaiko udalerri batean, Sopelan, hain zuzen ere,  norberaren tupperraren erabilera bultzatzen ari dira bai haragia bai arraina erosteko.

Zein da ekintza honen helburua?
Nola lortuko du Sopelako udalak jendea parte hartzea?
Ba al dago beste lekurik non ekintza berbera egiten duten?

San Blasak

Otsailaren 3an, ez genuen klaserik izan gure institutuan. San Blasak ospatu omen genituen.

Esango zenidake nor zen Blas?
Noren saindua da?

Crazy



Azken egun hauetan, tutoretzan, Crazy pelikula frantsesa ikusten ari gara.

Zure ustez, zein da pelikula honen gai nagusia?
Uste duzu zure adinerako aproposa dela?
Zein beste gai proposatuko zenuke tutorertzarako?

Ablazioa



Badaude munduan ohitura asko eta batzuk emakumeen sexuaren erlazionatuta daude. Gogorrena ABLAZIOA da.

Ba al dakizu zer den?
Zer iritzi duzu honetaz?






 http://www.argia.com/albistea/ablazioa-tortura-ala-kultura

Neguko joko olinpikoak



Neguko joko olinpikoak ospatzen ari dira...
Ba al dakizu non?
eta... ba al dakizu zein diren joko olinpiko hauetako kirolak?


2014-02-09

Euskararen egoera

Aspaldi honetan euskara hizkuntza gutxitua dela gero eta gehiago entzuten da, baina...

Zuk zer dakizu gure hizkuntzaren egoeraz?
Uste duzu galtzeko arriskuan dagoela?
Zein dira munduko hizkuntzarik erabilienak?
Nola lortzen da hizkuntza bat bizirik irautea?

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1736062/bideoa-tribuaren-berbak-saioa-asteazkenean-etb1en-kike-amonarriz/

Athletic-en abestia

Ba al dakite Bilbotarrek Athletic-en abestia? Kike Amonarriz baieztatzera joan da.

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1969776/bideoa-bilbotarrak-athleticen-himnoa-abesten--bertan-bilbo/


  Bada...Bilbotarrek ez badakite, ikusi hau!! Congoko ume batzuek, kamiseta baten truke eta euskara jakin gabe, ze ondo egiten daben. Ikasteko gogua edota eskertuta dauden seinale? Zer uste duzu?

2014-02-07

Himalaya

«Himalaia ez da gurea, denona da, denok osatzen dugu Himalaia». Hauexek izan ziren Mingma Sherparen hitzak.

Egun hauetan gurean dago EITB-k gonbidatuta baina...
ba al dakizu zer den Sherrpa bat?

ba al dakizu zer esan nahi duen "sherpa" hitzak?

eta azkenik, ba al dakizu zergatik izan den                                                                                                     gonbidatua Euskal Herrira?

Lapurdiko zoritxarra


Ba al dakizue zer gertatu den Lapurdin argazkiko itsasontziarekin? Hauek, otsailak 6, atzoko argazkiak dira.

Udaberrian?


Atzo, Bilbon, 22 º. Udaberria aurreratu zaigu?

2014-02-06

Euskal kirolak


Pasa den igandean, Bilboko itsasadarrean, neskak ikusi nituen arraunean. Ez da arrunta, ez, hainbat kiroletan neskak ikustea eta txalupa gainean arraunean ikusteak alaitu ninduen.

Euskaldunon kirolak oso gogorrak izan dira beti eta honek estereotipo batekin lotzen du: gizonekin.

Ezagutzen al duzu gure antzinako beste kirol bat non neskek lekua hartu duten?

Euskal Herriko txokoak

 Askotan ez gara konturatzen zorte handia daukagula bizi garen lurraldearekin. EUSKAL HERRIAk paisaia eder asko oparitzen dizkigu eta sarrera honetan, nire ustez, politenetako bat: San Juan de Gaztelugatxe. 
Zein da zure paisaiarik gustukoena?

Kamioien dekorazioa


Aurten kilometroak eta kilometroak egiten ditut lanera joateko eta kamioi askorekin topatzen naiz, noski. Batzuk arruntak dira; beste batzuk, ordea, dekoratuta daude eta bidea alaitzen didate.

Sarrera honetan batzuk igo ditut, zer deritzezu? eta zuk kamioia edukiko bazenu,  zer argazki ipiniko zenioke?





2014-02-05

Telefono-aplikazioa





Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du Alpify telefono-aplikazioa, zeinek lagunduko dien larrialdietako langileei, mendian galdu bagara, gure kokapen zehatza bilatzen.

 http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1851804/bideoa-alpify-aplizazio-berria/

Haize-boladak

Azken egun hauetan Euskal Herri osoan haize-bolada itzelak pairatzen ari gara. Bilboko aireportua ez da libratzen..."Mision imposible"-ko eskenak izan litezkeen arren, errealitate gordina da.

Gay eta lesbianak

Aurreko egunean ikasle batek proposatu zidan gai honi buruzko zerbait jartzea eta hementxe eskegiko dut Euskal Herriko gay eta lesbianen web orriaren helbidea:
 
http://www.gehitu.net

Ardoaren inguruan




Gaur goizean, lanera nentorrela, irratian ardotan aditua den gizon batek entzule guztiari egin aukeztu dizkio "cata" baten elementuak eta alde ezberdinak.

Elementu horien artean, usaimenak "cata" batean garrantzi gehien duen zentzumena dela entzun diodanean, gai honi buruz sarrera bat egin behar nuela erabaki dut, eta hara non...leiho itzela den internet honetan, zer topatu dudan:

http://catarvino.com/cata-presentacion/eus.html

Jara-ren zaleentzat

Inoiz irakurri al duzue Jararen libururen bat? Hona hemen blog bat Jararen zale guztientzat:

www.Jaralive.com

Entzuteko literatura

Oraingoan blog bat non ipuinak-eta entzun ditzakezun.Xerezaderen artxiboa:
                       www.blogak.com/xalp/

Ba al dakizu nor zen Xerezade?

2014-02-04

Agate deuna


Badauzkagu Euskal Herri honetan hainbat ohitura, zorionez ondino, bizirik mantendu ditugunak.

Gaur, otsailak 4, arrasti osoan Euskal Herriko herri guztietan jendea bildu da Agate Deuna abesteko.

Zein beste euskal ohitura gogoratzen duzue?


2014-02-03

Itsasoaren indarra

Honelako irudiak ikusten  ditudanean burura datozkit zaharren hitzak: "Itsasoak eskatuko du berea". Eskatzen ari  da?